John Vanbrugh: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:20, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Ingeles arkitektoa eta idazlea (Londres, 1664 - Londres, 1726). Parisen Arkitektura ikasketak egin ondoren, armadan sartu zen, eta 1690. urtean atxilotu zuten espioitza-lanak egin zituelakoan. Aske geratu zenean antzerkirako obrak idazteari ekin zion. Egilearen lan aipagarrienak ohiturazko komediak dira: The Relapse (1696), Esopo (1696), The Provoqued Wife (1697, Hartaratutako emaztea). Carlisleko kondeak eskatuta Howardko gazteluko planoak egin zituen (1714) eta Marlborough-eko kondeak Blenheimgo gazteluaren eraikuntzaren zuzendaritza eskaini zion, Vanbrughen obra handiena izan zena (1705-1724). Halaber, Vanbrughek egin zituen Bristolgo Kings Weston eta Claremontko gazteluetako marrazkiak. Jurgi I.ak iturri eta lorategietako zaindari nagusi izendatu zuen.

John Vanbrugh

Erreferentziak