Ernest Hemingway: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Aldatua: be:Эрнэст Хемінгуэй
1. lerroa:
{{ lurlanean }}
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Ernest Hemingway
| irudia = ErnestHemingway.jpg
| izen osoa = Ernest Miller Hemingway
10 ⟶ 9 lerroa:
| heriotza hiria = [[Ketchum]], [[Idaho]]
| heriotza herrialdea = [[Estatu Batuak]]
| sinadura = Ernest Hemingway Signature.svg
|}}
 
'''Ernest Miller Hemingway''' (Oak Park, [[Illinois]], [[Estatu Batuak]], [[1899]]ko [[uztailaren 21]]a - [[Ketchum]], [[Idaho]], [[Estatu Batuak]], [[1961]]ko [[uztailaren 2]]a ), idazle eta kazetari [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuarra]].
 
XX. mendeko literaturaren egilerik garrantzitsuenetarikoa da, [[1953]]an [[Pulitzer Sari]]a lortuz (''"The Old Man and the Sea"'', [[Agurea eta itsasoa]]) eta [[Literaturako Nobel Saria]] [[1954]]an. ''"Papa"'' ezizena jaso zuen. ''"For Whom the Bell Tolls"'' ("Norengatik jotzen du ezkilak") bere lanik ezagunena da.
 
== Biografia ==
 
Ernest Hemingway Oak erdiko klaseko familia batean jaio zen. Bere inguruko gazteek egin ohi zutenaren kontra, unibertsitatera ez joatea erabaki zuen, eta kazetari lanean hasi zen. [[Lehen Mundu Gerra]]n anbulantzia gidari gisa parte hartu zuen, Italiako frontean. Gerrak eragin handia izan zuen haren bizitzan eta lanbidean : zauritu egin zuten, eta aurrerantzean, heriotzaren gordintasuna topatzeak eraginda beharbada, biolentziaren eta arriskuaren aurrez aurre egotea bilatu zuen modu ia obsesiboan, heriotzari aurre egiteko. Osatu zenean ezkondu eta Europara joan zen zenbait egunkaritako berriemaile gisa. Parisen, han hartu baitzuen etxea, literatura munduko jendea ezagutu zuen, bere aberrikide erbesteratuak besteak beste : sintaxiaren artean maisu izan zituen [[Gertrude Stein]] eta [[Ezra Pound]], [[Francis Scott Fitzgerald]] eta Steinek [[belaunaldi galdua]] definitu zuen garaiko gainerakoak.
 
1925ean gerrako heroi gazte baten nortasuna moldatzen duten ipuin bilduma argitaratu zuen, ''In Our Time'' (Gure garaian), eta hurrengo urtean, [[zezenketa]]ren mitoak erakarrita, Estatu Batuetako bikote baten Paristik [[Iruñe]]rako bidaia kontatzen duen ''The Sun Also Rises'' (1926, Eguzkia irten ere egiten da) eleberriarekin irakurleen behin-betiko onespena jaso zuen. [[Eleberri]] horretan finkatu zen ''belaunaldi galdua'' esaldia, handik aurrera Estatu Batuetako 1920 ondoko intelektualak izendatzeko erabili zena. Eleberri horrek bazituen, dagoeneko, Hemingwayren kontakizunen bi ezaugarri nagusiak : bere estilo arina, zehatza eta aldi berean lirikoa, batetik; eta bizitzari buruz zuen ikuspegia, bestetik; izan ere, Hemingwayk etengabeko arriskutzat hartzen baitzuen bizitza, bakoitzak buru belarri murgildu behar zuen [[abentura]tzat, heriotzari aurre egiteko adinako adorea eta bihotza izatera iristeko.
 
''Men without women'' ( 1927, Gizonak emakumerikgabe) ipuinei eta gerrako oroitzapenetan oinarrituta moldatu zuen ''A Farewell to Arms'' eleberriari (1929, Agur armei) ere oso harrera beroa egin zioten kritikariek eta irakurleek. Haren zezenzaletasun handia ''Death in the Afternoon'' (1932, Heriotza arratsaldean) liburuan irudikatu zuen, zezenketa arriskuaren artea gisa erakutsiz, eta mundu horretan indarrean dauden balio [[tragiko]]ei buruzko azterketa zorrotz bat eginez. Haren heste zaletasunetako batzuk ehiza, arrantza eta bidaiak izan ziren, eta Afrikan egin zituen ehizaldietan oinarrituta idatzi zuen ''Green Hills of Afrika'' (1935, Afrikako muino herdeak) eta bere eleberri labur ederrenetako bat, ''The Snows of Kilimanjaro'' ( 1936, Kilimanjaroko elurrak). Afrikako ehiza istorio horietan Hemingwayk heste pertsonaia bat bezala agertu zuen bere burua kontakizunean, adorea eta trebetasuna eskatzen duten jokabide zailei aurre egiteko gauza den idazlearen heroi ospea handituz, eta bizitzea eta idaztea elkarren artean behin eta berriz gurutzatuz. 1938an ere haren [[ehiza]]ldi eta zezenketetatik edo pairatu edo ikusi zuen sofrimendutik sortutako kontakizun bilduma bat argitaratu zuen, ''The first fortynine stories'' (1938, Lehen berrogeita bederatzi istorioak) ; kontakizun horietan erabiltzen duen hizkuntza moldea XX. mendeko prosaren eredu hoberenetako bat da.
 
[[Fitxategi:Hemingway and Marlins.jpg|thumb|right|300px|Hemingwayk bere bizipenetan girotu zituen bere eleberriak. Zezenketa, ehiza eta gerra gaitzat dituzten eleberriak ere idatzi zituen, ildo tragiko batetik eta heriotzarekin loturik betiere. ''[[Agurea eta itsasoa]]'' horrenbeste maite zuen itsasoan dago girotuta eta agure batek arrain eskerga batekin duen borroka kontatzen du; irudian, Hemingway arrain horietako batzuekin.]]
 
[[Espainiako Gerra Zibil]]ean (1936-1939) berriemaile berezi gisa ibili ondoren, gerrako lekukotasun erdiragarri bat utzi zuen : ''For Whom the Bell Tolls'' (1940, Norengatik ari dira joka kanpaiak). [[Bigarren Mundu Gerra]]n [[kontraespioitza]] lanak egin zituen Kuban, Europara itzuli zen gero gerrako berriemaile gisa, eta gerra bukatu ondoren, Kuban geratu zen bizitzen. Garai hartakoak ditu bere bi eleberri bikainenetakoak : ''Across the River and Into the Tress'' (1950, Ibaiaz bestaldean eta zuhaitzen artean) eta ''The Old Man and the Sea'' (1952, Agurea eta itsasoa, A. Goenagak eta J.M. Iturraldek euskaratua). ''Agurea eta itsasoa'' eleberrian Hemingwayk gizakiaren duintasuna goratu zuen, harrapakina menderatzeko borroka gogor luzea egiten duen arrantzale zahar batean gorpuztua. Eleberria edertasun handiko estiloan idatzita dago, argiaren eta uraren distirak eta arrantzaren sentipen fisikoak deskribatuz, eta Hemingwayren ikurritzaren adierazpide perfektoa da : gizona suntsi dezakete baina menderatu ez. Nolanahi ere, ''Agurea eta itsasoa'' porrotaren eta agurraren alegia bat zen, gardena baina gaztetako obraren indar ezkuturik gabea.
 
Handik bi urtera Literaturako Nobel saria eman zioten.
 
1960an idazleak Kubatik alde egin eta Ketchum-en (Idaho) jarri zen bizitzen, bere laugarren emaztearekin. Ordurako burutik nahasten hasia zen eta bi aldiz erietxean sartu behar izan zuten depresioak jota. Kontinentez kontinente, etxez etxe, ibiltzeaz nekatuta eta gaixorik, bere gorputzaren sasoiaren beheraldia ezin eramanik, aitak bezala [[suizidio]]an bilatu zuen hainbestetan gorteatu eta saihestu zuen heriotza. Azkenik, bada, [[depresio]] horietako batean, bere buruaz beste egin zuen, 196leko uztailaren 2an. Uztailaren 7an lurperatu zuten, San Fermin egunez<ref>[[Txomin Laxalt]]: ''Brèves de Pays basque'', [[2008]]. 112.or.</ref>. Hil ondoren haren emazteak beste bi libururu argitaratu zituen : ''A Moveable Feast'' (1964, Festa mugigarria), Parisko bizimodu bohemioaren deskripzio bizia, eta ''Islands in the Stream'' (1970), Kubako bizitzan oinarritua.
 
Lau alditan ezkondu zen Elizabeth Hadley Richardson (1921–1927), Pauline Pfeiffer (1927–1940), Martha Gellhorn (1940–1945) eta [[Mary Welsh Hemingway]]ekin (1946–1961).
 
Geure artean famatua da [[San Fermin]] jaiak mundu mailan ezagutarazteagatik; [[1923]]an etorri zen lehen aldiz eta [[1924]], [[1925]], [[1926]], [[1927]], [[1929]] eta [[1931]]n errepikatu zuen. [[Espainiako Gerra Zibil]]ean ere ibili zen, kazetari; [[Espainiako Bigarren Errepublika|errepublikaren aldekoa]] zenez [[1953]] arte ezin izan zen [[Iruñe]]ra itzuli; azken bisitaldia [[1959]]koa da.
 
[[1961]]eko [[uztailaren 2]]an bere buruaz beste egin zuen, Ketchumen ([[Idaho]]); uztailaren 7an lurperatu zuten, San Fermin egunez<ref>[[Txomin Laxalt]]: ''Brèves de Pays basque'', [[2008]]. 112.or.</ref>.
 
== Bibliografia ==
=== Fikziozkoa ===
* ([[1925]]) ''"[[The Torrents of Spring]]"''
* ([[1926]]) ''"[[The Sun Also Rises]]"''
* ([[1929]]) ''"[[A Farewell to Arms]]"''
* ([[1937]]) ''"[[To Have and Have Not]]"''
* ([[1940]]) ''"[[For Whom the Bell Tolls]]"''
* ([[1950]]) ''"[[Across the River and Into the Trees]]"''
* ([[1952]]) ''"The Old Man and the Sea"'' ("Agurea eta itsasoa", [[Elkar]]. [[1989]]).
* ([[1962]]) ''"[[Adventures of a Young Man]]"''
51 ⟶ 62 lerroa:
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2241/agurea-eta-artetxe/osoa Agurea eta itsasoa-ren euskarazko bertsioari buruzko artikulua ARGIA astekarian]
 
74 ⟶ 87 lerroa:
[[az:Ernest Heminquey]]
[[bcl:Ernest Hemingway]]
[[be:ЭрнэстЭрнест Хемінгуэй]]
[[be-x-old:Эрнэст Гэмінгўэй]]
[[bg:Ърнест Хемингуей]]
87 ⟶ 100 lerroa:
[[da:Ernest Hemingway]]
[[de:Ernest Hemingway]]
[[diq:Ernest Hemingway]]
[[el:Έρνεστ Χέμινγουεϊ]]
[[en:Ernest Hemingway]]
148 ⟶ 160 lerroa:
[[sq:Ernest Hemingway]]
[[sr:Ернест Хемингвеј]]
[[su:Ernest Hemingway]]
[[sv:Ernest Hemingway]]
[[sw:Ernest Hemingway]]