Frank Whittle: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:21, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Frank Whittle (Coventry, Ingalaterra, 1907ko ekainaren 1a - Columbia, Maryland, AEB, 1996ko abuztuaren 9a) ingeles ingeniari aeronautikoa izan zen.

Frank Whittle.

Biografia

Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1936an, Britainia Handiko Aire Armadako eskolan sartu zen, Cranwellen. Eskolan, jet hegazkinari buruzko jakin-mina piztu zitzaion. 1930 urte inguruan, turboerreaktorearen ideia landu zuen, eta bere lehen patentea aurkeztu zuen.

1936an, enpresa pribatu bat sortu zuen, Power Jets, berak asmatutako motorra egiteko eta lantzeko. Whittleren motorrak bultzatutako hegazkinaren lehenbiziko hegaldia 1941eko maiatzean egin zen, Bigarren Mundu Gerran, Britainia Handiko aire armadarentzako gerra-hegazkin berri baterako proba-saioetan. Gerra amaitu baino lehentxeago, gerra-hegazkin turboerreaktoredunak erabili ziren Alemaniako gudarostearen misilen aurkako ekintzetan.

Erreferentziak