Rodolfo I.a Habsburgokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:25, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Germaniako enperadorea 1273-1291 bitartean (Limburg-im-Breisgau, 1218 - Speyer, 1291). Habsburgoko etxeko lehen enperadore germaniarra izan zen. Alberto IV.a Habsburgoko kondearen semea zen eta harengandik jaso zituen Alsazia, Aargau eta Breisgauko lurrak. 1273an egin zuten enperadore Aachengo hirian, eta hala amaitu zen Germaniako inperioak erregerik gabe izan zuen lehen tarte luzea (1254-1273).

Rodolfo I.aren hilobia, Speyerren (Alemania)

Rodolfo I.a Alemania batzen eta sendotzen saiatu zen. Jaun feudalen eta, batez ere, Otakar II.a Bohemiakoaren aurka borrokatu zen. 1276-1278 bitartean, Austria, Estiria, Karintia eta Karniolako lurrak kendu zizkion hari, eta, ondoren, irabazi handiak eskuratu zituen lurralde horiek feudo-ondasun bihurturik. Adolfo Nassaukoa izan zuen ondorengoa.

Erreferentziak