«Simon Bernardo Zamakola»: berrikuspenen arteko aldeak

(Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea)
{{ lurlanean }}
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Simon Bernardo Zamakola
| irudia =
| zabalera =
| oina =
| izen osoa = Simón Bernardo de Izaga Zamacola y Ocerin<ref>[http://www.euskalnet.net/laviana/gen_bascas/zamacola.htm Zamakolatarren genealogia].</ref>
| ezizena =
| jaiotza data = [[1759]]
| jaiotza hiria = [[Dima]]
}}
 
'''Simon Bernardo Zamakola''' ([[Dima]], [[Bizkaia]] [[1759]] - [[1809]]) politikaribizkaitar [[Bizkaia|bizkaitarra]]politikaria izan zen. [[Manurga]]n, [[Araba]]n ezkondu zen [[1785]]eko [[abenduaren 4]]ean, Maria Diaz Basurto y Ortiz de Zaraterekin.
 
[[Dima]]n eraiki zuten etxea. Dokumentu batzuetan ''Sibario etxea'' zeukan izena besteetan ''Cruz de Cilbario etxea''.
 
Simon Bernardo bere [[Dima]]ko etxean zendu zen [[1809]]-[[martxoaren 23]]an.
 
== Biografia ==
[[Bizkaiko Batzar Nagusiak|Gernikako Batzar Nagusietan]] [[Bizkaiko Jaurerria|Bizkaiko Jauna]] izan zen [[Gernika]]n . Frantsesen aurkako [[Konbentzio Gerra]]n Arratiako Kapitaina izendatu zuten.
 
[[Juan Antonio Zamakola]]ren anaia zen. [[Manurga]]n, [[Araba]]n ezkondu zen [[1785]]eko [[abenduaren 4]]ean, Maria Diaz Basurto y Ortiz de Zaraterekin. [[Dima]]n eraiki zuten etxea. Dokumentu batzuetan ''Sibario etxea'' zeukan izena besteetan ''Cruz de Cilbario etxea''. Dimako [[errege eskribau]]a izan zen eta gero eta kargu garrantzitsuagoak izan zituen: [[Arratia]]ko haraneko alkate, ahaldun [[Gernikako Batzarretxea]]n, Jaurerriko errejidore eta justiziako idazkari. [[1793]]. urtean Bilbon egin zen Merindadeetako Batzordeak Zamakola eta [[Francisco de Aranguren]] izendatu zituen Jaurerriko altxorra aztertzeko eta frantsesen gudarosteen aurkako plana antolatzeko. 1801. urtean Gernikako Batzarretxeak, Zamakolaren irizpideei jarraituz, [[Abando]]n edo Olabeaga aldean merkataritza libreko portuaren proiektua onartu zuen, baina Bilboko eskudunak erabaki horren aurka agertu ziren, Madrilek proiektua onartuz gero Bilboko portua hiltzera kondenatzen baitzen. Horren guztiaren ondorioz Jaurerriaren eta Bilboko Hiriaren arteko gatazka sortu zen, Zamakolada deitua. Jaurerriak proiektua gauzatzeko batzordea izendatu zuen eta 1801eko abenduaren 31n Abandoaldean portua eraikitzeko baimena jaso zuen Batzarretxeak. [[Godoy]]ekin adostu zuen lorpen hau. 1804. urtean etorkizuneko portuari buruzko erakusketa xehea egin zuen [[Gernika]]n baina handik gutxira matxinadak izan ziren Batzarretxeak derrigorrezko [[soldadutza]] onartu zuenean. Harrezkero etsai ugari izan zituen Zamakolak eta Nafarroako lurretara erbesteratu zen matxinada zapaldu eta deuseztatu zen arte. Geroago Bizkaiko Jaurerriko Batzorde Nagusiak Madrilgo Gortera bidali zuen ordezkari, [[Bizkaiko Forua]]k berriro ere indarrean jar zitezen, baina [[Fernando VII]].ak Bizkaiko Foruak onartu zituenerako buruko eritasunak jota zegoen Zamacola.
Gernikako Batzordean [[1801]]ean Portu berria [[Bakearen portua]] egiteko baimena lortu zuen [[Bilbo]]tik kanpo. Hau jauntxoen eta bilbotarren borroka artean kokatu beharko litzateke. [[Godoy]]ekin adostu zuen lorpen hau. Dirudienez honen truke Simon Zamakola koroari Bizkaitarren zerbitzu militarra egingo zutela eskaini zion. Bilbotarrak, Fueroren aurka zihoazela zerbitzu militarra egitea, esanez, Zamakolaren aurka ipini zituels elizatea. Horrek [[Zamakolada]] deitzen den [[matxinada]] piztu zuen. Bilbotarrak irabazle atera ziren borrokan eta Simon Bernardo [[Nafarroa]]ra erretiratu zen.
 
Zamakoladaren ostean horrelako bertsoak entzuten ziren:
 
 
Azken urteak [[Dima]]n bere etxean bizi zen, burua galdurik.
 
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia zerrenda}}
 
{{DEFAULTSORT:Zamakola, Simon Bernardo}}
 
[[Kategoria:Dimoztarrak|Z]]
[[Kategoria:Euskal Herriko politikariak|Z]]
[[Kategoria:1759ko jaiotzak|Z]]
[[Kategoria:1809ko heriotzak|Z]]