Greg Louganis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:32, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Gregory Louganis estatubatuar kirolaria da, tranpolin-jauzilaria (San Diego, 1960). Aita samoarra zuen eta ama europarra, baina San Diegoko Louganis familiak hartu zuen semetzat. Bederatzi urte zituelarik hasi zen tranpolin-jauzian, eta hamasei urte zituela, Montréalgo Olinpiar Jokoetan (1976) parte hartu zuen Estatu Batuetako selekzioarekin. Urrezko domina irabazi zuen plataforma-jauzian. Los Angelesko jokoetan (1984) eta Seulgoetan (1988) urrezko dominak irabazi zituen tranpolin- eta plataforma-jauzietan. 1988an utzi zituen kirol-lehiaketak, eta antzerkian eta zineman hasi zen antzezle gisa. 1994an, New Yorkeko Gay Jokoetan parte hartu zuen, homosexuala zela erakutsiz. Hurrengo urtean, HIES gaixotasuna zuela jakinarazi zuen.

Gregory Louganis

Erreferentziak