Tordesillasko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:49, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Espainiako eta Portugalgo errege-erreginek sinatu zuten hitzarmena, Ameriketako lurralde berriak konkistatzean muga-arazoak gerta ez zitezen. 1493. urtean Alexandro VI.a Aita Santuak Inter caetera eta Eximiae devotionis buldak argitaratu zituen; konkistaturiko lurraldeak bitan banatzeko lerroa zehazten zen haietan, iparburutik hegobururaino: Cabo Verdetik mendebalera ehun legoaz harantzako lurraldeak Espainiaren administraziopean geratu ziren, eta lerro horretatik ekialderakoak Portugalen mende. Europako gainerako herri kolonizatzaileek eta Portugalgo errege Joan II.ak ez zuten Aita Santuaren bulden edukia onartu, eta Portugalgo erregeak negoziazio berriak eskatu zizkien Errege Katolikoei. 1494. urtean beste hitzarmen bat izenpetu zuten Gaztelako Tordesillas herrian; horren arabera Cabo Verdetik mendebalera 370 legoara atzeratu zen banalerroa. Tordesillasko hitzarmena 1506. urtean berretsi zuten Julio II.a Aita Santuak eta Portugalgo Manuel I.a erregeak.

Erreferentziak