«Ernst Haeckel»: berrikuspenen arteko aldeak

1.272 bytes added ,  Duela 9 urte
t (r2.7.1) (robota Erantsia: az:Ernst Hekkel)
{{ lurlanean }}
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Ernst Haeckel
| irudia = ErnstHaeckel.jpg
| zabalera = 200px
| oina = Ernst Haeckel [[1906]]an.
| izen osoa = Ernst Heinrich Philipp August Haeckel
| ezizena =
| jaiotza data = [[1834]]ko [[otsailaren 16]]a
| jaiotza hiria = [[Potsdam]], [[Brandenburgo]]
| sinadura =
}}
'''Ernst Heinrich Philipp August Haeckel''' ([[1834]]ko [[otsailaren 16]]a, [[Potsdam]], [[Brandenburgo]] - [[1919]]ko [[abuztuaren 9]]a, [[Jena]], [[Turingia]]) [[alemania]]r [[biologia|biologo]], [[medikuntza|mediku]], [[natura]]lista eta [[filosofia|filoso]] bat izan zen.
 
[[Berlin]], [[Wurzburgo]] eta [[Viena]]ko unibertsitatean [[medikuntza]] ikasketak burutu zituen. [[Alemania]]n [[Charles Darwin]] [[Erresuma Batua|britainiarraren]] lanak ezagutzera eman zituen. [[Filum]] eta [[ekologia]] hitzak ere berak sortu zituen.
 
[[Zoologia]] irakasle izan zen [[Jenako unibertsitatea]]n (1862). Darwin ezagutu ondoren (1866), [[XIX. mende]]ko darwinzalerik gailenetarikoa izan zen. Organismo sinpleen ikerketak egin zituen batez ere: [[protozoo]]ak, [[belaki]]ak, [[zelenteratu]]ak eta gisakoak. Halaber, [[ontogenia]]ren eta [[filogenia]]ren artean dagoen paralelismoa azpimarratu zuen. Haren esanetan, [[Ontogenia filogeniaren laburpen gisa|ontogenia filogeniaren laburpen bat da]]. Proposamen horri oinarrizko biogenetika legea deitu zion, eta geroztik funtsezko lege bilakatu da biogenetikan ([[1866]]). Animalia mota oinarrizkoenen azterketatik abiaturik, berez sortuak baitziren haren ustez, animalia moten bilakaeraren aldiak argitzen saiatu zen. Gizakiaren jatorriari dagokionez ere, aldaketaren tesiak baliatu nahirik, tximino antropoideen eta gizakiaren artean zegokeen tarteko forma bat aurkitu zuen eta ''[[Pitecanthropus]]'' izena eman zion hari; hipotesi hura azaldu zuen (gerora E. Dubois-en aurkikuntzak baietsi zuena). Bidaia anitz egin zituen, eta itsas animalia mota asko ezagutu eta sailkatu zituen. Liburu ugari idatzi zituen, besteak beste: ''Izadiko legeen arabera eraturiko izakien sorreraren historia ''(1868), ''Antropogenia'' (1874), ''Biziaren mirariak'' (1904).
 
== Iruditegia ==
[[an:Ernst Haeckel]]
[[ar:إرنست هيكل]]
[[az:Ernst Hekkel]]
[[bat-smg:Ernstos Hekelės]]
[[be:Эрнст Генрых Гекель]]
[[zh:恩斯特·海克尔]]
[[zh-min-nan:Ernst Haeckel]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}