«Gerhard Bähr»: berrikuspenen arteko aldeak

(Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea)
==EUSKARAZKO WIKIPEDIAKO "GERHARD BÄHR" SARRERAREN EDUKIA==
{{ lurlanean }}
 
'''Gerhard Bähr''' ([[Legazpi]], [[Gipuzkoa]], [[1900]]eko [[maiatzaren 6]]a - [[Berlin]], [[1945]]eko [[apirilaren 27]]a) [[euskalari]]a eta [[euskaltzain urgazle]]a izan zen, [[alemania]]r jatorrikoa. [[Gipuzkera]]ko aditza aztertu zuen bereziki; bai eta euskararen eta [[iberiera]]ren arteko ustezko ahaidetasuna, eta hizkuntzakoak nahiz etnografiakoak diren zenbait gai ere (intsektuen izenak eta haiei buruzko sineskerak, konparazione). Euskaltzalea, [[frankista]] eta alemaniar [[abertzale]]a zen. Alemaniako armadako gudari izan zen [[Lehen Mundu Gerra|lehen]] eta [[Bigarren Mundu Gerra|bigarren]] mundu gerretan, eta Bigarren Mundu Gerra bukatzear zela hil zen, [[Berlingo gudua]]n. Ordurako, ikasiak zituen hamabost hizkuntza (azkena, [[letoniera]]).
 
== Bizitza ==
Udanako meatzetako alemaniar kudeatzaile baten semea zen. Euskara ikasi zuen, eta gaztetandik ekin zion hizkuntza horren ikerketari. ''[[Euskal Esnalea]], [[Euskera (aldizkaria|Euskera]]'' eta ''[[Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria]]'' aldizkarien lankide izan zen. 1929an ''Hugo Schuchardt zana'' artikulua idatzi zuen, maisu haren nortasuna eta lanak euskaltzaleen artean zabaltzearren.
 
Familiarekin batean Alemaniara itzulirik, Alemaniako armadako gudari izan zen [[Lehen Mundu Gerra]]n. Gero, euskarari buruz egin zuen doktoretzako tesia, ''Baskisch und Iberisch,'' [[Göttingen]]go unibertsitatean 1940an aurkeztu zuena; [[Karl Bouda]] irakasleak eman zuen argitara ''Eusko Jakintza'' aldizkarian (1948).
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n, berriz ere Alemaniako armadako gudari, Berlinen desagertu zen, 1945ean, gerra bukatzear zela, [[Berlingo gudua]]n. Ordurako, ikasiak zituen hamabost hizkuntza (azkena, [[letoniera]]).
 
{{biografia zirriborroa}}
[[Kategoria:1900eko jaiotzak|B]]
[[Kategoria:1945eko heriotzak|B]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}