Jens Christian Skou: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:33, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Jens Christian Skou (Lemvig, Danimarka, 1918 -) daniar kimikaria da.

Jens C. Skou
Jens C. Skou (2008)

Biografia

Medikuntza-ikasketak egin zituen Kopenhageko Unibertsitatean, eta 1944an lizentziatu zen. 1947an, Aarhus Unibertsitateko Fisiologia Institutuan sartu zen, eta 1954an eskuratu zuen doktoregoa.

1963an, Aarhusko fisiologia-irakasle izendatu zuten, eta biofisikako irakasle gisa lan egin zuen 1977tik 1988ra.

1997an, Kimikako Nobel saria jaso zuen, Paul Boyer eta John Walker zientzialariekin batera, zelularen sodio-ioiak eta potasio-ioiak orekan iraunarazten dituen ATPasa entzimaren inguruan egindako aurkikuntzengatik.

1950ean, karramarro baten zelularen mintzekin egindako lanen ondorioz, entzima bat aurkitu zuen Skouk sodioa zelulatik kanpora eta potasioa zelula barnera igaroarazten dituena. Mekanismo horrek, zeinak ATPtik eskuratzen baitu energia, garrantzi handiko zeregina du nerbioen kitzikaduran, punpa moduko zeregin horrengatik ez balitz zelulen funtzioak eten egingo liratekeelako.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jens Christian Skou  

Erreferentziak