Herodoto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.5) (robota Aldatua: th:เฮอรอโดทัส
1. lerroa:
[[Fitxategi:AGMA Hérodote.jpg|thumb|250px|Herodotoren aurpegia eskultura batean]]
{{ lurlanean }}
'''Herodoto Halikarnasokoa''' ([[Halikarnaso]], [[K. a. 484]] - [[K. a. 425]])''historiaren aita'' dela jotzen da. Jende eta lur berriak ezagutzeko irrikak hainbat herritatik bidaiatzera bultzatu zuen: [[Egipto]], [[Pertsia]], [[Libia]], [[Grezia]] handia.... Bi urtez, [[Perikles]]ek gonbidatuta, [[Atenas]] hirian bizi izan zen. Han zela, [[Sofokles]] ezagutu eta lagun minak egin ziren.
 
== Bizitza eta lanak ==
Herodotoren lanik ezagunena ''Historia'' da; bederatzi liburutan banatuta dago, eta [[Mediar Gerrak|Mediar Gerren]] jatorriari buruz Herodotok egin zituen galdeketak biltzen ditu. Grekoz, "galdeketak" esan nahi duen hitza ἱστορίαι da, eta horixe da "historia" hitzaren sorburua.
 
Herodoto kronologikoki lehen historiagile greziarra izateaz gainera, europar kulturaren barruan [[prosa]]z idatzitako liburu zaharrenaren egilea da. Hark idatzi zuen, bestalde, irakurria izan zedin helburua zuen lehenengo liburua. Herodoto [[Halikarnaso]]n -[[Asia Txiki]]ko hego-ekialdeko hiria- jaio zen K.a. 484. urte inguruan. Oso gazte zela jaioterria utzi behar izan zuen matxinada baten ondorioz. Halikarnasotik [[Samos]]era joan zen, eta [[K. a. 449]]. urtean, Greziak eta [[Persia]]k bakea izenpetu zutenean, bidaia bat egin zuen [[Egipto]] eta [[Asia Txikia]]n barrena. Atenasen egon zen urteetan garai hartako idazle ospetsuenak ezagutu zituen, [[Sofokles]] besteak beste.
 
444. urtean Turiosen hartu zuen bizilekua, eta hantxe idatzi zuen bere liburu handia.
 
Herodotoren lanak gertaera historiko handi bat kontatu nahi du : [[Persiako inperioa]]ren eta Greziaren arteko gerra. Gerra horren azken gertaerak gaztea zela bizi izan zituen Herodotok. Lan horretan ''ikerketa'' esanahiaz erabiltzen du Herodotok historia hitza. Herodotoren lan handia Historiak izenburuarekin ezagutzen da, eta bederatzi liburutan banatzen da, bakoitzak musa baten izena duelarik. Lan horren helburu nagusia greziarren eta pertsiarren arteko gerrak kontatzea da, Mendebalaren eta Ekialdearen arteko borroka alegia. Kontaera hori osatzeko bi bide erabili zituen egileak. Alde batetik, logografoen idatzietatik, mitologiatik eta zenbait poetarengandik hartu zituen datuak, baina bide horrek ez zion iturri sendo edo ziurrik eman. Beste alde batetik, Herodoto bere bidaiez baliatu zen, lurralde ezagunetara, [[Afrika]] iparraldera, Asia Txikira eta itsaso Beltzeko kostaldera egindako bidaiez oro har.
[[Fitxategi:Herodotus world map-eu.svg|thumb|250px|Mundua Herodotoren arabera]]
Herodotoren ustez, gerra haien testuingurua osatzeko bide bakarra, Greziaren eta Persiaren arteko gerrek arrastoa utzi zuten lurraldeak ezagutzea zen, eta behin lurralde haietara joanez gero, bertako monumentuak, oroitzapenak eta tradizioak ikertzea zen egin beharreko bigarren urratsa -ezin ahantz daiteke, esan bezala, Herodotorentzat historia hitzak ikerketa esan nahi zuela-. Herodotok, bestalde, ez du ez poesia ez [[filosofia]] egiten, nahiz eta genero baten zein bestearen osagaiak aurki daitezkeen bere lanean ; aldiz, Herodoto kontalari handia zen, gauzak soiltasunez kontatzen zituena. Ildo nagusi bat hartzen zuen -Pertsiaren historia-, eta behin baino gehiagotan, ildo hori alde batera utzi eta beste herrietako gertaerak sartzen zituen, baina beti itzultzen zen hari nagusira. Tarteki horiek batzuetan besteetan baino luzeagoak dira, eta horrela, bigarren liburua esate baterako, Egiptori buruzkoa da oso-osorik.
 
Herodotok ez du bere bidaietan jasotako informaziorik bazterrean utzi nahi, eta horregatik txertatzen ditu bere testuetan tarteki horiek guztiak.
 
Zehaztasun handiz deskribatzen ditu beretzat arrotzak ziren herrietako ohiturak, egiptoarrenak, [[babiloniar]]renak edo [[eszita|eszitenak] ; arreta handia jartzen zuen herri haien gurtzetan eta sinesmenetan, eta horregatik balio handikoa da haren lana erlijioak ikertzeko. Gaur egun existitzen ez diren baina garai hartan garrantzi handikoak izan ziren hiriak ere deskribatu zituen bere lanean.
 
[[Kategoria:Historialariak]]
64 ⟶ 77 lerroa:
[[mk:Херодот]]
[[mn:Геродот]]
[[mr:हिरोडोटस]]
[[ms:Herodotus]]
[[nl:Herodotus]]
88 ⟶ 100 lerroa:
[[szl:Herodot]]
[[ta:எரோடோட்டசு]]
[[th:เฮอรอโดทัสรอดอเทิส]]
[[tl:Herodotus]]
[[tr:Herodot]]
98 ⟶ 110 lerroa:
[[war:Herodotus]]
[[zh:希羅多德]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}