Llorenç Villalonga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1. lerroa:
{{argitzeko|idazle katalanari|Villalonga (argipena)}}
{{lurlanean}}
 
'''Llorenç Villalonga i Pons''' ([[Palma de Mallorca]], [[Balear Uharteak]], [[Katalan Herriak]], [[1897]]ko [[martxoaren 1]]a - Palma de Mallorca, [[1980]]ko [[urtarrilaren 28]]a) idazle katalana zen. [[Katalan]]ez zein [[gaztelania]]z idatzi zuen.
 
== Biografia ==
 
=== Medikua ogibidez ===
Familia aristokratiko batean sortua zen. [[Espainia]]ko zenbait unibertsitatetan ikasketak egin ondoren, [[Paris]]en [[psikiatria]]n espezializatu zen, [[Frantzia]]ko literaturaren eta kulturaren ezagutza sakontzearekin batera. [[Palma]]n kokaturik, bertan jardun zuen mediku gisa.
 
=== Idazle-ibilbidea ===
 
==== Hastapenak ====
 
''Mort de dama'' ([[1931]], ''Dama baten heriotza'') lehen eleberriarekin, bere [[literatura]]ren ezaugarriak ezagutarazi zituen: kultura zabala, uharteko goi-mailako klaseen dekadentziaren isla, ironiaren eta nostalgiaren artean, eta garaiko gizartearen ukamena.
 
Egunkarietarako idazten zuen, eta 1934-1936 artean ''Brisas'' aldizkariaren zuzendari izan zen.
 
Produkzio urriko aldi baten ondoren, [[1952]]an ''La novel<sup>.</sup>la de Palmira'' (''Palmiraren eleberria'') argitaratu zen. [[1958]]an, ''El lledoner de la clastra'' (''Patioko almez arbola'') ipuin- eta antzerki-bilduma eman zuen argitara. Geroztik, hainbat narrazio-lan eta antzerki-pieza ondu zuen.
 
==== ''Bearn'' eta ospea ====
Villalongaren obrarik ezagunena ''Bearn'' eleberria da. Bere betiko gaiak ukitzen dituen obra honen bidez ospe handia lortu zuen, eta hari esker [[1962]]an Espainiako Kritika Saria jaso zuen. Zenbaitentzat Villalonga [[XX. mende]]ko idazle katalanik behinena izan da.
 
==== Azken urteak ====
Azken garaiko obren artean azpimarragarriak dira, besteak beste: ''L´hereva de Donya Obdúlia'' (1964, ''Obdulia andrearen ondorengoa''); ''Falses memories'' (1967, ''Oroitzapen faltsuak''); ''La Lulú'' (1970); eta ''Andrea Victrix'' (1973).
 
== Kanpo-loturak ==
* {{es}} [http://www.lletra.com/es/autor/llorenc-villalonga Llorenç Villalongaren biografia ''lletra.com'' webgunean]
 
{{DEFAULTSORT:Villalonga, Llorenç}}
[[Kategoria:1897ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1980ko heriotzak]]
[[Kategoria:Balear Uharteetako idazleak]]
 
[[ca:Llorenç Villalonga i Pons]]
[[es:Lorenzo Villalonga]]
[[gl:Llorenç Villalonga]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}