Baccio Bandinelli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:22, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Italiar eskultore manierista (Florentzia, 1488 - Florentzia, 1560). Michelangelo de Vivianoren seme eta ikaslea, bere garaiko zilar- eta urre-moldagile florentziarrik onenetakoa, Michelangeloren imitatzaile kaskarra, Cellinik eta Vasarik diotenez.

Bandinelliren Autorretratua

Medicitarrek eskatuta egin zituen estatua gehienak, eta haien laguntzatik bizi izan zen. Eskultura oso klasikoak, oreka handikoak eta teknikaz ondo moldatutakoak egin zituen, baina irudimenari neke gehiegirik eskatzen ez ziotenak. San Petriren estatua da horietako bat, 1515ean Florentziako katedralerako egin zuena. Herkules eta Kako Pallazo della Signoriarako marmolean 1534an egin ziena da bestea, talde-estatua ikaragarria. Aipatzekoak dira Leon X.aren eta Klemente VII.aren hilobietarako egin zituenak ere.

Erreferentziak