Francisco Nieva: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:31, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Espainiar idazlea (Valdepeñas, 1929). Antzerkirako lanak idatzi ditu gehienbat. Espainiako gerraondoko antzerkiaren berritzaile handienetako bat izan da. Mugimendu postistarekin egon zen harremanetan. Bere obrak ukitu bat baino gehiago du: Goyaren pinturarenak, Valle Inclánen esperpentoarenak eta Alfred Jarry eta Artauden surrealismoarenak. Fartsa eta kalamitatearen antzerkia eta antzerki amorratua direlako multzoetan sailkatu izan du berak bere lana. Lehen multzoan, lan hauek ditu, besteak beste: Tórtolas, crepúsculo y telón (1972), El rayo colgado (1975) eta El baile de los ardientes (1975); bigarrenean, aldiz, La carroza de plomo candente (1973), Nosferatu (1975), Con sombra y quimera de Larra (1976) eta La señora tártara (1981). 1980an, Antzerkiko Sari Nazionala irabazi zuen Los Baños de Argel lanaren muntaiarekin. 1986az geroztik, Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiako kide da. Azken urteetan, eleberriak eta ipuinak idatzi ditu: Viaje a Pantaélica (1994), Carne de murciélago (1998), Los rabudos y otros cuentos (2000), Argumentario clásico (2001) eta La mutación del primo mentiro (2004). Azken antzerki-lanak hauek ditu: ¡Viva el estupor! (2005), Misterio y festival: pequeña tetralogía satírica (2005) eta El cíclope (2009). Bestalde, 1992an Letretako Asturiasko Printzea saria eta Literaturako Sari Nazionala eman zizkioten.

Kanpo loturak

Erreferentziak