«Apulia»: berrikuspenen arteko aldeak

3.073 bytes added ,  Duela 10 urte
{{ lurlanean }}
{{Italiako eskualdea
|izena=Apulia
|web=www.regione.puglia.it
|}}
 
'''Apulia'''<ref>{{erreferentzia |argitaletxea = Euskaltzaindia |url = http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_eoda&Itemid=207&lang=eu&nonkodea=8.4&view=exonimia |izenburua = Europako exonimoen zerrenda |sartze-data = 2010-08-17}}</ref> (''Puglia'' [[italiera]]z eta izen ofiziala; ''Ppùglia'' [[napoliera]]z) [[Italia]]ko eskualdea da, estatuko hego-ekialdean, dagoenasei probintziaz osatua. Gargano mendiaren iparraldetik [[Leuca]]ko Santa Maria itsasadarreraino luzatzen da, Apenino mendien hego-mendebaldearen eta Itsaso Adriatikoaren artean.
 
== Probintziak ==
* [[Foggiako probintzia|Foggia]]
* [[Lecceko probintzia|Lecce]]
* [[TarentokoTarantoko probintzia|TarentoTaranto]]
[[Fitxategi:Map of region of Apulia, Italy, with provinces-fr.svg|thumb|right|300px|Apuliako probintziak.]]
 
[[Fitxategi:Ostuni.jpg|thumb|left|240px|[[Ostuni]] hiria.]]
[[Fitxategi:The port of Bari, Italy (L. Massoptier).jpg|thumb|left|240px|[[Bari]] hiriko portua.]]
==Orografia==
Laua da, oro har, baina aipatzekoak dira [[Gargano]] mendia ipar-ekialdean, Tavoliere lautada Gargano eta [[Apeninoak|Apeninoen]] artean, [[Murge]] mendixka Tavoliere hegoaldean eta [[Saletina]] penintsula, eskualdea hegoaldetik mugatzen duena. Iparraldean daude ibai gehienak, Fortore eta Ofanto ibaiak adibidez, baina ez dira oso handiak. Ur-arazoak izaten dira, eta, hori konpontzeko, ubide bat eraiki da [[Liri]]tik Apuliara ura eramateko.
 
==Klima==
Mediterraneoko klima du, eta estatuko eskualderik lehorrena da, mendietan izan ezik.
 
==Historia==
[[Itsaso Adriatikoa]]k eta [[Itsaso Jonikoa]]k batzen zituen lurraldea zen Apulia antzina, Fasanoko ekialdetik Tarento iparraldera zihoan eskualdea. Mesapio hizkuntza hitz egiten zuten ''peucetii ''eta ''dauni'' taldeak bizi ziren han. [[Antzinako Erroma|Erromatarrek]] izan zuten aginpidea K.a 326 eta 317 artean; abeltzaintza hedatu zuten, eta, horrekin batera, Abruzzi mendietatik Apuliako lautadetarako migrazioak sortu ziren. Erromaren aurkako matxinadak izan ziren bitan, eta ondorioz, ekonomiaren gainbehera nozitu zuen eskualdeak. Augustoren garaian, Italiar penintsulako hego-ekialderaino zabaldu zen Apulia. Geroztik [[ostrogodo]]en, [[Bizantzio|bizantziarren]] eta [[lonbardia]]rren mende egon zen. Bizantziok bere esku mantendu zituen kaiak, eta haietan zerga handiak ezarri zituen. Zenbait hiri horren aurka altxatu ziren, baina matxinadak porrot egin zuen. Gilen II.arekin hobera egin zuen egoerak, eta kaiak aberasten hasi ziren. Hohenstaufendarren gobernuarekin, aurrera jarraitu zuen eskualdeak, merkataritzari esker batez ere. Genovarrek, veneziarrek eta florentziarrek monopolizatu zuten eskualde horretako merkataritza. XVI. eta XVII. mendeetan, gainbehera egin zuen eskualdeak; izurrite ugari izan zen, turkoek erasoak antolatu zituzten Apuliaren aurka, eta erregimen feudalak hartu zuen indarra. Frantziarrek hartu zutenean, eskualdeko arazo larrienak konpontzeko neurriak ezarri ziren, feudalismoa ezdeustu zen, lurrak banatu ziren. Borboiek agintea lortu zutenean, ordea, berrikuntza horiek porrot egin zuten eta hainbeste kalte ekarri dituen bandolerismoa sortu zen.
 
==Ekonomia==
Nekazaritza da bertako ekonomiaren oinarria; lurra emankorra da, baina izurrite ugari izaten dira, eta horrek kalteak ekartzen dizkio ekonomiari. Olibondoak, mahastiak, laboreak, azukre-erremolatxa, fruituak, tabakoa, kotoia, etab. Ezaguna da Bariko ardoa. Bauxita ateratzen dute Garganon. Industria gutxi dago, eta nekazaritzako produktuekin zerikusia duen industria da dagoena. Badira petrolio-findegi batzuk eta mekanika-industria zenbait.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo -loturak ==
* {{it}} [http://www.regione.puglia.it Webgune ofiziala]
 
[[sk:Apúlia]]
[[sl:Apulija]]
[[sq:ApuljaApulia]]
[[sr:Апулија]]
[[sv:Apulien]]