São Paulo (estatua): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
1. lerroa:
[[Fitxategi:Brazil_State_SaoPaulo.svg|150px220px|thumb|right|São Pauloko estatuaren kokapena.]]
{{ lurlanean }}
[[Fitxategi:Brazil_State_SaoPaulo.svg|150px|thumb|right|São Pauloko kokapena.]]
 
'''São Paulo''' [[Brasil]]go hego-ekialdean dagoen estatua da.
7 ⟶ 6 lerroa:
 
[[Sao Paulo]] bera hiriburua eta hiri nagusia da.
 
Estatuko beste hiri nagusiak hurrengoak dira: [[Baurú]], [[Campinas]], [[Ribeirão Prêto]], [[Santo Andre]], [[Santos]], [[São Caetana do Sul]], [[São Jose do Rio Prêto]] eta [[Sorocaba]].
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Campos do Jordão 2.jpg|thumb|220px|Campos do Jordao turismo-gunea.]]
 
=== Orografia eta hidrografia ===
 
600 km luze den kostaldea laua da, zingiratsua alde askotan. Oihan tropikal hezeak estaltzen du kostaldea, eta barrualdera egin ahala [[Serra do Mar]] mendialdea dago (1.000-1.500 m). Mendialdearen atzean 900-400 m arteko goi-ordokia dago, [[Parana]] ibairaino jeisten dena, São Pauloko estatuaren mendebaleko muga eratzen duen ibairaino hain zuzen.
 
Lurraldeko ibai gehienek Parana ibairako isurialdea dute: [[Grande]] (estatuko iparraldeko muga eratzen duena), [[Tiete]] (lurraldearen erdialdea alderik alde igarotzen duena) eta [[Parapanema]] (São Paulo eta Paranako estatuen arteko muga egiten duena). Ura zuzenean [[Ozeano Atlantiko]]ra isurtzen duten ibaiak askoz ere laburragoak dira eta ur emari txikikoak.
 
=== Klima eta landaretza ===
 
[[Kaprikornioko tropikoa]]ren inguruan dago estatua, eta klima, beraz, epel-beroa da, kostaldeko itsas haizeek eta barnealdeko mendialdeetakoek eraginda. Batez beste 18 °C egiten du goi-ordokian eta 20<sup> </sup>°C kostaldean. 2.000 mm euri ur biltzen da kostaldean eta 1.000-1.500 mm artean, barnealdean. Lurralde aberatsa da eta jatorrizko landaretza oparoak estaltzen ditu estatuaren alde asko. Azken urteetan nekazaritzaren (kafe sailak, behi aziendarako larreak) eta basogintzaren ondorioz murriztu bada ere, jatorrizko oihanek hartzen zuten eremua.
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Higienópolis2.jpg|thumb|220px|Sao Paulo hiriburuko etxeorratzen ikuspegia.]]
 
Merkatu hurbilerako (okela, esnekiak, fruituak, barazkiak, patata, artoa, arroza) eta atzerrikorako (kafea, azukre kanabera, kotoia) antolatua da [[nekazaritza]]. Industria da (ehungintza, janari industria, altzairugintza, nekazaritzarako makineria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, automobilgintza, hegazkingintza, kimika industria, papergintza, petrolio findegiak), ekonomia jarduera nagusia. Paraná ibaira biltzen diren adarretan eraikitako indar-etxeek hornitzen dituzte, neurri handi batean, [[São Paulo]] eta [[Santos]] hirietako industrialdeetako indar-eskariak. Komunikabideei dagokienez, errepide, burdinbide eta autopista sare handiak lotzen ditu hiri nagusiak estatuko hiriburuarekin; São Paulokoaz gainera, badira beste aireportuak ere hiri handienetan.
 
== Pertsonaia ezagunak ==
15 ⟶ 34 lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat|São Paulo}}
* {{pt}}{{en}} [http://www.saopaulo.sp.gov.br/ Estatuko webgune ofiziala]
 
{{Brasilgo estatu aurkibidea}}
{{geografia zirriborroa|BRA}}
 
[[Kategoria:Brasilgo estatuak]]
97 ⟶ 116 lerroa:
[[zh:圣保罗州]]
[[zh-min-nan:São Paulo (chiu)]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}