Francisque Michel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

00:25, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Francisque-Michel euskalari frantsesa izan zen (Lyon, 1809 - Paris, 1887). Hasieran poesia idatzi bazuen ere, berehala hasi zen ikerketa-lanetan; Erdi Aroko testuak aztertu eta argitara eman zituen. 1833-1837 bitarteko urteetan, hogeita bi lan eman zituen argitara, horien artean Chanson de Roland delakoaren jatorrizko bertsioa, Ingalaterran aurkitu zuena. Hori zela eta Comité historiqueko kide izendatu zuten eta Légion d´Honneur titulua eman zioten. Era guztietako gaiak erabili zituen: zaldiak, grabatu zaharrak, ostatuak mendeetan barrena, herri-literatura, antzerki ingelesa eta Erdi Aroan, ijitoak, eskekoak, agotak, merkataritza eta abar. Euskaldunei buruz ere idatzi zuen. 1857an Le Pays Basque. Sa population, sa langue, ses moeurs, sa littérature et sa musique argitaratu zuen. Han ikertzen dira, zehaztasun handiz, Iparraldeko esaera zaharrak, pastoralak, jolasak, sinesmenak, kantu zaharrak, idazleak, usadioak eta ohiturak. 1859an Le romancero du Pays Basque idatzi zuen. Francisque-Micheli zor zaio, besteak beste, Oihenarten esaera zaharren eta neurtitzen bildumaren argitalpen berria (1847).

Parisen 1857an argitaratutako Francisque-Michelen Le Pays Basque. Sa population, sa langue, ses moeurs, sa littérature et sa musique lanaren lehen argitalpenaren azala
Parisen 1857an argitaratutako Francisque-Michelen Le Pays Basque. Sa population, sa langue, ses moeurs, sa littérature et sa musique lanaren lehen argitalpenaren azala

Erreferentziak