Odón Alonso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

00:32, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Odón Alonso espainiar orkestra-zuzendaria izan zen (La Bañeza, León, 1925 - Madril, 2011). Madrilgo Kontserbatorioan musika-ikasketak egitearekin batera, Filosofia eta Letretako karrera egin zuen unibertsitatean. Gero, Sienan eta Vienan jarraitu zituen musika-ikasketak. 1952an hasi zen zuzendari-lanetan antzinako musikan espezializaturiko Solistas de Madrid taldearekin. 1956an, Zarzuelako Antzokia berriro zabaldu zenean, hango zuzendari izendatu zuten. 1968an, Espainiako Irrati-telebistako Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza eman zioten. Aldi berean, Madrileko eta Bartzelonako opera-sasoietan, Odón Alonso izan ohi zen zuzendari. Puerto Ricoko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra izan zen, bai eta Europako beste hainbat orkestratakoa ere. Bere errepertorioan, barrokoko oratorioak (Monteverdiren Vespro della beata Vergine, Händelen Teodora), erromantizismoko sinfoniak eta eszena-musika aurki daitezke. Musikariekin komunikatzeko zuen gaitasuna medio, koherentzia eta musikaltasun handikoak izaten ziren berak zuzentzen zituen interpretazioak. Hainbat sari jaso zituen, hala nola SGAEren ohorezko domina eta Frantziako Arte eta Letren Ordenako ofizial titulua. Soriako Musika Udazkena delako jaialdiaren zuzendari izan zen hil zen arte.

Erreferentziak