Substantzia (argipena): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
1. lerroa:
'''Substantzia''' terminoak zerbait osatzen duen [[materia]] edo gaia adierazten du, oro har; bereziki, ordea:
{{ lurlanean }}
'''Substantzia''' terminoak zerbait osatzen duen [[materia]] edo gaia adierazten du, oro har; bereziki, ordea:
 
* [[kimika]]n, [[konposatu kimiko]]a;
* [[filosofia]]n, gauzetan dagoen funtsa edo oinarriko gaia, gauza aldatu arren irauten duena.
 
== Substantzia filosofian ==
Substantzia [[filosofia]]n honela defini daiteke: Berez dena, izateko beste ezeren premiarik ez duena; aldatuz doazen gauzetan, bere horretan aldagabe dirauen hura.
 
[[Platon]]ek substantzia gauzen izatearekin, esentziarekin, lotzen zuen, eta ideietan edo forma unibertsaletan zegoela uste zuen. [[Aristoteles]]ek, berriz, substantzia baieztapen lehena, nagusia eta orokorrena dela esaten zuen, subjektuari uztartu gabea eta ezeri loturik ez dagoena. Aristotelesek [[gizona]] jartzen zuen substantziaren eredutzat, gizona lehenengo substantzia baita, berez den errealitate eta gauza ororen oinarria, alegia; hala, gizona erreferentzia da beste gauzak neurtzeko, baina bera izate osoa da eta osotasun gisa ezagut daiteke, beste erreferentziaren beharrik gabe.
 
[[Descartes]]ek, bere aldetik, substantzia mugatua eta mugagabea bereizi zituen. Substantzia mugagabea izate propioa duena da, izateko beste ezeren premiarik ez duena; hala, berarentzat Jainkoa zen substantzia mugagabe bakarra. Substantzia mugatuak, berriz, izateko Jainkoaren premia dutenak dira. Descartesek bi substantzia mugatu bereizi zituen: espazialitatea edo hedadura ''(rex extensa)'' eta [[kontzientzia]] edo ezaguera ''(rex cogitans).'' Bi substantzia mugatu horiek bereziak eta kontrakoak dira, bata duenak ezin baitu bestea izan. B. Spinozak ez zuen onartu Descartesen bereizketa hori, bere ustean ez baitzegoen substantzia mugaturik; substantzia, haren ustean, izatea zen, printzipio bakarra, hots, [[Jainko]]a, eta Jainkoak ez du sortzen beragandik desberdina den ezer; beraz, izadia oro Jainkoaren adierazpide da. Substantzia, hortaz, bakarra eta mugagabea da.
 
Ondoren, britainiar filosofo enpirikoek, [[J. Locke]]k, [[G. Berkeley]]k eta [[D. Hume]]k, bereziki, substantzia gizonarentzat ezin ezagutuzkoa dela uste izan zuten, gizonaren izatetik harago dagoenez. Hala, Descartesen [[dualismo]]ra itzuli ziren substantzia mugatua eta mugagabea, baina gizazkiak ezin duela substantzia materiala ezagutu zioten, giza zentzuak beste biderik ez baitu horretarako eta horien bidez gizakiak ezin baitu ez substantzia mugatua ezagutu eta are gutxiago mugagabea, Jainkoa, alegia. [[Immanuel Kant]] ideia horren aurka egon zen; Kanten iritziz, substantzia ez da ezin ezagutuzkoa; substantziaren arazoa ulertzeko, pentsamenduaren ''a priori-''ko kategoria gisa hartu behar da, bestela substantzia eta haren atributuak giza sentipenaren ondorio besterik ez baitira. Alabaina, substantzia izate edo entitatetzat hartu beharrean giza pentsamenduaren eta gogoetaren kategoriatzat hartzen bada, orduan filosofoak errazago sailkatu eta antola ditzake atributuak, [[materia]]ren tasunak, moduak eta bestelakoak. Kantetik aurrerako filosofoek balio enpirikoa onartzen diote substantziari; ez, ordea, balio metafisikorik.
 
 
37 ⟶ 45 lerroa:
[[tr:Töz]]
[[uk:Субстанція]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}