«Hanibal»: berrikuspenen arteko aldeak

1.297 bytes added ,  Duela 10 urte
t (r2.6.3) (robota Erantsia: xmf:ჰანიბალი)
{{ lurlanean }}
[[Fitxategi:HannibalTheCarthaginian.jpg|thumb|200px|Hanibal Kartagotarra]]
'''Hanibal'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> —[[puniko]]z «Baalen dohaina» edo «Baal jainkoari eskerrak» esan nahi zuen— ([[Kartago]], [[K. a. 247]] - [[Gebze]], [[Anatolia]], [[K. a. 183]]) kartagotar [[jeneral]]a eta estatu gizona izan zen. Gizon jakintsua, printze helenistikoaren zenbait ezaugarriz hornitua, garaiko jeneral handienetarikoa izan zen. Erromako historialariek, gerorako geratu den iturri bakarrak, odolzale, doilor eta zikoitz aurkezten dute. Hanibal inoizko estrategarik hoberenetakotzat jotzen da, [[Alexandro Handia]]rekin, [[Julio Zesar]]rekin, [[Genghis Khan]]ekin, [[Napoleon Bonaparte]]rekin eta beste gutxi batzuekin batera.
'''Hanibal''' ([[puniko]]z ''Baalen begikoa'') (K. a. 247 - K. a. 183) politikari eta militar kartagotarra izan zen, [[Hamilkar Barka]]ren semea. [[Bigarren Gerra Puniko]]an, [[Hispania]]tik [[Erroma]]raraino, [[Pirinioak|Pirinio]] eta [[Alpeak|Alpeetan]] zehar, armada garaiezina eraman zuen. Bataila guztietan [[Erroma]]ko armada menderatu zuen, erromatarrek buruz-buruko borroka saihestu zuten arte. Hainbat urte Italian eman ondoren eta [[Erroma]]k Afrika eraso ondoren, bueltatu behar izan zuen. K. a. 202.urtean, [[Eszipion Afrikano Maior|Eszipion Afrikanok]] garaitu zuen Zama izeneko batailan.
 
== Bizitza ==
Gerra bukatutakoan, Hanibalek [[Kartago]]ren buruan jarraitu zuen, erromatarrek herbesteratu zuten arte,K. a. 195.urtean. Antioko III. gorteetara joan zen. K. a. 190.urtean erromatarrek Antioko III. garaitu zuten, eta Apameako bakea inposatu zioten. Horretan, Hanibal Erromari preso ematea eskatzen zitzaion. Hanibalek Bitiniako Prusias I.aren gorteetara alde egin zuen aldi hartan. Erromatarrek Prusiasi gauza bera eskatzean, Hanibalek bere buruaz beste egin zuen, K. a. 183.urtean.
[[Hamilkar Barka]]ren semea, aitak [[Antzinako Erroma|erromatarrenganako]] gorrotoa erakutsi zion. Aitari lagundu zion [[Iberiar penintsula]]n, eta hura hiltzean, bederatzi urte zituela, bere koinatu [[Hasdrubal]]en agindupean jarri zen. Hura hil zenean, armadak buruzagitzat hartu zuen ([[K. a. 221]]). Erromaren aurkako mendekua hartu nahirik, erromatarren aliatua zen [[Sagunto]] hiriari setioa jarri zion (219), eta [[Bigarren Gerra Punikoa]] abiatu (K.a. 219-201).
 
Iberiar penintsulan bere anaia [[Hasdrubal Barka]] utzirik, [[iberiar]] eta [[zelta]] mertzenario anitzez hornituriko armada indartsu batekin [[Italiar penintsula]]ra lurrez iristeko egitasmoari ekin zion. [[Pirinioak]], [[Alpeak]] eta [[Apeninoak]] zeharkaturik garaipen batzuk lortu zituen (Tesino, Trebia, Trasimena, Canas), baina [[Erroma]] ezin harturik eta Kartagok bertaratzeko deiturik (203), erromatarrak —[[Eszipion Afrikano Maior|Eszipion Afrikano]] buru zutela— nagusitu zitzaizkion Zamako guduan (202).
Hanibal munduko estrategarik hoberenetakotzat jotzen da aho batez, [[Alexandro Handia]], [[Julio Zesar]], [[Genghis Khan]],[[Napoleon Bonaparte]] eta beste gutxi batzuekin batera.
 
Gudu hura galtzearen errua Kartagoko agintarien berekoikeriari egotzirik eta Alderdi Demokratikoaren buruzagi zela, erreforma politiko-ekonomikoak eta militarrak bultzatu zituen. Sufeta izendaturik, Erromara salatu zuten etsai politikoek, eta [[Tiro]]ra erbesteratu behar izan zuen (196). Siriako [[Antioko III.a]]ren gortean lehenik eta gero Bitiniako [[Prusias]] erregearen ondoan babesa harturik, Erromaren aurka borrokatzen saiatu zen beti. Erromatarrek Hanibal Prusiarengandik bereganatzea lortu zutenean, Hanibalek bere burua pozoitu zuen.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:Kartago]]
[[ms:Hannibal]]
[[mwl:Aníbal]]
[[nds:Hannibal Barkas]]
[[nl:Hannibal Barkas]]
[[nn:Hannibal]]
[[vls:Hannibal]]
[[war:Hannibal]]
[[xmf:ჰანიბალი]]
[[zh:汉尼拔]]
 
==Source==
whitehouse.g|Ormolu Hannibal clock by Deniére et Matelin. Collection of the White House.
 
==Source==
whitehouse.g]]