Tragedia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.3) (robota Erantsia: ky:Трагедия
1. lerroa:
[[Fitxategi:Dionysos mask Louvre Myr347.jpg|200px|right|thumb|[[Dionisio]]en maskara. Grezia, [[Myrina]], K. a. bigarren mendea.]]
{{ lurlanean }}
'''Tragedia''' [[antzerki]]aren generoa da, [[Antzinako Grezia]]tik datorrena. Halaber, [[literatura]] eta [[zinema]]renaren generoa ere bada.
 
Tragediak gai goibel edo latzez dihardu eta halabeharrez dohakabeki amaitzen da. Estilo dotore eta arranditsua erabiltzen duen antzezlana da, pertsonaia nagusia heroi bat duena, halabeharrak bultzatuta, gertaera ikaragarri eta penagarriak jasaten dituena. Tragediaren amaieran, heroiak aldatu ezin duen patua betetzen da, heriotza gehienetan.
{{kultura zirriborroa}}
 
==Tragediaren historia==
Tragediaren jatorria [[Grezia]]n dado. Greziar hitzak ahuntz-kantua esan nahi zuen, eta [[Dioniso]] [[jainko]]ari eskaintzen zitzaizkion oparotasun-errituko ahuntzekin izan dezake zerikusia, jainko haren ohorez egiten baitziren tragediak (greziar ditiranboak).
 
Greziar tragedian, heriotzaren eta hondamenaren mende dagoen heroiaren gaia, koru batek bertsotan aurkeztu eta kantatzen zuen; ondoren, pertsonaia bat korutik kanpora ateratzen zen, eta harekin hasten zen hizketan. [[Eskilo]]ren tragedietan bigarren pertsonaia ere irteten zen korutik eta, era horretan, bi pertsonaren arteko elkarrizketa ere sortzen zen. [[Euripides]] eta [[Sofokles]]en garaiko tragedietan ohitura zen hiru pertsonaia ere agertzekoa. [[Homero]]ren eta beste zenbaiten lanetan oinarri hartuta aztertu dira antzinako greziar tragediaren aztarnak, eta esan daiteke gertaerak berak baino garrantzi handiagoa zuela pertsonaien (korua barne) kontzientzia aldakorrak eta erantzunak. Gertaera nagusiak antzezlekutik kanpo gertatzen ziren gehienetan, eta hartan haietaz hitz egiten zen.
 
[[Antzinako Erroma|Erromatarrek]] tragedia greziarrengandik hartu zuten, eta haien lanak itzuli eta egokitu zituzten K.o. II. mendean (Nevio, Ennio). Erromatarrek bortxazko sentipenak eta deklamazio erretorikoak landu zituzten, batez ere. Handik aurrera, behera egin zuen antzerki-mota horrek, [[Seneka]]k idatzi zuena, adibidez, arrakastatsua izan bazen ere.
 
Europako [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] tragediaren gaia gizon ospetsu baten zori-aldaketa izaten zen: hasieran aberatsa eta zoriontsua zena amaieran zoritxarrekoa zen. [[Ingalaterra]]n, Elisabet erreginaren garaian, abenturazko eta lilurazko bidaiak, abenturazaleen altxorrak eta arriskuak gaitzat hartuta, tragedia-mota berri bat azaldu zen (Thomas Kid, ''The Spanish Tragedie'', 1589, "Tragedia espainiarra"). Mende horretan bertan heroi handinahia sortzen da, ospe handikoa zena beti, baita erortzen zenean ere (1588, ''Doctor Faustus''). [[Shakespeare]]ren tragediak beste zenbait berrikuntza ekarri zituen; pertsonaia ospetsuak baina akatsak zituztenak ([[''Lear Erregea'']], [[''Hamlet'']]) erabili zituen heroiarena egiteko, eta gizartea eta politika nahasi zituen pertsonaia nagusiaren zoritxarrekin. Bestalde, formari zegokionez, haren tragedietan ez zituen hiru batasun klasikoak beti errespetatu (denbora-batasuna, leku-batasuna, ekintza-batasuna).
 
XVII. mendean [[Frantzia]]ko tragedia klasikoa berriro itzuli zen antzinako greziarren eredura; antzinako gai berberak eta hiru batasun klasikoak erabili zituzten, Racineren eta Corneilleren tragedietan adibidez. XIX. mendean, Europako iparraldean tragedia mota berri bat sortu zen. Izan ere, [[Henrik Ibsen]], [[August Strindberg]] eta [[Anton Txekhov]]en tragedietan lehen aldiz erabili zen prosa eta beren garaiko gertaera tamalgarriak zituzten gaitzat.
 
XX. mendean, oro har, tragedia ez zen asko landu, E. O'Neill [[Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] antzerki-idazlearen lanek arrakasta handia lortu bazuten ere. Tragediaren gaia eleberrira aldatu zen ([[Fiodor Dostoievski]], [[Joseph Conrad]], [[William Faulkner]]), eta [[Bigarren Mundu Gerra]]ren amaieran egin ziren drama tragikoez kanpo, ia beste adibiderik ez du utzi.
 
[[Kategoria:Antzerkia]]
39 ⟶ 52 lerroa:
[[kk:Трагедия]]
[[ko:비극]]
[[ky:Трагедия]]
[[la:Tragoedia]]
[[lt:Tragedija]]
67 ⟶ 79 lerroa:
[[yi:טראגעדיע]]
[[zh:悲劇]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}