«Friedrich Engels»: berrikuspenen arteko aldeak

(Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea)
{{ lurlanean }}
{{Komunismoa aurkibidea}}
'''Friedrich Engels''' [[filosofia]]lari eta [[iraultzaile]] [[alemania]]rra (Wuppertal, Renania, garai hartan [[Prusia]], [[1820]] - [[Londres]], [[1895]]). [[Karl Marx]]en lagunmin eta lankidea izan zen eta, harekin batera, mugimendu [[sozialista]] nahiz [[komunista]]rentzako obra funtsezkoak idatzi zituen: besteak beste, [[Manifestu Komunista]]. [[Lehen Internazionala|I.]] zein [[II. Internazionala]]ren buruzagia izan zen. Familia burges eta erlijioso batekoa zen arren, [[Manchester]]ren bere aitaren fabrikako arduradun egon zen bitartean langileen baldintza txarretaz ohartu zen.
 
Familia burges eta erlijioso batekoa zen arren, [[Manchester]]ren bere aitaren fabrikako arduradun egon zen bitartean langileen baldintza txarretaz ohartu zen. Bertan langileen egoera aztertu eta ekonomia kapitalistaren kontrako lehen kritika zientifikoetako bat egin zuen: [[sozialismo]]aren ildotik, langileriaren askatasunaren beharra azpimarratu zuen (''Ekonomia politikoaren kritikarako hastapenak'', 1844; ''Langile klasearen egoera Ingalaterran'', 1845).
 
[[1844]]ean [[Marx]]ekin elkartu zen Bruselan. Elkarrekin ''[[Familia Santua, Alemaniar ideologia]]'' eta ''[[Alderdi Komunistaren Manifestua]]'' (1848) idatzi zituzten. Alemaniara itzuli ondoren, Kolonian, Barmenen eta Palatinatuan izan ziren matxinadetan parte hartu zuen armada errepublikarrarekin (1848). Mugimendu haren hondamendiaren ondoren ''Nekazarien gerra'' (1850), ''Reich-aren eraketarako Kanpaina ''(1850), eta ''Iraultza eta Kontrairaultza Alemanian ''(1851-1852) liburuak idatzi zituen Londresen. 1850etik 1869ra arte bere aitaren lantegian lan egin zuen eta era horretan lagundu ahal izan zion Marxi diru kontuetan. Hizkuntzak ikasi zituen, gizarteen historiak hobeto ezagutzeko, arazo militarrak ikertu zituen eta artikulu ugari idatzi zuen. Berriro Londresa itzulirik, Internazionalean bere lekua hartu eta Alemaniako sozial-demokraziaren garapena hurbiletik zaindu zuen (''Gothako eta Erfurteko programen kritika'', Marxekin batera, 1875-1891). Bere azken obretan teoria landu zuen gehienbat: ''Anti-Dühring'' (1877), ''Izadiaren dialektika ''(bukatu gabea), ''Familiaren, jabego pribatuaren eta Estatuaren jatorria ''(1884), ''Feuerbach eta Alemaniako filosofia klasikoaren bukaera ''(1888). ''[[Kapitala]]'' burutu zuen, Marxek bukatu gabe utzi baitzuen.
 
[[Fitxategi:Engels.jpg|thumb|left|240px|Friedrich Engels]]
[[zh-min-nan:Friedrich Engels]]
[[zh-yue:恩格斯]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}