Argos (Grezia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:30, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Greziako herria, Argolidan, Nauplion ondoan, 29,228 biztanle (2001). Arkeologi-leku garrantzitsuak ditu: antzokia (K.a. IV-III. m.), agora, odeoia, bainuetxe erromatarrak eta Erdi Aroko hiria, antzinateko akropoliaren gainean.

Source={{own
Kokapena
Argoseko hiri modernoa eta Argos zaharreko indusketen zati bat

Argos Greziako hiri zaharrentzat hartu zuten antzinatean. Argos zaharra izena eman zion Homerok akaziarren inperioari, Argos pelasgiarra, Tessalia zen bitartean. Argos hiria antzinateko mito greziar klasiko askoren kokagunea da.

Historia

Mizenas eta Tirinto hirien itzalpean egon ondoan (K.a. 1650), Argos doriarren aurka altxatu eta Argolidako hiriburu bihurtu zen, berriz ere. Espartako lazedemoniarren aurkako gudu guztietan parte hartu zuen, zori hoberik gabe askotan. Mazedoniarren esku (K.a. 229) Akaiako Ligako kide izan zen. Erromatarren ondotik (K.a. 146tik aurrera), nolabaiteko garrantzia gorde zuen bizantziarren garaian. Godoen eskuetan egon zen III. eta IV. mendeetan. XIII. mendean Laugarren Gurutzadaren ondorioz fundatu zen Akaiako printzerriko hiri nagusia izan zen (1204, Gilen I.a). Greziako lehen biltzar nazionalak han egin zuen lehen bilkura (1821).

Erreferentziak