Denis Diderot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.4) (robota Erantsia: diq:Denis Diderot
1. lerroa:
[[Fitxategi:Louis-Michel_van_Loo_001.jpg|thumb|200px|'''Denis Diderot''']]
{{ lurlanean }}
[[Fitxategi:Louis-Michel_van_Loo_001.jpg|thumb|200px|Denis Diderot]]
'''Denis Diderot''' ([[Langres]], [[1713]]ko [[urriaren 5]] - [[Paris]], [[1784]]ko [[uztailaren 31]]) [[idazle]] eta [[filosofo]] [[Frantzia|frantsesa]], [[Ilustrazioa (garaia)|Ilustrazioaren]] pertsona inportantea eta lehenengo [[entziklopedia]]ren editorea (''[[Encyclopédie|Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers]]'').
 
'''Denis Diderot''' ([[Langres]], [[1713]]ko [[urriaren 5]] - [[Paris]], [[1784]]ko [[uztailaren 31]]) [[idazle]] eta [[filosofo]] [[Frantzia|frantsesa]], [[Ilustrazioa (garaia)|IlustrazioarenIlustrazio]] pertsonagaraiko inportanteaidazle eta lehenengo [[entziklopedia]]ren editoreafilosofoa. (''[[Encyclopédie|Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers]]'') izenburuko [[entziklopedia]]ren editorea izan zen.
[[Kategoria:Frantziako idazleak|Diderot, Denis]]
 
[[Kategoria:Frantziako filosofoak|Diderot, Denis]]
== Bizitza eta lanak ==
[[Kategoria:1713ko jaiotzak|Diderot, Denis]]
 
[[Kategoria:1784ko heriotzak|Diderot, Denis]]
Erdi-mailako labanagile baten semea zen, eta aitak eragin handia izan zuen harengan. Gizarte-mailaz probintziako [[burgesia]]koa zen beraz, baina gizarte feudal eta aristokratiko hartan ez zegoen gizarte-mailan gora egiterik, bi bide jakinen bidez ez bazen. Bata elizgizon egitea zen, eta, hala, ikasketak jesuitekin egin ondoren, Diderot elizgizonen goi-mailako kargu ondo ordainduak eskuratu ahal izateko hasi zen bere burua prestatzen. Gizartean gora egiteko heste bidea arteena, zientziena eta letrena zen; gizaldi hark sortua zuen berrikuntzetako bat zen hura, pertsona ikasiarena, gaur egun intelektuala esaten zaiona. Ordu arte letra-gizonek, artistek eta zientzialariek ez zuten eskurik izan agintearen barrunbeetan, haina XVIII. mendean, «[[Argien Mendea]]» esan zitzaion hartan, lortu zuen burgesiak ordu arte elizak gotorleku baten gisa beretua izan zuen alor batean esku hartzea, hezkuntzan hain zuzen, eta jende letraduna izan zen esku-hartze haren aitzindaria, helburu garbi batekin: elizak gazteengan zuen eragin kaltegarria ezereztea, eta elizgizonen ondasun-oinarri sendoenetako bat haiei kentzea. Jende ikasi hari entziklopedista esan zitzaien mende hartan, edo, berek beren buruari esaten zioten bezala, «filosofoak».
 
Diderotek, hamabost urterekin, alderdi laikotik gizartean arrakasta handiagoa izan zezakeela sumatu zuenean, Elizaren bidea baztertu eta Parisera abiatu zen, gizon ikasi eta ilustratuak ez baitzuen garai hartan aurrera egitetik hiriburuko giroan bizi ez bazen.
 
[[Filosofia]], [[teologia]] eta [[zuzenbide]]a ikasi zituen Parisen. Ikasketa aldi hartan Diderot ez bakarrik aitaren borondatearen kontra bizi izan zen Parisen, bizimodua eskola pribatuak emanez atereaz, ezkondu ere egin baitzen aitari ezer esan gabe, herentziaz gabetu ez zezan. [[Erregimen Zahar]]rean aitaren aginpidea oso zorrotza zen, aginpide feudalaren antzerakoa; aitaren borondatearen kontra ezkontzeak zigor ekonomikoa zekarkeen; horregatik, zuhur jokatu behar izan zuen Diderotek. Laster bere ekimen guztia ''Encyclopédie'' ospetsura, berak zuzendu zuen lan erraldoira, bideratu zuen (1747-1766. urteetan).
 
Urte haietan eratu zen, orobat, Entziklopedia sortzeko lanetan ariko zen lagun- eta kide-taldea. Denak [[burgesia]]ko pertsonak ziren, eta ondo jakinaren gainean zeuden ez zutela ordurako aristokraten babesaren premiarik, bezero berri bat agertu zelako: jendea, batzuek «gizadia» edo «herria» esaten ziotena. Parisko eta Frantziako beste hiri handi batzuetako burges, eskulangile, merkatari eta finantzari apalek osatzen zuten giza talde horrek ez zuen oraindik talde-ezaugarri berezirik, eta prest zegoen heste giza taldetatik desberdinduko zuten liburu, margolan, antzerki, janzkera eta hizkerak erosteko.
 
Diderotek [[itzulpegintza]]n jardun zuen hasieran. [[Temple Stanyan]]en ''Greziaren Historia'' (1743), [[Lord Shaftesbury]]ren ''Merezimenduari eta bertuteari buruzko gogoeta'' (1745) eta [[Robert James]]en ''Medikuntza hiztegi unibertsala'' (1746-1748) itzuli zituen; alegia, gerora bere ibilbide filosofiko eta literarioan garrantzi handia izango zuten gaiak. 1746an argitaratu zuen Diderotek bere lehen liburua, filosofiazko elkarrizketa bat, ''Pensées philosophiques'', non arrazoia agerpenaren gainetik zegoela aldezten baitzuen; liburu hura kondenatu eta bahitu egin zuten, eta, hortaz, arrakasta handia izan zuen berehala.
 
[[Errusia]]ra, [[Katalina II.a]]ren gortera 1773an egin zuen bidaia izan zen Diderot-en lanak izan zuen etenaldi bakarra. Bestalde, idatzi zituen obra ugari eta askotarikoek argitzen dute Diderot-en pentsamendu filosofikoen bilakaera. ''Pensées philosophiques'' (1746, ''Gogoeta filosofikoak'') filosofiako obran eta ''Les Bijoux indiscrets'' eleberrian (egilearen izenik gabe argitara emana, 1748) etikari eta arteari buruzko ideiak azaldu zituen. ''Lettre sur les aveugles à l´usage de ce qui voient'' (1749, ''Itsuei buruzko gutuna ikusleek erabil dezaten'') obran, materialismo ateoaren alde azaldu zen, eta haren ondorioz hilabete batzuk eman zituen preso Vincennes-ko presondegian. Zientzia esperimentalez arduratua zen (''De l´interpretation de la nature,'' 1753), materialismo mekanizistaren aurkako argudioak defendatu zituen (''Réfutation de l´homme d´Helvetius,'' 1773), jarrera filosofikoak zehaztu zituen (''Le Rêve de d´Alembert,'' 1769; ''Supplement au voyage de Bougainville,'' 1796an argitaratua), eta naturaren etikaren oinarriak finkatu. Rousseauk ez bezala, Diderotek gizabanakoen zoriona eta gizarte-mailako ongizatea bateratu nahi dituen etika soziala aldarrikatu zuen. Tesi horiek Le ''Fils naturel'' (1757), ''La Père de famille'' (1758) eta ''Est-il bon? Est-il méchant?'' komedietan azaldu zituen. Era berean, estetikaren inguruko arazoez ere arduratzen zenez gero, literatura-kritikako lanak egin zituen, artistak defendatuz (Vernet, Greuze, Hubert, Robert, Chardin) eta Shakespeare edo Homero handien balioa goraipatuz haietan. Haren eleberrien eta saioen artean, aipagarrik dira ''La Religieuse'' (1760; 1796an argitara emana), komentuen aurkako idatzia, ''Le Neveu de Rameau ''(1760-1772) eta ''Jacques le Fataliste et son maître ''(1773-1796). Guztietan, elkarrizketa filosofiko biziak ageri dira, naturaren etikari eta giza askatasunari buruzko gogoetak eta literatura-sormenari buruzko arazoak.
 
[[Deismo]]aren aldekoa izatea egotzi zioten, baina ideia berri eta ordu artekoen ukatzaileak aldarrikatu izanak asaldatu zituen gehienbat eliz agintariak: arrazoia jainkoari nagusitu beharra, eta ordu arte Elizako morroiek monopolioan hartua zeukaten lekua intelektualek hartu beharra. Dideroten hasierako obra guztiak joera hartakoak ziren: ''De la suffisance de la religion naturelle'' (1747, Berezko erlijioaren nahikotasunaz), ''La promenade du sceptique'' (1747, Eszeptikoaren paseoa). Bi obra horiek ere berehala debekatu zituzten, eta zenbat eta debeku gehiago, orduan eta handiagoa zen egilearen ospea eta bere kideek aitortzen zioten itzala.
 
 
{{DEFAULTSORT:Diderot, Denis}}
 
[[Kategoria:Frantziako idazleak|Diderot, Denis]]
[[Kategoria:Frantziako filosofoak|Diderot, Denis]]
[[Kategoria:1713ko jaiotzak|Diderot, Denis]]
[[Kategoria:1784ko heriotzak|Diderot, Denis]]
 
[[an:Denis Diderot]]
23 ⟶ 42 lerroa:
[[da:Denis Diderot]]
[[de:Denis Diderot]]
[[diq:Denis Diderot]]
[[el:Ντενί Ντιντερό]]
[[en:Denis Diderot]]
68 ⟶ 86 lerroa:
[[sk:Denis Diderot]]
[[sl:Denis Diderot]]
[[sq:Denis Diderot]]
[[sr:Дени Дидро]]
[[sv:Denis Diderot]]
77 ⟶ 94 lerroa:
[[vi:Denis Diderot]]
[[zh:德尼·狄德罗]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}