«Esteban Garibai»: berrikuspenen arteko aldeak

(Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea)
{{ lurlanean }}
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Esteban Garibai
| jaiotza herrialdea = [[Gipuzkoa]]
| heriotza data = [[1599]]
| heriotza hiria = [[Madril]]
| heriotza herrialdea = ([[Espainia]])
}}
 
'''Esteban Garibai Zamalloa''' ([[Arrasate]], [[Gipuzkoa]], [[1533]]ko [[martxoaren 9]]a - [[Madril]], [[1599]]) idazleahistorialaria eta erregerenerrege historialariakronikaria izan zen. [[Arrasate]]n badira haren izena duten hainbat leku, hala nola [[Garibai etxea]], hari egindako monumentua eta Garibai etorbidea. Lehendabiziko [[euskoiberista]]tzat du [[Julio Caro Baroja]]k.<ref>Caro Baroja, Julio (1982) ''Sobre la lengua vasca y el vascoiberismo'', Donostia, ISBN 84-7148-052-2.</ref>
 
== Bizitza ==
 
[[Oñatiko Unibertsitatea]]n, [[Gasteiz]]en eta [[Santo Domingo de la Calzada]]n egin zituen ikasketak. Gaztetan armadan izan zen, eta [[alferez]] titulua jaso zuen. Arrasateko alkate izan zen 1568-1569 bitarteko urteetan. Gipuzkoako egoerari buruz eginiko azterketen fruitu, [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Batzar Nagusien]] erreforma eta ontzigintzaren gainbehera aztertzen zituen hirurogei ataleko obra idatzi zuen urte haietan.
 
Historialari gisa, [[Espainia]]ko lehen historia unibertsala idatzi zuen, 40 liburukitan banatua, 32 urte zituela ''(Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España).'' Flandesen argitaratu zuen obra hura, 1571. urtean.
 
Diru estutasun batzuen ondoren, [[Filipe II.a Espainiakoa]]k harrera egin zion [[Escorial]]en, eta erregeren liburuzain izendatu zuen 1575ean. 1585. urtean [[Madril]]a joan zen, eta historia eta genealogia lanak egin zituen han (''Ilustraciones Genealógicas de los Catholicos Reyes de las Españas, y de los Christianissimos de Francia, y de los Emperadores de Constantinopla, hasta el Catholico Rey nuestro señor don Philipe el II, y sus sereníssimos hijos, ''1586). Espainiako erregearen kronikari izendatu zuten 1592an. Garibaik ospe handia izan zuen bere garaian, baina ez zuten aintzat hartu XVII. mende erdialdetik aurrera, fantasiara erraz jotzen zuelakoan.
 
Idazle eta langile nekaezina zen, eta inork ez bezala ezagutzen zuen [[Euskal Herri]]ko [[Erdi Aroa]]ren bukaerako historia, nahiz, garaiak agintzen zuen bezala, Gaztelako erregeen alde egiten saiatu zen etengabe. Ez da Garibaik euskaraz eginiko testurik ezagutzen, baina esaera zaharren bilduma bat egin zuen, [[Julio Urkixo]]k ''[[Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria]]''n argitaratu zuena. Esaera horiek gehienbat [[bizkaiera]]zkoak dira.
 
Garibai hizkuntzalari, etimologista eta filologo gisa, [[Jose Ramon Zubiaurre]]k honela agertzen du:
 
{{aipu|Garibai [[tubalismo]]aren eta [[euskokantabrismo]]aren jarraitzailea dugu. Hori dena frogatzeko [[toponimia]]z baliatu zen gure arrasatearra, eta horretan datza bere merezimendua: toponimiari emandako garrantzian. […] Lehen nahiko normala zen [[etimologia]] txarrak asmatzea, eta Garibaik horrelakorik ere aurkezten digu bere obretan. Baina [[euskal]] etimologia onak proposatu zizkigula ere esan behar da behin eta berriz. […] Filologo baten lanik premiazkoena hizkuntza baten testuak jasotzea eta ondo transmititzea izan da betidanik, batez ere testu zaharrak. Garibai, Erdi Aroko euskal testuen lehenetariko biltzailea dugu|Jose Ramon Zubiaurre, 1989, 50. orrialdea.}}
 
== Idazlanak ==
 
Gehien-gehienik erdaraz idatzi zuen, baina euskararen funtsezko altxorretako bat ditugu hark bildutako errefrauak.
 
=== Errefrauak ===
* ''[[Los Refranes de Garibay]]'': Garibaik bi esaera zaharren bi bilduma aipatzen ditu bere memorietan,. eta bataBata, Espainiako Historia Akademiak argitartuargitaratu zuen 1854an.; Besteabestea, [[Francisque Michel-]]ek argitaratu zuen, "''Proverbes Basques"'' lanaren baitan (Benito Maestrek oparitu omen zion eskuizkribua Micheli). Eskuizkribuak, Madrilgo Liburutegi Nazionalean zeudenakzeuden, baina galduak dira.
 
== Esteban Garibairen omenezko toponimia ==
 
[[Fitxategi:GaribaiKalea.jpg|left|thumb|250px|Arrasateko[[Arrasate]]ko Garibai kalea.]]
 
[[Arrasate]]n badira haren izena duten hainbat leku, hala nola [[Garibai etxea]], hari egindako monumentua eta Garibai etorbidea.
 
== Kanpo loturak ==
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* ''[[Milia Lasturkoren eresia]]''
[[Fitxategi:GaribaiKalea.jpg|left|thumb|250px|Arrasateko Garibai kalea]]
 
{{Euskal idazle zirriborroa}}
 
{{DEFAULTSORT:Garibai, Esteban}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko historialariak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako idazleak]]