Charles Le Brun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:09, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Frantses margolaria eta dekoratzailea (Paris, 1619 - Paris, 1690). Poussinen jarraitzailea izan zen, eta klasizista hura bezala, baina Le Brunek apaingarri gehiago erabili zuen bere lanetan. 1642an, Erromara joan zen eta han ezagutu zituen Italiako Errenazimentuko eta Barrokoko maisuen obrak. 1648an, Frantziako Académie de peinture et de sculpture delakoaren sorreran parte hartu zuen. 1650-1660 urteetan egin zituen bere koadro ospetsuenak: Afaria Simonen etxean; Séguier kantzilerra, eta 1662an Frantziako lehen margolari eta geroago Frantziako artegintzaren arduradun nagusi izendatu zuen Colbert ministroak. Aipagarri dira, koadroez gainera, Le Brunen tapiz-sailak (Les Saisons, Urtaroak; Alexandroren guduak, Luis XIV.aren historiak) eta Louvreko Museoan (Apoloren galeria) eta Versaillesko jauregian (Ispiluen galeria, Herkulesen egongela, eta Bakearen eta Gerraren egongelak) egin zituen dekorazio-lanak.

Charles Le Brun; Nicolas de Largillierek egindako erretratua
Charles Le Brun: Les Saisons

Erreferentziak