Eskopas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:03, 27 abendua 2011ko berrikusketa

(Grezierazko izena: Skopas) Greziako eskultorea eta arkitektoa (Paros, K.a. V. mendearen bukaeran). K.a. IV. mendeko eskultore eta arkitekto ezagunenetako bat zen, Praxitelesekin eta Lisiporekin batera. Sizionen egin zuen lan; Tegeon Atenea Alearen tenpluko berreraikuntza lanak egin zituen, eta tenpluaren frontoiko irudiak berak zizelkatu zituen. Halikarnasoko mausoleoa apaintzen parte hartu zuen K.a. 350. urtean, eta Efeson Artemisaren tenpluan. Adierazpen patetikoa irudikatzen maisua zen; eredutzat pertsonaia atsekabetuak hartzen zituen, patu tragikoak daramatzan heroiak. Badira bere estatuen kopia erromatarrak, Meleagrorenak eta Heraklesenak, adibidez. Sizioneko Menadeak erakusten ditu bere artearen ezaugarri nagusiak: bakantearen gorputza okertua, lilurapen dionisiako batean, aurpegia zerura itzulia, barneko estutasuna adieraziz eta arima grinaz bete baten nahigabea erakutsiz.

Hilobi-estela atikarra, ustez Eskoparena edo bere tailerrak egina, Atenasko Arkeologia Museo Nazionala

Erreferentziak