Arabako lautada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t 77.229.181.2(r)en 2378837 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
1. lerroa:
{{ lurlanean }}
{{Beste erabilpenak|Arabako Lautadari|erliebe geografiko|Ordoki}}
[[Fitxategi:Arabakolautada.jpg|thumb|right|300px|Arabako lautada [[Gasteiz]] ekialdetik (Las Neveraseko muinotik) ikusia.]]
 
'''Arabako lautada''' Arabako sei [[Arabako eskualdeak|eskualde]] geografiko edo naturaletako bat da, hain zuzen [[Gasteizko Kuadrilla|Gasteizko]] eta [[Aguraingo Kuadrilla]]k biltzen dituen [[ordoki]]a, muga naturalak ezartzen dituzten mendiek inguratutakoa.
 
8 ⟶ 6 lerroa:
 
== Ingurune naturala ==
Iparraldean [[Elgeako mendilerroa]]k, [[Urkilla mendilerroa|Urkillakoak]] eta [[Altzaniako mendilerroa|Altzaniakoak]] banatzen dute [[Debagoiena]] eta [[Goierri]]tik ([[Gipuzkoa]]). Hego-ekialdean, [[Entziako mendilerroa]] Lautada eta Arabako ekialdean dagoen [[Harana]] eta [[Mendialdea]]ren artean kokatuta dago. [[Gasteizko mendiak]] azkenik [[Trebiñu]] eta hiriburuaren artean luzatzen dira. Gailur asko mila metroz gorakoak dira (Mugarriluze 1.108 m, Malkorra 1.245 m, Pinpil 1.291 m era Araiz 1.442 m), eta askotan bostehun metroz gaindiko amildegi sakonak sortzen dituzte.
 
Bi ibai nagusi dira: [[Zadorra]], eskualdea ekialde-mendebalde norabidean zeharkatzen duena; eta [[Araia ibaia]], mendebalde-ekialde norabidean [[Nafarroa]] aldera doana.
Hego-ekialdean, [[Entziako mendilerroa]] Lautada eta Arabako ekialdean dagoen [[Harana]] eta [[Mendialdea]]ren artean kokatuta dago. [[Gasteizko mendiak]] azkenik [[Trebiñu]] eta hiriburuaren artean luzatzen dira.
 
Osaera geologikoaz, Arabako ildoa deitutako unitate [[sinklinal]]ean sartzen da Lautada; oso handia da, Arabako lurraldea eta Nafarroako zati handi bat hartzen dituena.
Bestela, ingurune [[Zadorra ibaia]] eta [[Burunda ibaia]]ren jaiolekua da.
 
Osagaietan nagusi dira goi kretazikokoak eta hirugarren arokoak. Sinklinal horrek mendebalera luzatzen da, Pirinioen aurreko sakonunetik, eta Arakil ibaiaren bidez Iruñeko sakaneraino sartzen da. Geomorfologiaz, sinklinal handi horretan Zadorrak eta bere adarrek ibai sare ortoklinala ezarri dute, arroari bere izaera berezia emanik; [[tuparri]]ak eta gainerako osagai bigunak oso higaturik daude, eta material gogorragoz osatutako muino bakan batzuk besterik ez dira higadura horretatik libre (Araka, Estibalitz, Argomaiz). Lautada zeharkatzen duten ibaiek metatutako isurkinek zabalune ederrak sortu dituzte, askotan ezponda eta mendi hegaletan behera etorritako osagaiei loturik. Mendebalean, Lautadaren muga Badaia, Arkamo, Gibijo, Salbada eta Arratoko mendilerroek egiten dute; egitura morfologiko berekoak dira, karst harriz, kare harri dolomitikoz eta goi kretazikoko tuparriz osatuak. Entzia, Iturrieta eta Gasteiz mendilerroek lautadaren hegoko itxitura osatzen dute, eta Zadorra (iparrean) eta Aiuda (hegoan) ibaien isurialdeen muga egiten dute. Urbasa-Trebiñuko sinklinal handiaren iparraldeko alderdia dira mendiok, kare harriz, hareharriz eta hirugarren aroko konglomeratuz osatuak. Gailurrak ez dira oso garaiak (Ballo 1.198 m, Kapildui 1.180 m), baina garrantzi handikoak dira, Arabako lurraldean bigarren oztopo bioklimatikoa osatzen baitute. Gainera, multzo horrek Tuiuko mendilerroan, eta Cantoblanco eta Olmedoko mendietan du jarraipena. hortik Gaubeako mendebaleko mendi sailei lotzeko.
 
Lautadako klima hotza da neguan, epela udan; Gasteizen urtean batez besteko tenperatura 11,7 ºC-ekoa da eta euria berriz 845 mm-koa. Hilabeterik idorrena uztaila da.
 
Halako klimaren arabera, landarediak badu nolabaiteko ukitu kontinentala, baina batez ere azpimarratzekoa da eskualde honetan, giza jarduera trinkoaren poderioz, lautada inguratzen duten mendien magalera mugatzen dela landaredia. Horietan, hala ere, landaredia oso hondaturik dago behin eta berriro gertatu izan diren suteen erasopean. Gehienez ere, [[pago|pagadi]] txikiak gelditzen dira gaur egun.
 
== Klima ==
Klima patroiak Euskal Herriko beste toki batzuetakoak baino muturrekoak izaten dira, tenperatura diferentzia handiak egonez [[uda]]tik [[negu]]ra, eta goizetik gauera. Laino egunak ohikoak izaten dira [[udaberri]] eta [[udazken]]ean, baina euriaren maiztasuna Euskal Herriko baxuenen artean dago.
 
== Udalerriak ==
24 ⟶ 31 lerroa:
|1
|align="left"|[[Gasteiz]]
|235.661
|276,8
|-
72 ⟶ 79 lerroa:
|'''673,8'''
|}
Lautada osatzen duten herriek, Gasteiz aparte utzita, bilakaera demografikoa korapilatsua izan dute; biztanlerian hazkunde edo murrizpen izugarririk izan gabe, etengabeko gorabeherak izan dira, eta oro har 1900etik (11.612 biztanle) 1991 bitartean (10.301 biztanle) bilakaera negatiboa izan da. Biztanle multzo handiena 1920. urrean izan zuen, eta hortik aurrera 1950 arte etengabea izan da galera; ernaldi labur baten ondoren, 1960an biztanleria murriztu egin zen ostera: Gasteizek urte haietan izan zuen industrializazio azkarrak inguruko herrietako biztanleria bereganatu zuen. Lautadako herri gehienak txikiak dira: %78 ehun biztanlez beherakoak. Herririk handienak Agurain, Dulantzi eta Iruña Oka dira.
 
Gasteizko demografiak, berriz, hazkunde eta murriztapenen arteko gora-beherak izan ditu, 1181ean sortu zenez geroztik, bizi giro gogorretan eta, batez ere, gerrateetan biztanleria murriztu egin zen; bake garaietan, hazi. 1750ean Gasteizek 5.000 inguru biztanle izango zituen. Hortik aurrera, demografiaren hazkunde fase garbian sartzen da, luzarorako gainera, XIX. mendean zehar hiriaren inguruan ezarritako industrien garapenari esker. Mende bete geroago, 1850ean alegia, industria berri asko sortu zen Gasteizen, eta haiekin batera nabarmen hazi zen biztanleria. Hazkunde joera horri eutsi zion Gasteizek XX. mendean barna, eta 1960, urtetik aurrera joera hori izugarri goratu zen.
 
==Historia==
Hasieran, Gasteiz ez zen bere inguruko beste herri batzuk (Guardia, Gesaltza edo Bernedo) baino askoz ere handiagoa. Lehen zabalkundea 1200eko sutearen ondoren etorri zitzaion; [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]k herria berreraiki eta mendebalera zabaltzeko agindu zuen; geroago, ekialdera zabalduko zen. Horrela, Erdi Aroko hirien tankera hartu zuen Gasteizek, eta hala iraungo zuen XVIII. mendeko etxegintza heldu arte. XIV. mendearen erditik aurrera, nekazari giroko herrietako handiki eta aberatsak Gasteizera joan ziren bizitzera. Berehala, gatazka agertu zen hirian sortutako burgesia boteretsuarekin, Ayala leinukoak hiriko burgesiaren izenean, eta Calleja leinukoak nekazarien izenean.
 
XIX. mendearen hasieran, Gasteiz harresiz inguratutako herri txikia besterik ez zen, hegoaldean Plaza Berria eta kanpoaldeko inguruetan komentu handiak zituena. 1820tik aurrera, hiriaren hedapena hasi zen. Hamar urte geroago, 1830ean Armentiako herriraino heldu zeu Gasteizko hedatzea. Hala ere, Gasteizek ez zuen hiri itxura benetakorik hartu 1856an trenbidea berrara iritsi zen arte.
 
XX. mendean Gasteizen hazkundea oso handia izan zen, eta Arabako lautada osoarekiko garrantzi ikaragarria hartu zuen, ''makrozefalia'' hitza erabiltzeraino.
 
== Ekonomia ==
BereLautadaren ekonomia jarduera tradizionala [[nekazaritza]] izan da, azken hamarkadetan gainbehera etorri eta laborantza motak aldatu diren arren. Hala ere, Gasteiz aldean bereziki nola Agurain eta Asparrenan ere, [[industria]] gune gero eta zabalagoak ezarri dituzte [[XX. mende]]ko bigarren erdialdetik aurrera, populazioa igoaraziz eta ekonomia eskemak aldatuz.
 
Nekazaritza jarduera eskualde honetako herri txikietan egiten da, ustiapen txikietan; [[labore]]ak, [[patata]] eta [[erremolatxa]] lantzen dira gehienbat. Aspaldidanik dator Araban patata egiteko ohitura, baina azken urteetan gainbehera etorri da haren ekoizpena. Bi eratako langintza du patatak: alde batetik, landatzeko patata txikia; eta bestetik, etxean jateko patata. Abeltzaintzan, behia eta txerria dira nagusi Donemiliagan, Asparrenan eta Barrundian.
 
Bestalde, abeltzaintzako ustiapen industrialak gero eta nabarmenagoak dira (oilo, arrautza eta untxi etxaldeak, esnetarako behiak), hiri eta herri nagusietako jendetzaren kontsumoari begira.
 
Industria Gasteizen dago gehien bat; zerbait, Agurain, Dulantzi eta Iruña Okan. XX. mendearen lehen erdialdean industriak ez zuen garapen handirik izan, eta nagusi ziren oraindik familia giroan sortutako lantegi txikiak, elikadura, inprimeria, nekazaritzako makineria eta burdingintza alorretan, Industria handiagoak bakanak ziren (Ajuria SA, Aranzabal SA era Heraclio Fournier). Mendearen erdirik aurrera, ordea, industria garapen bide bizkorrean sartu zen. Industriak ezartzeko poligono handiak planifikatu ziren: Betoñu, Arriaga, Larranaga, eta abar. Gasteizen ezarritako lehen industria berritzaile horietakoa Imosa izan zen 1952an (gaur egungo Mercedes Benz); haren atzetik, autoen alorreko industria gehiago iritsi ziren.
 
Jarduera industrial garrantzizkoenak metalgintza, kimika eta beiragintza izan ziren, besteak beste. Industriaren garapenak behaztopa izugarria aurkitu zuen 70eko hamarraldiko energia krisi sakonean. Hamarraldi hartako krisi sozialak gatazka une latzak ezagutu zituen. 80ko hamarraldian ekonomiak hobera egin zuen, baita industriaren alorrean ere.
 
Gaur egun, lanean ari den biztanleria osoaren %47 industriak hartzen du; hala ere, barne moldaketa izugarria egin behar izan du, ekonomiaren eragilea goi teknologiari lotutako industria baita gaur egun. Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiriburu eta Eusko Jaurlaritzako egoitza leku izendatu ondoren asko nabarmendu zen administrazioari lotutako sektorea: erakunde ofizialez gain, administrazioaren jardunbideari lotutako zerbitzu enpresa asko ere erakarri zituen horrek.
Hala Gasteiz aldean bereziki nola Agurain eta Asparrenan ere [[industria]] gune gero eta zabalagoak ezarri dituzte [[XX. mende]]ko bigarren erdialdetik aurrera, populazioa igoaraziz eta ekonomia eskemak aldatuz.
 
Merkataritzak garrantzi handia dauka Gasteizeko jarduera ekonomikoaren barnean; saltoki txikiak dira gehienbat, eta Arabako herriez gainera Bizkaiko Otxandio eta Ubidera, eta Gipuzkoako Deba Garaira ere hedatzen da bere eragin komertziala.
== Eguraldia ==
Klima patroiak muturrekoak izaten dira, tenperatura diferentzia handiak egonez [[uda]]tik [[negu]]ra, eta goizetik gauera. Laino egunak ohikoak izaten dira [[udaberri]] eta [[udazken]]ean, baina euriaren maiztasuna Euskal Herriko baxuenen artean dago.
 
== Ikus, gainera ==
87 ⟶ 111 lerroa:
 
[[et:Arabako Lautada]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}