Kees van Dongen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:37, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Frantses pintorea, jatorriz holandarra (Delfshaven, Rotterdamn, 1877 - Montecarlo, 1968). 1897az gero Parisen bizi izan zen. Bizibidea ateratzeko, beste lanbide askoren artean, karikaturak eta umorezko irudiak egin izan zituen kafetegietan eta aldizkari satirikoetan (L´Assiete Beurre, Le Rive, L´Indiscret). 1904an erakutsi zituen lehen aldiz bere margolanak jendaurrean, Vollard etxean; koadro gehienak ikuspegiak ziren, inpresionistak (Delfsahaveneko ikuspegia, Ortzadarra, Hodeiak, Galetteko errota). 1906. urte aldera ordea, fauvismoaren eraginez, kolore biziak erabiltzen hasi zen eta higikunde horretako margolari ezagunenetako bat izatera iritsi zen. Oso estilo berezia zuen, bizia, oldarkorra ere bai, ikuslea bete-betean jotzen zuena. Burgesiako jendearen erretratuak egin zituen, emakumezkoenak gehienbat, eta Belle Époque garaiko lekukotasuna eman zuen bere obretan (Boni de Castellane, Edmonde Guy, Anna de Noailles, Maurice Chevalier). Bestalde liburu batzuetarako irudiak ere egin zituen (Mila eta bat gau, Marcel Prousten obra osoak).

1=Schilder Kees van Dongen in 1938.
Kees van Dongen (1938)

Erreferentziak