«Grenada»: berrikuspenen arteko aldeak

4.548 bytes added ,  Duela 9 urte
t (r2.7.1) (robota Erantsia: li:Grenada)
{{ lurlanean }}
{{argitzeko|Karibeko uharte-estatuari|Granada}}
{{Herrialde infotaula
| gentilizioa = grenadar
| hizkuntzak = [[Ingeles]]a
| ereserkia = [[Hail Grenada]]
Errege-ereserkia: ''[[God Save the Queen]]
| hiriburua = [[Saint George's (Grenada)|Saint George's]]
| hiriburuaren_koordenatuak = 12°3′ I 61°45′ M
| gobernu_mota = [[Monarkia parlamentario]]a
| tituluak = Monarka
Gobernadorea
Lehen Ministroa
| izenak = [[Elisabet II.a]]
[[Carlyle Glean]]
[[Tillman Thomas]]
| hiri_handienaren_izena = [[Saint George's (Grenada)|Saint George's]]
| azalera =
| azalera_zerrendan_kokapena = 210.
| azalera_zenbakia = 344
| ur_portzentaia = %1,6
| biztanleria = 89.502
| estimaketa_urtea = 2005
| biztanleria_zerrendan_kokapena = 181.
| erroldatutako_biztanleria =
| errolda_urtea =
| dentsitatea = 259
| dentsitate_zerrendan_kokapena =
| subiranotasun_mota = Independentzia
| subiranotasunaren_gertaerak = [[Erresuma Batua|Erresuma Batutik]]
| subiranotasun_urtea = [[1974]]ko [[otsailaren 7]]a
| txanpona = [[Karibe Ekialdeko Dolar]]ra
| txanpon_kodea = XCD
| ordu_eremua = UTC
| utc_zenbakia = -4
| DST_ordu_eremua =
| utc_DST_bariazioa = -4
| domeinua = gd
| aurrizki_zenbakia = 1-437
| oharrak=

'''Grenada''' [[Karibe itsaso]]ko uharte eta herrialdea da, hegoaldeko [[Grenadinak]] uharteak herrialde honen barne ere daudela. Herrialdeko hiriburua [[Saint George's (Grenada)|Saint George's]] da.

== Geografia ==
[[Fitxategi:Grenada-CIA WFB Map.png|thumb|left|Grenada.]]
=== Ingurune naturala ===
[[Antilla Txikiak|Antilla Txikietako]] uhartedia bat da, [[Venezuela]]ren iparraldetik 160 bat kilometrora dagoena, Karibeko itsasoaren ekialdean. Uhartean medikate bat da, baso sarriez estalia. Hegoaldean ugari dira [[badia]]k, [[hondartza]]k eta portu naturalak. Bai Grenadako uhartea, bai estatua osatzen duten beste uharte txikiak [[Carriacou]] (34 km2), [[Ronde]], eta [[Petit Martinique]] (2 km2) sumendi jatorrikoak dira. Hala, Grenada uhartea sumendi kate batek zeharkatzen du iparretik hegora, eta mendi horietatik sortzen diren ibaiek oso lur emankorreko ibarrak eratzen dituzte. Sumendirik garaiena [[Saint Catherine]] da (840 m) eta itzalita dago aspaldi. Sumendi horietako krater batzuetan aintzirak eratu dira: Grand Étang eta Antoine dira handienak.

Kostaldea oso hautsia da, sartu-irten asko eta badia zabalak ditu. Horietako batean, Grand Anse izenekoan, dago hiriburua.

=== Klima ===
[[Klima tropikal]]a du, tenperatura epel eta beti berdinekin itsas haizeen eraginarengatik, eta euritsua da udan. Aldian behin [[urakan]]ek hondamendi handiak eragiten dituzte etxebizitzetan eta lursailetan. Hezetasun handiko ingurunea izanik, oihan tropikal sarriak estaltzen du uharte osoa, nekazaritzarako luberritu diren sailetan izan ezik. Lurra oso aberatsa da, eta landaretza eta fauna oso oparoak. Haize erauntsiak izaten dira batzuetan, kalte handiak eragiten dituztenak.

== Historia ==
[[1498]]an [[Kristobal Kolon]]ek uhartea ikusi zuen lehenbizikoz. [[Ingalaterra|ingelesak]] uhartean kokatzea saiatu ziren, baina ez zuten lortu. [[1650]]ean, [[Frantzia|frantzesak]] Karibeko amerindiarrei uhartea erosi zieten. [[1783]]an, uhartea [[Britainia Handia]]ri laga zioten. [[1877]]an Britainia Handiko koroaren kolonia bihurtu zen.

[[1974]]an, Grenadak independentzia lortu zuen [[Commonwealth]]-en baitan jarraituz, eta [[1979]]an, ematen ari ezegonkortasun politikoaren ondorioz, [[Maurice Bishop]] buruzagi ezkertiarrak boterea lortu zuen demokratikoki. [[Barbados]], [[Dominika]] eta [[Estatu Batu]]ek ez zuten begi onez ikusi Bishopen [[sozialismo]]a eta [[Kuba]]rekin zuen kooperazioa eta aldarrikaturiko ''Herri Gobernu Iraultzailea''. [[New Jewel]] boterean zegoen alderdi politikoaren fakzio komunistak, [[Bernard Coard]]rekin leiala zenak, [[estatu kolpe]]a eman zuen eta Bishop exekutatu zuten [[1983]]ko [[urriaren 19]]an.

Sei egun geroago, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] eta [[Karibe itsaso]]ko beste sei herrialdeetako armadak Grenada inbaditu zuten [[Premiazko amorru bizi operazioa|premiazko amorru bizia]] zeritzan operazioan. Han, iraultzaren liderrak eta [[Kuba]]ko aholkulariak preso hartu zituzten. Hurrengo urtean, hauteskundeak egin zituzten.

1983-85 urteetan Estatu Batuetako armadak utzi zuen uhartea. 1984an hauteskundeak izan ziren, eta hala gobernu demokratiko bat ezarri zen berriz Grenadan. Hauteskunde haietan Alderdi Nazional Berriko burua, [[Herbert Blaize]], atera zen lehen ministro. Blaizek ekonomiak gora egin zezan lortu zuen hurrengo urteetan, turismoan oinarrituta gehienbat. Urte haietan uharteko arazo nagusiak gazteen [[langabezia]], gaizkiletasuna eta droga trafikoa ziren. Blaize 1989an hil zen, eta Ben Jonesek (Alderdi Nazionalekoa) hartu zuen haren lekua, enpresaburuen eta lurjabe handien babesarekin.
[[2004]]ko [[irailaren 7]]an, kategoria 3ko [[Ivan hurakana]]k ia-ia uharteko eraikuntza guztiak suntsitu zituen.

1990eko martxoaren 13an, hauteskunde orokorrak egin ziren eta [[Nicholas Braithwaite]] atera zen garaile, Estatu Batuen begiko hautagaia. 1994ko datuen arabera, langabezia %30 ingurukoa zen eta emigrazio handia zegoen. Bananaren, kokoaren, zuraren eta intxaur muskatuaren nazioarteko prezioen gainbeherak bazuen zer ikusirik horretan. 1995eko martxoan eta apirilean grebak egin ziren ekonomiaren sektore nagusietan (hoteletan, azukre kanabera eta kakao sailetan). Turismoa, nekazaritzarekin batera, ekonomiaren oinarri nagusia bada ere, Granada ez zegoen Karibeko beste uharte batzuekin lehian aritzeko moduan.

1995eko hauteskunde orokorretan Alderdi Berri Nazionalak irabazi zion gobernuko Kongresu Nazional Demokratikoari, eta baita 2003ko hauteskundeetan ere. 1996ko maiatzean elkarren laguntzarako hitzarmenak eta estradizioenak izenpetu zituen Estatu Batuekin, droga trafikoaren kontrako kanpainaren barruan. Apirilean, Grenada eta Kuba harremanetan hasi ziren berriro, Estatu Batuen 1983ko inbasioaz geroztik etenda baitzeuden. Lehen Ministro [[Keith Mitchel]]ek bisita ofiziala egin zuen Kubara, eta elkarren laguntzarako hitzarmena izenpetu zuen Kubako bere kidearekin. 2004. urtean [[Ivan urakana]]k izugarrizko kalteak eragin zituen Grenadan, etxeen %90 desegin zituen; hala ere, oso bizkor berregin zen.

== Biztanleria ==
Uharteko biztanle gehienak beltzak dira, [[Afrika]]tik eraman zituzten esklaboen ondorengoak. %15 mulatoak edo mestizoak dira, eta horien bizi maila beltzena baino hobea da. Biztanle gehienak kostaldean eta hiriburuan bizi dira.

== Ekonomia ==
Ekonomiaren oinarri nagusiak [[nekazaritza]] eta [[turismo]]a dira. Batez ere [[zitriko]]ak, [[platano]]a, [[pinaburu]]a, [[azukre kanabera]], [[kakao]]a, [[koko]]a, [[kopra]] eta [[kotoi]]a lantzen dira, [[bainila]], iltzea, intxaur muskatua eta beste bizigarri batzuez gainera.

Lehen sektorean, abeltzaintza, arrantza (soinberak eta oskoldunak) eta basogintza ez daude oso aurreratuta, eta nekazaritzak baino pisu gutxiago dute nazioaren ekonomian. Dagoen industria apurra nekazaritzako eta arrantzako gaiak eraldatzen dituen janari industria da. Ez dago mearik, ez energia sortzeko baliabiderik. Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du nazio ekonomian. Baina langabetuen kopurua oso handia da (biztanleen heren bat), eta [[Nazio Produktu Gordina|NPGa]] Karibeko apalenetako bat da.

== Banaketa administratiboa ==
[[Fitxategi:Grenada parishes named.png|thumb|Grenadako parrokiak.]]
Grenada, sei parrokiatan banatzen da:

* [[Saint Patrick (parrokia), Grenada|Saint Patrick]]

[[Carriacou eta Martinika Txikia]]k, Grenadarekin dependentzia estatusa duten [[Grenadinak]] uharteetako bi irla hauek, zazpigarren banaketa administratiboa osatzen dute.

== Kultura ==
=== Hizkuntzak ===
Hizkuntza ofiziala [[ingeles]]a da, baina [[Frantziar kreolerak|frantses kreolera]] ere erabiltzen da.

== Kanpo loturak ==
[[fr:Grenade (pays)]]
[[frp:Grenâda (payis)]]
[[frr:Grenaada]]
[[fy:Grenada]]
[[ga:Grenada]]
[[la:Granata (Caribbaea)]]
[[lb:Grenada]]
[[li:Grenada]]
[[lij:Grenada]]
[[lmo:Grenada]]
[[xal:Гренадин Орн]]
[[yo:Grẹ̀nádà]]
[[za:Gwzlinznazdaz]]
[[zh:格林纳达]]
[[zh-min-nan:Grenada]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}