Eugène Goienetxe: berrikuspenen arteko aldeak

lapurtar historialaria
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

20:57, 26 abendua 2011ko berrikusketa

Eugéne Goienetxe Lapurdiko historiagilea izan zen (Uztaritze, 1915 - 1989). Baionan eta Parisen egin zituen letretako eta historiako ikasketak. Aintzina Ipar Euskal Herriko talde abertzalean hasi, eta Euzko Alderdi Jeltzaleko kide egin zen hamazazpi urterekin. Euskal ikasle-talde bat antolatu zuen Lapurdin 1933an, eta Euzko Alderdi Jeltzalearen zerbitzuan jarri zen, Hego Euskal Herrian, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean. Bigarren Mundu Gerraren garaian, harremanetan jarri zen alemaniar naziekin, muga-aldeko ipar euskaldunak eta ihes egindako hego euskaldunak babesteko asmoz. 1944an, Frantzian gerra amaitu ondoren, kartzelan sartu zuten, nazien laguntzaile izan zela eta. Kartzelan 37 hilabetez egon ondoren, politika utzi eta historia-ikerketetan hasi zen. 1949. urtean aurkeztu zuen bere ikasketako tesia (Bayonne et la région bayonnaise du XII au XV siècle, 1949; Baiona eta Baionaldea XII. eta XV. mendeetan). 1949tik 1960ra Ipar Euskal Herritik kanpo egon eta gero, Notre tèrre basque (1961, Gure euskal lurra) izeneko historia-liburua aurkeztu zuen, eskoletarako testu gisa. 1966an doktoretza-tesia aurkeztu zuen, Bordeleko Unibertsitatean (L´onomastique du Nord du Pays Basque au Moyen Age, Ipar Euskal Herriko onomastika Erdi Aroan) eta Euskal Historiako Katedra jaso zuen, 1968an, Paueko Unibertsitatean. 1979. urtean eman zuen argitara Le Pays Basque (Euskal Herria), Ipar Euskal Herriko eta, oro har, Euskal Herri osoko historia ezagutzeko obra handia. Idazle emankorra izan zem Eugéne Goienetxe eta Gure Herria, BS-LAB, Yakintza eta Herria aldizkarietan eman zituen argitara artikulu aipagarrienak. Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen 1982. urtean, eta Eusko Ikaskuntzako ohorezko kide izan zen luzaroan. Eugéne Goienetxe izan zen, ezbairik gabe, Euskal Herriko historiagile handienetako bat.

Erreferentziak