Filipe Oihanburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-balet +ballet)
1. lerroa:
'''Filipe Oihanburu''' ([[Montevideo]], [[Uruguai]], [[1921]]) euskal koreografoa eta idazlea da.
{{ lurlanean }}
 
{{zuzendu}}
==Biografia==
'''Filipe Oihanburu''' ([[Argeles-Gazost]] ([[Okzitania]]), [[1921]]) [[Etorburu]] abesbatzaren gidaria da. Olaeta [[ballet]]eko kide izan zen, Oldarra taldeko buru, Etorki ospe handikoaren zuzendari… Musika eta dantzari emana bizi izan da [[Paris]]en eta [[Miarritze]]n. Hatik, euskara, politika eta irratigintza bera ere ez ditu aparteko izan. Liburuak ditu idatziak dantzaz, euskal deiturez eta politikaz. Oraindik orain, berriz, Filipe beraren biografia ondu du [[Eneko Bidegain]]ek Bidegileak bilduman.
[[Paris]]en egin zituen ikasketak eta [[Miarritze]]ra jo zuen Bigarren Mundu Gerraren hasieran. Euskara ikasten hasi eta [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] mugimendu abertzalean sartu zen garai hartan. [[Nazi]]engandik ihesi ibili zen 1942-1944 urteetan, eta Parisen ondu zituen Dantza eta Musika ikasketak. Miarritzera itzuli zen 1944an, eta Olaeta [[ballet]] taldearen gidaritza hartu zuen berehala. 1945ean "Oldarra" izena hartu zuen taldeak, eta koreografia, musika eta dantza-ikuskari ugari eskaini zuen talde harekin ondoko zortzi urteetan.
 
[[Eusko Ikaskuntza]]ko idazkari izan zen 1948-1951 urteetan, eta 1953an [[Etorki]] kantu- eta dantza-talde profesionala sortu zuen. Emanaldi asko eskaini du ordudanik Etorki taldeak mundu osoan zehar. Idazle gisa, liburuak ditu idatziak dantzaz, euskal deiturez eta politikaz: ideologia-arazoak (''La revanche de Bakounine ou de l´anarchisme à l´autogestion'', "Bakuninen ordaina edo anarkismotik autogestiora", 1976), Euskal Herriko politika (''L´irréductible phénomène basque'', "Euskaldunen arazo menderaezina", 1980) eta, oro har, euskal gaiak (1981, ''La danse basque'', "Euskal dantza").
 
Frantziako eta Ipar Euskal Herriko irratietan ere lan egin du, frantsesez eta euskaraz. Euskal musika, dantza eta kultura sustatzen jarraitzeaz gain, 2001. urtean ''Diálogo con mi diario - Un joven independentista vasco en el París de la ocupación'' liburua argitaratu zuen. Alemaniarrentzat lan ez egiteagatik, Euskal Herritik Paris okupatura ihes egin zuen garaian idatzitako egunkariaren hainbat pasarte berreskuratu zituen liburu horretan. Oraindik orain, berriz, Oihanbururen beraren biografia ondu du [[Eneko Bidegain]]ek ''Bidegileak'' bilduman.
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}} [http://www.argia.com/argia-astekaria/2136/dantzak-eta-kantuak-bozkarioa-dakarte-mundura/osoa Filipe Oihanbururi elkarrizketa Argia aldizkarian]
* {{eu}} [http://www.euskonews.com/0549zbk/elkar_eu.html Filipe Oihanbururi elkarrizketa Euskonews aldizkarian]
 
[[Kategoria:Ipar Euskal Herriko politikariak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko idazleak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko dantzariak]]
[[Kategoria:1921eko jaiotzak]]
 
[[fr:Philippe Oyhamburu]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}