Gabino Garriga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:08, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Gabino Garriga (Bilbo, Bizkaia, 1885 - La Plata, Argentina, 1965) bizkaitar idazlea izan zen.

Biografia

Filosofiako ikasketak egin zituen Katalunian eta teologiakoak Santo Domingo de la Calzadan. Apaiz egin zen 1912. urtean. 1950. urtean Buenos Airesko Boletín Americano del Instituto de Estudios Vascos delakoaren zuzendari izendatu zuten eta 1954-1956 bitarteko urteetan hiri bereko Euskaltzaleak aldizkariaren zuzendari izan zen.

Obra nagusiak: El Conde de Peñaflorida y los Caballeritos de Azcoitia (1942, "Peñafloridako Kondea eta Azkoitiko Zalduntxoak"), Los adversarios de la libertad vasca (1944, "Euskal Herriaren askatasunaren etsaiak") eta La batalla de Munguía y la reconciliación de oñacinos y gamboínos (1949, "Mungiako gudua eta oinaztarren eta ganboarren adiskidetzea"). Euskaldunberria zen eta Euskaltzaleak eta Elgar agerkarietan eman zituen argitara euskarazko artikuluak.

Erreferentziak