Hipolito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:20, 27 abendua 2011ko berrikusketa

(Grezieraz: Hippolytos) Mitologia grekoan, Teseo Atenasko erregearen eta amazona baten semea (Melanipe, Antiope edo Hipolita, aldaeren arabera). Artemisa garbiarenganako jaidura berezia zuen, eta kastitate osoan bizi izan zen. Afroditak, jarrera hori beretzat iraingarri iritzirik, Hipolitorenganako gurari makurra piztu zion Fedrari, Teseoren emazteari. Hipolitok gaitzetsirik, Fedrak gutun bat utzi zion Teseori, bere semeak desohoratu nahi izan zuela salatuz, eta bere buruaz beste egin zuen. Atenasko erregeak bere semea madarikatu eta Poseidonen laguntza eskatu zuen. Atenastik zalgurdi batean ihesi zihoala, zaldiak aztoratu zituen munstro bat agertu zen itsasoan; zalgurdia irauli eta Hipolito hil egin zen. Hipolitoren izpiritua Tartarora jaitsi zen, eta han Artemisak bere gurtzailea berpitz zezan eskatu zion Asklepiori. Hark hala egin zuen, eta Artemisak Hipolito hartu eta Ariziako santutegira eraman zuen.

Hipolitoren heriotza, Jean-Baptiste Lemoynerena (1715).

Hipolitoren gaia Euripidesek erabili zuen Hipolito koroa-eramailea (Hippolytos stephanephoros) tragedia ospetsuan, autorearen lan gorenetarikoa. Racineren Fedra (Phèdre) Euripidesen obran oinarritzen da, eta Rameauren Hipolito eta Arizia (Hippolyte et Aricie) operak ere gai bera darabil.

Erreferentziak