Pascal Gaigne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
1. lerroa:
'''Pascal Gaigne''' ([[Caen]], [[Calvados]], [[1958]]-) [[musika]]gile [[frantzia]]rra da, [[zinema]]ko soinu bandetan espezializatua. [[1985]]etik [[Donostia]]n bizi da. [[Normandia]]n jaioa izan arren, beti egon da oso lotua Euskal Herriari eta euskal musikari. Musika ikasketak [[Paueko Unibertsitatea]]n eta [[Tolosako Kontserbatorio Nazional]]ean egin zituen. Gaur egun musika elektroakustikoko irakasle da bertan. Horrekin batera, informatika musikalaren inguruko ikerketa taldeetan lankide da.
{{ lurlanean }}
 
'''Pascal Gaigne''' ([[Caen]], [[Calvados]], [[1958]]-) [[musika]]gile [[frantzia]]rra da, [[zinema]]ko soinu bandetan espezializatua. [[1985]]etik [[Donostia]]n bizi da.
Belaunaldi askotako euskal musikariekin lan egin du, besteak beste [[Imanol]]ekin, [[Niko Etxart]]ekin eta, batez ere, [[Amaia Zubiria]]rekin, azken honekin batera hiru disko kaleratu baitzituen: ''[[Egun argi hartan]]'', ''[[Kolorez eta ametsez]]'' eta ''[[Hamar urte euskal zineman]]''. [[Joseba Tapiar]]ekin eta beste hainbatekin ere aritu da, eta produkzio lanetan ere badihardu.
 
Zenbait kantari gazteen diskoen ekoizle izan da, halaber. Musikagintzaren arlo asko lantzen ditu Pascal Gaignek. Laguntzaile, ekoizle eta moldatzaile lanetan aritzeaz gain, bere obra propioa lantzen jarraitzen du, eta horretan garrantzi handia du gaurko musikaren eta musika elektroakustikoaren alorrean egiten duen lanaz gainera zinemarako musikak. Sortu duen soinu bandarik ezagunenetakoa Victor Ericeren ''El sol del membrillo'' filmari egindakoa du, baina bereak dira, era berean, ''Cuando vuelvas a mi lado ''(Gracia Querejeta), ''El otro barrio ''(Salvador García Ruiz), ''Flores de otro mundo'' (Iciar Bollain) edota ''Mensaka'' (Gustavo Salmerón) film arrakastatsuen soinu bandak. Antzerkirako musikarik ere egin du, esate baterako Txalo konpainiaren ''Dama eta kardinala'' lanarena. [[1997]]an, [[Josetxo Silguero]] eta [[Jesús Mari Garmendia]]rekin batera, [[Ensemble Aksa]] taldea sortu zuen, euskal musikagile gazteen lana ezagutzera emateko.
 
== Filmografia hautatua ==
* ''[[Ander eta Yul]]'' ([[Ana Diez]]).
* ''[[Siete mesas de billar francés]]'' ([[Gracia Querejeta]])
* ''[[Azul oscuro casi negro]]'' ([[Daniel Sánchez Arévalo]])
* ''[[Flores de otro mundo]]'' ([[Icíar Bollain]])
* ''[[Silencio roto]]'' ([[Montxo Armendariz]])
* ''[[Querida Bamako]]'' ([[Omer Oke]]).
* ''[[Supertramps]]'' ([[Jose Mari Goenaga]] eta [[Iñigo Berasategi]]).
* ''[[Cristóbal Molón]]'' ([[Iñigo Berasategi]] eta [[Aitor Arregi]]).
 
16 ⟶ 19 lerroa:
 
[[ca:Pascal Gaigne]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}