Herodes I.a Handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Herod coin1.jpg||thumb|Herodes Handiaren kobrezko txanpona.]]
{{lurlanean}}
 
'''Herodes I.a Handia''' ([[Askalon]], [[K. a. 73]] - [[Jerusalem]], [[K. a. 4]]) [[judu]]en erregea izan zen.
 
[[Galilea]]ko eta [[Zelesiria]]ko gobernaria (K. a. 47-46) izan ondoren, [[Antzinako Erroma|Erromara]] alde egin behar izan zuen [[Hirkano II.a]]rengandik ihesi. [[Marko Antonio]]ren eraginez, erromatarrek juduen erregetzat onetsi zuten (K. a. 40) eta [[erromatar legio]]en laguntzaz Jerusalem hartu zuen (K. a. 37). [[Actiumgo gudua]]ren ondoren (K. a. 31) [[Oktavio]]ren alde jarri zen. Aginpidea indartzeko xedez, asmonearrak, berearekin etsaiturik zegoen familia, suntsitu zituen, [[Hirkano II.a]]ren biloba eta haren emazte Mariamna barne. [[Zesarea]]n eta [[Samaria]]n obra publiko handiak eginarazi zituen, eta [[Jerusalemgo tenplu]] berria eraikitzen hasi zen.
 
Azken urteetan, haren hamar emazteek emandako semeen arteko gatazka ugari sortu ziren. Herodesen heriotzaren ondoren, bizirik zirauten hiru semeen artean partitu zuten erreinua: Arkelao, Herodes Antipas eta Herodes Filipo Tetrarka.
 
[[Biblia]]ren arabera (Mt 2, 16), Jesus jaioberria galdu nahirik [[Belen]]go haurren hilketa agindu zuen.
 
[[Kategoria:Israelgo historia]]
56 ⟶ 64 lerroa:
[[yi:הורדוס]]
[[zh:大希律王]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}