Voltaire: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: af:Voltaire
1. lerroa:
{{ lurlanean }}
[[Fitxategi:Voltaire.jpg|thumb|200px|Voltaire]]
'''Voltaire''', benetako izenez '''François-Marie Arouet''', ([[Paris]], [[1694]]ko [[azaroaren 21]]a - Paris, [[1778]]ko [[maiatzaren 30]]a) [[frantzia]]r filosofoa eta idazlea izan zen. [[Ilustrazioa (garaia)|Ilustrazioaren]] pertsonaia nabarmenenetako bat izan zen.
 
== Biografia ==
'''Voltaire''', benetako izenez '''François-Marie Arouet''', ([[Paris]], [[1694]]ko [[azaroaren 21]]a - Paris, [[1778]]ko [[maiatzaren 30]]a) [[frantzia]]r filosofoa eta idazlea izan zen.
Voltaire Parisen jaio zen, legegile-familia burges batean. Bost anai-arreba izan zituen, eta guztietan gazteena izan zen Voltaire; anaietako bi oso gazte hil ziren. Zazpi urte zituela, ama hil zitzaion; harrezkero, dirudienez, isolaturik bizi izan zen familiaren barruan, besteak beste, aitarekin oso ondo konpontzen ez zelako. Anaietako batekin ere liskar ugari izan zituen, hura jansenista zen eta. Bere arreba Margueriterekin eta haren bi alabekin izan zituen maitasunezko harreman sendoenak, eta denboraldi batez iloba haietako bat maitale izan zuen. Voltairek [[Louis-le-Grand]] [[josulagun|jesuiten]] eskolan egin zituen oinarrizko ikasketak, eta ondoren, nolabait beharturik, epaile-ikasketak hasi zituen. Baina, berehala utzi zituen goi-mailako ikasketak, eta idazteari ekin zion buru-belarri. Hasiera nahasia izan zuen Voltairek literaturan: [[Orleansko Filipe]]ren erreinaldian nagusi zen askatasunaz baliaturik, erregeak bere alabarekin sexu-harremanak zituela eman zuen aditzera Voltairek poema batean.
 
Idatzi haren ondorioz, erbesteratu egin zuten. Parisa itzuli zenean, beste bi poema iraingarri idazteagatik kondenatu zuten berriz ere. [[1718]]an [[''Oedipe'']] (Edipo) eta [[1725]]ean [[''Marianne'']] (Mariana) tragediak idatzi zituen, eta bi tragedia horiek eman zioten, hain zuzen, ospea. Edipo lanean Voltaireren pentsamenduaren bi gai nagusi azaltzen dira, optimismo morala batetik, eta bestetik, [[jainko]]ak hartzea gizakien akatsen erantzuletzat. Voltaireren bizitzako beste gertaera aipagarri bat [[Rohango zalduna]]rekin izan zuen auzia izan zen; izan ere, zaldunak, eztabaida baten ondoren, bere zerbitzariei agindua eman zien Voltaire zigortzeko.
[[Ilustrazioa (garaia)|Ilustrazioaren]] pertsonaia nabarmenen artean daukagu.
 
Voltaire, berriz, zaldunarekin duelu bat prestatzen saiatu zen, eta ondorioz, [[La Bastille]]ra eraman zuten preso ([[1726]]). Berehala askatu zuten, baina Paristik alde egiteko baldintzarekin. Voltaire, orduan, [[Ingalaterra]]ra joan zen, eta han bizi izan zen [[1729]]. urtea arte. Ingalaterran bizi izan zen urteetan harremanak izan zituen [[Jurgi I.a]]ren gortearekin, eta garai hartako pertsonaia eta idazle ospetsuenak ezagutu zituen. [[1728]]an ''Henriade'' idatzi zuen, Henrike IV.aren lana goraipatzen zuen poema. Frantziara itzuli zenean, ''Lettres philosophiques'' (1734, Filosofia-eskutitzak) argitaratu zuen; ingelesen tolerantzia-ereduaren oinarriak goraipatzen zituen lan horretan. Lan horren ondorioz, preso hartzeko agindua eman zuten, eta ihes egin behar izan zuen. Suitzara alde egin zuen lehenbizi, eta ondoren Lorrenara ; azkenik, maitale zuen Mme. de Chateleten gazteluan jarri zen babesean.
== Kanpo loturak ==
[[Fitxategi:Voltaire's chateau, Ferney.JPG|thumb|left|200px|Voltaireren gaztelua]]
[[1735]]ean kendu zioten zigorra, eta lan eta lan hasi zen: lan historikoak, tragediak, eleberriak, gai filosofiko eta politikoei buruzko bertsoak, etab. idatzi zituen. Bestalde, [[Prusiako Frederiko II.a]]rekin eskutitz bidezko harremana hasi zuen, eta [[1750]]ean haren gortera joan zen. [[Berlin]]en argitaratu zen ''[[Le siecle de Louis XIV]]'' (Luis XIV.aren mendea) lanaren lehenengo argitalpena. Baina, Voltaire oso pertsona independentea zen, eta berehala puskatu zuen ''errege filosofoarekin'' zuen harremana; azkenik, [[1753]]an Prusia utzi, eta [[Seroneseko abadia]]n denboraldi luzean egon ondoren -material ugari bildu zuen bertan bere lan historikorako-, [[Geneva]]tik hurbil zegoen herri batera joan zen, [[Les Delices]], izena eman zion herrira hain zuzen. Garai horretan idatzi zituen, besteak beste: ''[[La Pucelle]]'' (1755, Neskatxa), Joana Arc-ekoaren parodia lotsagabea; ''[[La loi naturelle]]'' (1756, Lege naturala), moral deistaren azalpena bertsotan, eta ''[[Essais sur les moeurs]]'' (1956, Ohiturei buruzko saiakera), historiaren filosofiaren lan handia.
 
[[1758]]an [[Ferneyko gaztelua]] erosi zuen -Frantziako lurraldean, baina Suitzako mugatik hurbil-, eta han hartu zuen bizilekua.
 
Hurrengo urteetan, historiaren eta politikaren alorrean Voltairek idatzi zituen lan nagusietako batzuk argitaratu ziren: lan horien gai nagusia erlijio-fanatismoaren kontrako borroka zen. [[Iluminismo]]aren aitalehen izan zen, eta Europako kultura-gizon ospetsuenekin eta printzeekin izan zituen harremanak. [[1778]]. urtea arte ez zen Parisa itzuli; han ospe handiz hartu zuten Academien-n, eta arrakasta handiarekin estreinatu zen ''Irene'' tragedia, Voltaire hil baino bi hilabete lehenago. Hil baino lehen, [[Eliza]]ren kontra esandako guztiak zuzendu zituen kapilau baten aurrean, eta bakeak egin zituen Elizarekin. Hilerri kristau batean lurperatu zuten, bihotzik eta garunik gabe (bihotza [[Villetteko markesa]]ren esku gelditu zen -gaur egun, Parisko Nazio Galerian dago-, eta garuna familiaren zerbitzari izan zen Mithouart jaunaren esku).
 
== Filosofoa, historialaria eta idazlea ==
[[Fitxategi:Voltaire Philosophy of Newton frontispiece.jpg|thumb|200px|Newtonen filosofiari buruzko liburuaren azala]]
[[Fitxategi:VoltaireCandidFrontis+Chap01-1762.jpg|thumb|Candido liburuaren irudia|200px]]
Voltairek lan ugari idatzi zituen; 1828an Bachautek prestatu zuen edizio kanonikoa ([[1877]]an Molandek osatua) 52 liburukik osatzen dute. Eta genero guztiak landu zituen: poesia, antzerkia, ipuinak, saiakera, historia-liburuak, liburuxkak, aforismoak, artikuluak, tratatuak. Bestalde, Voltairek etorkizunean izan zuen eragina bere obraren neurriaren araberakoa izan zen. Inork ez bezala irudikatu zuen Voltairek Ilustrazioaren espiritua. Horretaz gainera, pentsalari gisa ere eragin handia izan zuen bai ideietan, bai ohituretan, baita zibilizazioan ere, eta zenbait estiloren eta jarreraren erreferentzia izan zen.
 
Voltaireren ezaugarri nagusietako bat bere literatura-, filosofia-, historia- eta politika-lanen arteko lotura estua da. Antzerki klasikoaren ereduak sentimenduen adierazpenera egokitzeko eta malgutzeko saiakera izan ziren Voltaireren tragediak, estetikari dagokionez; hala ere, Voltaireren beraren ideia filosofiko eta politikoen hedabide izatea izan zen lan horien balio nagusia. Voltaireren tragedia nagusiak, aipatuez gainera, hauek izan ziren: ''Brutus'' (1730), ''Mahomet'' (1742, Mahoma), ''Les scytes'' (1767, Eszitak). Tragedien ezaugarri horiek berak aurkitu daitezke Voltaireren bertso-lanetan: ''Henriade'', ''Discours sur l'homme'' (1738, Gizakiari buruzko hitzaldia), ''La loi naturelle'', P''oeme sur le desastre de Lisbonne'' (1756, Lisboako hondamenari buruzko poema).
 
Ipuinetan eta kontakizun laburretan bere gaitasun ironikoaz baliatzen da Voltaire garai hartako bizitza politikoa eta zibila satirizatzeko eta bere proposamen herriak azaltzeko. ''Candide'' (1759, Kandido) da eleberri labur ospetsuena, eta Leibnizen optimismoari kontra egiteko eta pentsaera horren alderdi komikoa eta absurdua erakusteko idatzi zuen. Era horretako lanak dira ''Zadig'' (1748), ''Micromegas'' (1752) eta ''L'ingenu'' (1767, Inozoa). Voltairek idatzi zuen filosofia-lan nagusiak ere, ''Elements de la philosophie de Newton'' (1736, Newtonen filosofiaren elementuak), errebindikazio-helburua du, zeinetan behaketa zientifiko modernoaren eta lege naturalen alde egiten duen, deismo hutsaren testuinguruan.
 
Voltaireren lanek historiografiako metodologia berri baterako bidea zabaldu zuten: Voltairek herrien garapenaren eta kulturaren interpretazio laiko eta globala egiten zuen, gertaera militar eta dinastikoen deskribapena egin ordez. ''Luis XIV.aren mendea'' lanean, Voltairek balorazio positiboa egiten du Eguzki erregeak lortutako emaitzen inguruan -estatuaren bizitza modernizatzea, Europan nagusitasuna lortzea- ; horretaz gainera, erreinaldi hartan nagusi izan ziren autoritarismoa eta erlijio-tolerantziarik eza kritikatzen ditu. Ohiturei buruzko saiakera-lanean, berriz, bilakaera zibilaren arrazoiak historia unibertsalaren barnean bilatzen ditu, eta gertaeren analisi zorrotza batetik, eta bestetik, iritziaren indar erakargarria, lotzen ditu. Lan horretan, bestalde, Serveti buruz idatzi zuen kapitulu baten ondorioz, arazoak izan zituen kalbinistekin. Iraultza aurreko Frantzian indar handia izan zuen Voltaire politikariak : ''Traité sur la tolerance'' (1763, Tolerantziari buruzko tratatua), ''Dictionnaire philosophique'' (1764, Filosofia-hiztegia), ''Idées republicaines'' (1763, Errepublikaren aldeko ideiak), ''A.B.C'' (1768).
 
[[Erlijio-fanatismo]]aren kontrako borrokak Voltaireren eremu intelektual guztia hartzen zuen. Gogoeta historikoaren bidez, Voltaireren pentsamenduak heldutasun-maila gorena eta ikuspegi kritiko zabala iristen ditu, eta hori guztia etorkizunerako mezu batean laburtzen da: [[absolutismo]] ilustratua onartu ordez, askatasun zibila eskatu. Voltairek itxaropen osoa zuen poesia-lanekin iritsiko zuela betiereko ospea. Gaur egun, ordea, ''Candide'' lana jende askok ezagutzen du, eta haren bertso-lanak, aldiz, ez dira ia irakurtzen. Voltaireren iritzirako, narratiba egokiagoa zen egintza intelektualerako jardun literariorako baino. Hala ere, Voltairek narratzaile gisa egin zituen hogeita hamar urteetan oso bide luzea egin zuen; antzinako gero eta narrazio material eta egitura gehiago erabili zituen, eleberri pikareskoa eta exotismoa besteak beste, eta, aldi berean, gero eta gehiago lotu zitzaion fikzioari, alegia ilusioaren eta akatsaren idazketari. Idazketa horretatik abiatuta, tresna berezi eta eraginkorra osatu zuen metafisika gaitzesteko. Voltaireren estiloa oso ondo egokitzen zen berak iritsi nahi zituen helburuetara. Erretorikako konbentzioak baztertu zituen, eta hizkuntza zuzena erabili zuen: zartada moduko esaldiak osatzen ditu, doinu lehor eta sendokoak. Elkarrizketa izan zen Voltairek gehien erabili zuen baliabideetako bat, bere iritziak beste pertsonaia baten ahotan jartzeko aukera ematen baitzion elkarrizketak.
 
== Kanpo -loturak ==
{{commons}}
{{wikiesanak}}
18 ⟶ 40 lerroa:
{{NA lotura|el}}
 
[[af:Voltaire]]
[[als:Voltaire]]
[[an:Voltaire]]
76 ⟶ 97 lerroa:
[[ml:വോൾട്ടയർ]]
[[mr:व्होल्तेर]]
[[mrj:Вольтер]]
[[ms:Voltaire]]
[[mt:Voltaire]]
116 ⟶ 136 lerroa:
[[vo:Voltaire]]
[[war:Voltaire]]
[[yi:וואלטער]]
[[za:Voltaire]]
[[zh:伏爾泰]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}