«UGT»: berrikuspenen arteko aldeak

4.656 bytes added ,  Duela 9 urte
t (r2.6.4) (robota Aldatua: pl:Unión General de Trabajadores)
{{ lurlanean }}
<!-- Sindikatuen taula sortzen dugunerako, hemen geratuko da
 
| izena = Espainiako Langileen Batasun Orokorra sindikatu -konfederazioa
| logoa =
| kolorea = #FF0000
| idazkaria = [[Cándido Méndez]]
| alderdikideak = 888.414 ([[2005]]ko martxoa)
| ordezkariak = 115.437 ([[2008]]ko martxoaren 14an)
| egoitza = Hortaleza Kalea, 88. 28004 [[Madril]]
| webgunea = [http://www.ugt.es/ www.ugt.es]
| oharra1 = Bere sorkuntzatik [[PSOE]]ri lotua.]]
 
-->
'''Langileen Batasun Orokorra''' edo '''UGT''' (jatorrizko izena, [[gaztelania]]z: ''Unión General de Trabajadores'') [[Espainia]]ko [[sindikatu]]a da, kide eta boto sindikalen kopuruetan Espainiako bigarrena ([[CCOO]] da lehena).
 
[[Madril]]en du egoitza nagusia, eta [[2005]]ean ia 900.000 kide zituen. [[Hego Euskal Herria]]n bi lurrald-konfederaziotan banatuta dihardu: Nafarroakoa eta Euskal Autonomia Erkidegokoa.
 
[[Espainiako Langileen Alderdi Sozialista|PSOEren]] jatorri bera du, eta alderdi politiko horrekin lotura handia du.
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Logo_nuevo_75.png|thumb|left|300px|UGTren federazioetako baten logoa.]]
[[1888]]an sortu zuen [[Bartzelona]]n [[Pablo Iglesias]]ek.
[[1888]]an sortu zuten [[Bartzelona]]n, [[Madril]]go talde sozialistak eta [[Katalunia]]ko zenbait langile-elkartek egindako batzarrean. Parte-hartzaileek, PSOE alderdiari zuzenean loturik gehienak, [[marxismo]]aren eragin ideologikoa onartzeaz batera, [[langile]]en alderdia eta mugimendu sindikala bereizteko premia nabarmendu zuten. 1888 urtearen amaieran, 27 elkarte eta 3.355 bazkide biltzen zituen.
 
1899an, Bartzelonako langile gehienak [[anarkismo|anarkistak]] izanik, sindikatuaren batzorde nazionala Madrila aldatu zuten, [[Pablo Iglesias]] lehendakari eta García Quejido idazkari zirela. Lehen garai haietan, batez ere Madrilen, [[Bizkaia]]n, [[Asturias]]en eta [[Andaluzia]]n errotu zen UGT. XX. mendearen hasierako langile-erakunde handietan parte hartu zuen, anarkistekin eta [[CNT]] sindikatuarekin elkar aditurik gehienetan: 1909ko [[Bartzelonako Aste Tragikoa]], 1910eko eta 1911ko greba orokorrak, 1916-1917ko greba orokor iraultzailea. Urte horietan hazkunde nabarmena izan zuen: 1922an, 208.000 bazkide zituen.
Gaur egun [[Cándido Méndez]] du idazkari nagusi.
 
[[III. Internazionala]]ren sorreraren eta [[komunismo|komunisten]] zatiketaren (1921) aurrean, Besteiro eta Saborit buruzagiek erreformismoaren bidetik eraman zuten sindikatua. Hala, aurreko urteetako CNTrekiko ekintza-batasuna hautsi zen; 1923ko estatu-kolpea ez zuen erabat gaitzetsi, PSOEk bezala, eta 1924an UGTko buruzagia zen [[Francisco Largo Caballero]] Estatuko Kontseiluko kide izan zen.
== Kanpo loturak ==
 
1931n, 300.000 bazkide zituela, monarkia eraisteko mugimenduan parte hartu zuen. Errepublika aldarrikaturik, ikusgarriro hazi zen 1932an milioi bat bazkide izateraino. 1933ko hauteskundeetan ezkerra galtzaile irtenik, UGTren jarrera erradikalizatuz joan zen. 1934an, Largo Caballero idazkari nagusi hautatu zuten, eta [[CEDA]]k (Confederación Española de Derechas Autónomas) zuzenduriko gobernuaren aurkako jarrera hartu zuen. UGTk 1934ko nekazarien greba eta Asturiasko mugimendu iraultzailea bultzatu zituen.
 
1936ko Espainiako hauteskundeetan UGT Herri Frontearen alde azaldu zen. 1936ko uztailaren 18an, UGTko eta CNTko miliziek aurre egin zieten matxinaturiko militarrei, eta haien ekintzak errepublikanoen garaipena ekarri zuen Espainiako hiri garrantzitsuenetan. Largo Caballero gobernuburu zela, UGTk miliziak gudarostean sartzea onartu zen; bestalde, produkzioaren kontrola sindikatuek beren gain hartzea aldarrikatzen zuten anarkisten aurrean, estatuaren kontrola defendatu zuen UGTk.
 
Gerra ondoren, legez kanpo ezarri zuten (1939-1977). Erbestean, Alianza Sindical osatu zuen CNTrekin eta [[ELA]]rekin (1954-1963).
 
[[Franco]] hil ondoren, UGTk bere XXX. batzarra egin zuen (1976), eta bertan [[Nicolás Redondo]] bizkaitarra idazkari nagusi hautatu zuten. Denbora laburrean Espainiako bigarren erakunde sindikala bihurtu zen [[CCOO]]ren ondoren, eta 1983ko hauteskunde sindikaletan lehen postua lortu zuen. PSOErekiko harremanak eta Europako sindikatuen laguntza zirela eta, lehentasun hori bermatu zen 1984-1986 aldian. 1986an ordezkari sindikalen % 40,2 lortu zuen.
 
1987az gero Espainiako gobernuaren (PSOE) eta sindikatuaren harremanek okerrera egin zuten, sindikatuak gobernuaren politika ekonomikoa kritikatzen baitzuen eta PSOEri botoa ez ematea eskatu zuen. 1988ko abenduaren 14an CCOOrekin batera greba orokorrera deitu zuen; geroztik, bi sindikatu nagusien arteko lankidetza areagotu zen estatuko politika ekonomiko liberalari eta langabezia gero eta handiagoari aurka egitearren. 1992ko maiatzaren 27an beste greba orokor batera deitu zuten. 1994an behin eta berriro idazkari hautatua izana zen N. Redondok kargua utzi zuen. Gaur egun, [[Cándido Méndez]] da idazkari nagusia.
 
==UGT Euskal Herrian==
Euskal Herriko lau sindikatu nagusietako bat zen UGT 1990ko urteetan, ELA, [[LAB]] eta CCOO sindikatuekin batera. Azken urteotan euskal mapa sindikalean nabarmena den etendura-giroan, CCOOrekin aritu da elkarlanean gehienbat, ELA eta LAB sindikatu [[abertzale]]ekin harreman handirik izan gabe. 1990tik 2000ra bitartean egin diren hauteskunde sindikaletan sindikatu ez abertzaleek oro har ordezkariak galdu badituzte ere, UGTk CCOOk baino gehiago igarri du beherakada, eta 1999an utzi zion lehen aldiz, LABen mesedetan, [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] hirugarren sindikatu izateari, laugarren postura jaitsita. 2000. urtearen amaieran hauteskunde sindikalak egiteko eskubidea zuten enpresetako 17.500 delegatuetatik, 2.645 zituen UGTk, eta horrek ordezkaritzaren % 15,17 ematen zion, LABengandik oso hurbil. Aurreko urteetako ordezkaritza-mailarekin alderatuz gero, % 0,39 egin zuen behera UGTk.
 
== Kanpo -loturak ==
* {{es}} [http://www.ugt.es/index1.html UGTren webgune ofiziala]
* [http://www.ugt-cat.net/subdominis/ajlleida/index.php?option=com_content&task=view&id=74&Itemid=116 Sindikatuaren historia]
 
{{zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Espainiako sindikatuak]]
[[nl:Unión General de Trabajadores]]
[[no:Unión General de Trabajadores]]
[[pl:UGT]]
[[pl:Unión General de Trabajadores]]
[[pt:Unión General de Trabajadores]]
[[sv:Unión General de Trabajadores]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}