Romeo eta Julieta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:24, 27 abendua 2011ko berrikusketa

(Ingelesez: Romeo and Juliet) William Shakespeare dramagile ingelesak 1594-1595 urteetan idatzi zuen drama ospetsua. Elkarren aurka herra bizian diharduten Italiako bi familia nobleetako, Montesco eta Capuleto, seme eta alaba banaren arteko amodioa kontatzen da. Herri xehearen gogoko bihurtu zen berehala drama hau, giza zitalkeriak hautsi nahi duen amodioa heriotzak berak ezin eten dezakeela erakusten duena. Ondoren, beste artista askok landu zuten Romeo eta Julieta gaia. Aipagarriak dira, musikan, Berlioz (1839, koru-sinfonia), Gounod (1867, opera), Txaikovsky (1869-1880, orkestra-obertura) eta Prokofiev (1935-1936, balleta) musikagileen lanak. Filmak ere egin dira gai horren inguruan, Franco Zeffirelliren Romeo e Giuletta, besteren artean (1968).

Erreferentziak