Jose Luis Zumeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
1. lerroa:
'''Jose Luis Zumeta Etxeberria''' ''Zumetari'' ([[Usurbil]], [[Gipuzkoa]], [[1939]]ko [[apirilaren 19]]a) [[Margolaritza|margolaria]] da. [[Gaur taldea]]ren sortzaileetakoa. [[Informalismo]]aren jarraitzaile da; [[espresionismo]] abstraktua eta [[arte figuratibo]]a ere landu ditu. Ikusgarriak dira Zumetaren kolore gorriak, horiak eta urdinak, eta haren pinturaren aldien artean aipatzekoa da ''Papiroak'' izeneko saila. [[Abstrakzio]]aren bidetik jarraitu du azken urteetan, betiere bere lanean ohikoak diren kolore deigarriak erabiliz eta formatu handiko lanei aparteko garrantzia emanez.
{{ lurlanean }}
 
'''Jose Luis Zumeta Etxeberria''' ''Zumetari'' ([[Usurbil]], [[Gipuzkoa]], [[1939]]ko [[apirilaren 19]]a - ) euskal [[Margolaritza|margolaria]] da.
Hala, bada, Zumetaren lanetan hainbat kode eta aldi ageri dira, 1960ko hamarraldian kolore zerrendaz egindako koadroetatik hasita, ''alla prima'' estiloko berriagoetaraino. Aldian aldiko kode horiek, eta bere garaian [[Gaur taldea]]n, gero [[Ez Dok Amairu]]n eta kultura asteetan, geroago ''Homenaje a las víctimas del franquismo'' omenaldian, eta azkenik ''Nueva Etiopía'' liburu-diskoan parte hartu izanak, bestalde, gizartetik zetozkion zantzuen adi egon izan dela adierazten du.
 
== Bizitza eta lanak ==
 
[[Paris]]en, [[Rafael Ruiz Balerdi]]rekin bizi izan zen garaian, [[Europa]]ko arte-abangoardia ezagutu zuen. [[1960]]an itzuli eta [[Hondarribia]]n jarri zen lanean, [[Remigio Mendiburu]]rekin; garai honetan espresionismoa landu zuen, kolore puruak erabiliz. 1960an lehen talde-erakusketa eta [[1961]]ean lehen bakarkakoa egin zituenetik, erakusketa askotan parte hartu du. [[Stockholm]] eta [[Londres]]en lan egin zuen [[1962]]-[[1963|63]] bitartean. [[1966]]an "[[Gaur]]" taldearen sorreran esku hartu zuen eta bere lanak abstrakziora jo zuen, kolore biziekin batera, ñabardura zehatzak eratuz. [[1973]]-[[1976|76]] bitartean, zeramikazko murala egin zuen Usurbilgo frontoiaren atzealdean, [[Pasaiako portua]]n zeramikazko erliebe handiak eta, [[Donostia]]n Aurrezki Kutxaren egoitza nagusirako murala. 1966-72 bitartean eskultura-pintura eta erliebeak egin zituen, indar eta adierazgarritasun handiko obrak. [[1984]]an "papiroak" egin zituen; eguneroko istorioak kontatuz kartoi tolestuaren gainean eginiko tenperak dira. Geroztik, marrazki-esperimentazioan dihardu eduki sinboliko eta [[sexu]]ala duten konposizioetan murgilduta. Margolan handitara jo izan du gero, horien artean [[Gernika]]ri buruzkoa ([[1999]]).
[[Fitxategi:Jose Luis Zumeta - La egipcia se escapó con el pájaro.PNG|thumb|alt=''La egipcia se escapó con el pájaro'' (1984), Jose Luis Zumetarena, ''Papiroak'' sail bikainekoa, industria kartoi zimurraren gainean tenpera erabiliz egina.|''La egipcia se escapó con el pájaro'' (1984), Jose Luis Zumetarena, ''Papiroak'' sail bikainekoa, industria kartoi zimurraren gainean tenpera erabiliz egina.]]
 
1936koa, [[Espainiako Gerra Zibila]] bukatu eta [[Bigarren Mundu Gerra]] hasi zen urtekoa da Zumeta, gerra ondorengo pintorea, beraz. [[Fraide]]en kolegioan egin zituen lehen ikasketak, eta han erakutsi ere marrazkigintzarako zuen trebetasuna. Orduan beste asko bezala, lanean hasi behar izan zuen hamalau urterekin. Fraideen eskutik Gráficas Valverde lantegian hasi zen marrazkilari (1953-1958), eta lantegi hartan, Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan eta Gipuzkoako Artisten Elkartean eman zituen marrazkigintzako eta pinturako lehen urratsak.
 
1958an, Espainiako urrezko domina lortu zuen Madrilen, Pintura Joven lehiaketan. Baina, garai haietan, Espainian zen giroak etorkizun estua eskaini ziezaiokeen hemeretzi urteko gazte bati, eta are estuagoa pintura landu nahi zuenari. Lehenbailehen [[soldadutza]] egin zuen (boluntario); eta, erbestera joatea erabakirik, 1959aren azkenaldean Parisa aldatu zen, beraz, [[Ascensio Martiarena]]rekin ikasten ibili eta gero.
 
[[Paris]]en, [[Rafael Ruiz Balerdi]]rekin bizi izan zen garaian, Ameriketako [[abstrakzio]]a eta Europako [[abangoardia]]ko joerak ezagutu zituen. Parisen ezagutu zituen hurbilagotik [[Mantegna]], [[Rembrandt]] eta beste zenbait klasikoren obrak, eta aldiz eta estiloz bere nahietatik hurbilagoko iruditu zitzaizkion [[Cézanne]] batenak edo [[Paul Klee]], [[Picasso]], [[Tàpies]] eta abarrenak eta –[[Cobra mugimendu]]ko edo ez– Van Velde, Gorky, Pollock, Jorn, Appel, eta gainerako [[espresionista|espresionistenak]] eta, oro har, abangoardisten aitzindarienak ere.
 
[[1960]]an itzuli eta [[Hondarribia]]n jarri zen lanean, [[Remigio Mendiburu]]rekin; garai hartan [[espresionismo]]a landu zuen, kolore puruak erabiliz. 1960an lehen talde-erakusketa eta [[1961]]ean lehen bakarkakoa egin zituen; geroztik erakusketa askotan parte hartu du.
 
[[Stockholm]] eta [[Londres]]en lan egin zuen [[1962]]-[[1963]] bitartean. 1964an Euskal Herrira itzuli zenerako barrundatua zuen gero gidari ibili izan duen ideia, artista batek formak eta koloreak erabili behar dituela dioena, eta bat baino gehiago tenkarazi ere zuten Zumetaren urte horietako koadro abangoardista, zeharkako zerrenda gorri, zuri, hori, beltz eta urdinez taxutuek.
 
[[Fitxategi:Jose Luis Zumeta - Cuando el cielo casi cumplía las quince horas.PNG|thumb|alt=''Cuando el cielo casi cumplía las quince horas'' (1984), Jose Luis Zumetarena. Zumeta izan da azken aldiotan obra zabal eta ugariena egin duen margolarietako bat.|''Cuando el cielo casi cumplía las quince horas'' (1984), Jose Luis Zumetarena. Zumeta izan da azken aldiotan obra zabal eta ugariena egin duen margolarietako bat.]]
 
[[1966]]an [[Gaur taldea]]ren ([[Jorge Oteiza]] buru zuen talde abangoardista) sorreran esku hartu zuen, eta Zumetaren lanak abstrakziora jo zuen, kolore biziekin batera, ñabardura zehatzak eratuz. Gaur taldearekin Donostian (Barandiaran galerian), Bilbon (Arte Ederretako Museoan) eta Gasteizen (Fernando Amaika Museoan) egin zituen erakusketak. Aurrerantzean ere, 1960ko hamarraldia bitartean bederen, bat-batean eta barruaren eraginera pintatu izan zuen; kolore biziekin batean ñabardura zehatzak eta ohiko ez diren kontrasteak eratuz, eta airean zintzilik diruditen formak taxutuz.
 
[[1967]] ingurutik aurrera, ordea —''Homenaje al Guernica de Pablo Picasso'' koadroagatik Euskal Herriko Pinturako lehenengo saria irabazi zuen urtea—, eztabaidak zer esana bezala, koloreen eta formen arteko borrokak molde berriak sortarazi zizkion sormenezko askatasun egarri hartan. Pintura eta eskultura uztartu beharrez edo, ordu arteko Euskal Herriko pintura formalistan inoiz erabili ez ziren materialez eta kolore konbinaketaz eratuak dira aldi horretako obrak: zerrenda gorri, berde, zuri eta horiz margotutako [[zur]] erliebedunak, besteak beste.
 
Izatez, indar eta adierazgarritasun handiko obrak ziren, baina ez nonbait, eta tamalez, garai hartako jende arruntak artelantzat hartzeko modukoak, 1968an Bilboko Grises galerian egin zuen erakusketa handian koadro bakarra eta hura 8.000 pezetatan saldu izana da horren lekuko. Joera horri eta berak esandako «aurrean dudan espazioa hustuz edo hari ingurua janez pintatzen dut» esaldian nabari den eskultoreari hesirik jarri izan ez balie, agian ate berri bat zabalduko zuen Euskal Herriko eskulturan ere, izan ere, ez baitira aipatu diren horiek hiru dimentsiotan egin zituen lan bakarrak. Ezagunagoak eta bikainagoak dira, besteak beste, Usurbilgo pilotalekuaren atzean (145 m<sup>2</sup>) eta Pasaiako portuan 1973-1976 bitartean egin zituen zeramikazko erliebe handiak, ibiliago ziren bideak jarraituz onduak. Gauza edo irudi izatera iristeko puntuan pintzelaren eta bat-bateko kolore kontrastearen magiaz geldiarazitako forma kiribilez edo zurrunbilo puskaz osatua dirudi garai horretako zenbait koadrok.
 
Hainbat erakusketa eta aste kulturaletan parte hartu ere egin zuen aldi berean (1970-1975). Mexikon, New Yorken, Madrilgo Ateneoan eta Durán galerian, Bilboko Mikeldi galerian eta Gasteizko Eder Arte galerian egindako erakusketak dira aipagarrienak. Aste kulturaletan, berriz, 1971tik 1973a bitartean parte hartu zuen.
 
Baina ez da batere Zumetarena aurkikuntza berriren bat egin eta lotaratzea. Goraxeago aipatu diren molde horiek landu eta 1979-1980ko urteetara iristean ere ''(Abuelos y nietos en la costa)'', bada, aldi horrek ere eman zuela ematekoa iruditu zitzaion nonbait, eta bidegurutze larri baten aurrean aurkitu zen. Ez zen kultura berrikuntza [[informalismo]]arekiko leialtasunean oinarritu zuen batentzat barruak eskatzen zionera aldatzea urradurarik gabe gertatzekoa.
 
Hainbeste urte irudien eta forma hutsen arteko muga estuan ibili ondorengo nekeak, ordea, eta gizarteko egoera zertxobait aldatu izanak ere bai agian, mintzaera argiagoz-edo espresatzea eskatzen zioten nonbait, aurreko guztiari uko egin gabe baina esan zezakeena herrietako plazetan ulertzeko moduan esatea, alegia.
 
[[Fitxategi:Jose Luis Zumeta - Two untitled works, 1996.PNG|thumb|350px|alt=Jose Luis Zumetaren azken lanetako bi, 1996koak, izengabeak. Euskal Herriko artearen klasikoetako bat da Zumeta, gaur egun.|Jose Luis Zumetaren azken lanetako bi, 1996koak, izengabeak. Euskal Herriko artearen klasikoetako bat da Zumeta, gaur egun.]]
 
1984-1985 urteetan, ahalik bizkorrena margotzearren [[tenpera]]z eta enbalatzeko kartoietan egiten zituen ''Papiroak'' saileko koadroak, eta leku eskasiaz, batzuk besteekin konparatu gabe biltzen, egin ondoren. Bertso paperetako ziztadaren edo jende ahaldun samarren aurrean igarotzean egin litekeen irri txikiaren kutsua dute. Ordu arteko eta ondorengo koadroek ez bezala, titulua ere badute obra horiek, han edo hemen entzundako zerbaiten zantzua dutenak, gainera: ''Paseo cotidiano del hombre con paraguas, Nació con el pan bajo el brazo'', eta abar.
 
[[Carlos Martinez de Gorriaran]]en iritzian, XX. mendean Euskal Herriko pinturan egin den gauzarik ederrenetakoak dira papiro horiek.
 
Molde berri horietara jotzean, ordea, ez zien betiko uko egin aurreko kolore gorri, beltz, urdin eta hori bizi haiei: inon ezer adierazi gabe, baina 1985etik aurrera, teknika eta modu berrien bila abiatu zen. Tenperak eskaintzen zion aisetasun hura olioak eskaini ote ziezaiokeen probatu nahi zuen orain, horrekin barruko zirrarak bat-batean adieraz ote zitzakeen, alegia. «Olioz pintatzeko, denbora geldiarazi behar izan dut, modu berrietara moldatu, mantsoago eta bizi arnasa gutxiagoz ari. Barruak, ordea, borondateak eta ahaleginak parterik izan gabe, bat-batean eta denboratik at, gauzak ager daitezela eskatzen dit. Horretara ahalik gehiena hurbildu nahirik eta mirari hori nola gauzatuko nabil» zioen, [[Maya Agiriano]]k 1990ean egin zion elkarrizketa batean.
 
Mirari hori hein handi batean gauzatua duela esan daiteke, 1990etik 1992ra bitarteko ''alla prima'' edo hasialdi batean egindako koadroak eta ondorengo asko ikusita. Asko pentsatu gabe bat-batean sortutako lanak dira, sormena luzaro landu izanak pizten duen lehertu beharraren adierazpide, kolore eta ñabarduretan lehertzen dena, 1990-1992ko hainbat koadrotan ikus daitekeenez. Zumetaren obrak bere-berea du pintzel ukitu bakoitza hitz ozen bihurtu beharra, modu akademikoz [[espresionismo]]a esaten den hori, bai hasi berritako kolore zerrendaz egindakoak, bai 1960ko erliebeetakoak, eta halaber ''papiro'' edo kartoietakoak eta 1985az geroko koadroetakoak ere.
 
Bi urte lanik erakutsi gabe eman ondoren, 2000. urtean erakusketa guztiz berezi bat ireki zuen Bilboko Uribitarte kaiko biltegi frankoan. Erdi abandonatutako eraikin horretan formatu handiko 50 lan aurkeztu zituen. Lehendik ere, prestatuak zituen erakusketak Zumetak espazio hain handitan, Donostiako San Telmon edo Bilboko Arte Ederretako Museoan, esaterako. Erakusketa hartan 1999an egindako ''Gernika'' lana aurkeztu zuen, [[Picasso]]ren izen bereko margolanean oinarritutako 7,80 metro zabal eta 3,59 metro luze dituen obra erraldoia, bere gainerako lanak baino [[figuratibo]]agoa, horretan ere kolore biziak -batez ere gorria- nagusi zirela. 2000. urtean bertan Donostiako San Martin Azokan ere izan zituen bere lanak ikusgai, eta 2001. urtean Donostiako Musika Hamabostaldiko kartela egin zuen.
 
== Ikus, gainera ==
16 ⟶ 54 lerroa:
 
[[es:José Luis Zumeta]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}