Friedrich Ruckert: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:15, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Alemaniar poeta (Schweinfurt, Bavaria, 1788 - Neuses, Coburg-etik hurbil, 1866). Jenako Unibertsitatean izan zen irakasle, eta Napoleonen aurkako poemak idatzi zituen: Geharnischte Sonnete (Soneto armatuak) eta Kriegerische Spott und Ehrenlieder (Gerrarako irri eta ohore kantuak), Deutsche Gedichte liburu-sailean bildu zituenak (1814). Pertsiera irakatsi zuen Erlangenen eta Berlinen. Poesia-liburuetan Alemaniako poesia erritmo pertsiarretara egokitzen saiatu zen: Geshelen (1818, Gazela); Die östlichen Rosen (1822, Ekialdeko arrosak); Verwandlungen des Abu Seid (1826-1837, Abu Seid-en metamorfosia); Weisheit des Brahmanen (1836-1839, Brahmanen jakinduria). Liebesfrühling (1823, Amodiozko udaberria) eta Kindertotenlieder (1872an argitaratua, Haur hilen kantuak) dira poetaren obrarik aipagarrienak.

Friedrich Ruckert

Erreferentziak