Hermann Scherchen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:10, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Hermann Scherchen (Berlin, Alemania, 1891eko ekainaren 21a - Florentzia, Italia, 1966ko ekainaren 12a) alemaniar orkestra-zuzendaria eta biola-jotzailea izan zen.

Hermann Scherchen.

Biografia

1907-1910 urte-bitartean Berlingo Orkestra Filarmonikoko biola-jotzailea izan zen. 1910-1912 urte-bitartean Arnold Schönbergekin lan egin zuen, eta 1911n aurkeztu zen zuzendari gisa. 1914an Rigako Orkestra Sinfonikoko zuzendari izendatu zuten. Berlingo Musika Berriaren elkartea eta Melos musika-aldizkaria sortu zituen. Winterthurreko Orkestrako (1923), Königsbergeko Irratiko Orkestrako (1928), eta Zuricheko Irratiko Orkestrako (1944-1950) zuzendari izan zen.

Garrantzi handiko gidaliburu bat idatzi zuen, orkestra-zuzendaritzari buruzkoa (1929). XX. mendeko musikagileen aldezle sutsua izan zen, batez ere Schönbergena eta Anton Webernena, eta haien lanak ezagutarazi zituen. 1954an musika-estudio elektroniko bat zabaldu zuen Italian, Gravesanon.

Erreferentziak