Giuseppe Saragat: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:06, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Italiar estatu-politikaria (Turin, 1898 - Turin, 1988). 1926an Austriara eta Frantziara erbesteratu zen, faxisten aurkako taldeetan ziharduelako. 1943an itzuli zen Italiara; Alderdi Sozialista berria sortu zuen, Avanti! aldizkaria, eta aldizkariko zuzendaria eta Italiako konstituzio berria onartu zuen biltzarreko lehendakaria izan zen (1946-1947). 1947an Italiako Langileen Alderdi Sozialista sortu zuen, gerora Alderdi Sozialdemokrata bihurtu zena. 1947-1950 urte-bitartean Itsas Merkataritzako ministro izan zen, eta ministroen kontseiluko lehendakariorde 1954-1957 urteetan. 1957an, bere alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta sozialisten batasunaren alde lan egin zuen. Aldo Mororen agintaldian Kanpo Arazoetarako ministro izan zen, eta errepublikako lehendakari 1964-1971 urteetan. 1975etik aurrera, Alderdi Sozialdemokratako lehendakaria izan zen.

Giuseppe Saragat

Erreferentziak