Bonifazio Aita santua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
1. lerroa:
'''Bonifazio''' bederatzi aita santuren izena da:
{{ lurlanean }}
 
{{lurlanean}}
* [[Bonifazio I.a]], santua: 42. aita santua (419 - 422). Erromatarra. Pelagianismoaren aurka borrokatu zen. Jaieguna, irailaren 4a.
 
* [[Bonifazio II.a]]: 55. aita santua (530 - 532). Erromatarra.
 
* [[Bonifazio III.a]]: 66. aita santua (607. urteko otsailetik azarora bitartean). Erromatarra.
 
* [[Bonifazio IV.a]]: 67. aita santua (608 - 615). Beneditarra. Erromako Panteoi tenplua eliza bihurtu zuen.
 
* [[Bonifazio V.a]]: 69. aita santua (619 - 625). Napolikoa.
 
* [[Bonifazio VI.a]]: 112. aita santua hamabost egunez (896). Erromatarra.
 
* [[Bonifazio VIII.a]], Benedetto Gaetani: (Anagni, 1235? - Erroma, 1303) 191. Aita santua (1294 - 1303). Ospe handiko jakituna, 1281. urtean kardinal izendatu zuten. Zelestino V.a kargua uztera behartu zuen. Azken muturrera eraman nahi izan zuen aita santuaren nagusigo espirituala eta materiala, baina Filipe IV.a Ederraren politika «sekularra» izan zuen oztopo. Erregeak eliz jendearen gaineko zerga gehitu nahi izan zuen (1297), baita Erromarako zen zilarraren irteera galarazi ere. Geroago, barealdi baten ondoan (Luis IX.aren kanonizazioa 1297an, Erromako lehen jubileua), Bernard Saisset Pamierseko apezpikuaren aurkako auziak (1301) bi aldeetako legegileen eta teologoen arteko eztabaida bizia eragin zuen. Ondorioz, Frantziako apezpikuen sinodoa egin zen Erroman; ''Unam sanctam'' (1302) buldaren aldarrikapena egin zuen Gaetani aita santuak (Aita santuaren nagusigoaren berrespena munduko beste errege guztien gainetik) eta Filipe Ederra eskumikatu (1303). Azkenik, 1303ko irailean Guillaume de Nogaretek eta Sciarra Colonnak torturatu egin zuten aita santua Anagnin, eta handik hilabetera hil egin zen.
 
* [[Bonifazio IX.a]], Pietro Tomacelli: 201. aita santua (1389 - 1404). Napolikoa. Aitasantutzaren estutasun ekonomikotik irteteko, zerga bereziak ezarri zituen.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Bruno Querfurtekoa]]
 
 
{{argipen}}
 
[[af:Pous Bonifatius]]
[[en:Pope Boniface]]
[[fa:پاپ بونیفاس]]
[[id:Paus Bonifasius]]
[[lt:Popiežius Bonifacas]]
[[mk:Папа Бонифациј]]
[[ta:திருத்தந்தை போனிஃபாஸ்]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}