«Bearno»: berrikuspenen arteko aldeak

7.243 bytes removed ,  Duela 9 urte
t (r2.7.2) (robota Erantsia: xmf:ბეარნი)
#BIRZUZENDU[[Biarno]]
{{ lurlanean }}
{{Estatugabe infotaula
| berezko_izena = Bearno
| berezko_izena_bertako_hizkuntzan = Béarn ([[frantses|fr]]), Bearn ([[okzitaniera|oc]])
| bandera = Béarn_flag.svg
| armarria = Blason du Béarn.svg
| nongo = Bearnoko
| goiburua =
| ereserkia = Mendi haiek<br />([[Aqueras montanhas]])
| kokapena = Mapa_Bearn.png
| irudia = Château_de_Pau_1.JPG
| hiriburua = [[Paue]]
| hiriak =[[Oloroe-Donamaria]], [[Saliese]], [[Ortheze]], [[Nay (Pirinio Atlantikoak)|Nay]], [[Morlaàs]], [[Nabarrengose]], [[Salbaterra Bearno]], [[Mourenx]]
| azalera =
| biztanleria = 350.000
| urtea =
| dentsitatea =
| administrazioa = [[Pirinio Atlantikoak]] departamentua, [[Frantzia]]
| dirua = [[Euro]]a
| herritarra = bearnesa
| hizkuntzak = [[bearnes]]a, [[frantses]]a, [[euskara]]
| hizkuntza ofizialak = [[Frantses]]a
| oharrak =
}}
[[Fitxategi:Pays Basque-Béarn.gif|thumb|250px|[[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Atlantikoen]] osaera:<br />[[Ipar Euskal Herria]] eta Bearno]]
 
'''Bearno''' edo '''Biarno'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0149.pdf Euskaltzaindiaren 149. araua, ''Euskal Herri inguruko exonimoak''.] Kontuan izatekoa da arau horretan bertan lehentasuna ematen zaiola ''Bearno'' formari: aipatzen den lehenengo forma izateaz gain (hori alfabetoaren hurrenkeran ere halaxe litzateke, dena dela), eskualde izenaz beste, arau horretako gainerako toponimoetan ''Bearno'' da aukera bakarra (''Castetnau-Camblong'' = Gazteluberri Bearno; ''Sauvaterre-de-Béarn'' = Salbaterra Bearno). Eta [http://www.euskaltzaindia.net/eoda Euskal Onomastikaren Datutegian] ere, ''Bearno'' formari ematen dio lehentasuna Euskaltzaindiak. Herritar izentzat ere, ''bearnotar'' arautu du Euskaltzaindiak, ''biarnotar'' aukera onartu gabe. Beraz, toponimoetarako terminologia lanik zorrotzena eskatzen duten lanetan —hala nola entziklopedietan— behintzat, ''Bearno'' ala ''Biarno'' jarri erabaki behar bada, badirudi lehenaren alde egin beharko litzatekeela.</ref> ([[bearnera]]z ''Bearn'' {{IPA|[beˈar]}} edo ''Biarn'' {{IPA|['bjar]}}; [[frantses]]ez: ''Béarn'') [[Gaskonia]]ko eskualde historikoa da ([[Okzitania]]). Gaur egun [[Akitania]] eskualdea eta [[Pirinio Atlantikoak]] departamendua ([[Frantzia]]) osatzen du [[Ipar Euskal Herria]]rekin batera. 350.000 biztanle inguru ditu.
 
== Geografia ==
=== Mugak ===
Mendebaldean [[Ipar Euskal Herria]] ([[Zuberoa]] eta [[Nafarroa Beherea]]), iparraldean [[Landak]] eta [[Armagnac]] ([[Gers]] departamendua), ekialdean [[Bigorre]] ([[Pirinio Garaiak]]) eta hegoaldean [[Aragoi]] ditu.
 
=== Fisionomia ===
Eskualdean ipar-ekialdetik sartzen, ipar-hegoalderantz doazen muinoak aurkitu ditzazkegu: Montanérès, [[Vic-Bilh]] eta [[Soubestre]] muinoak. Bertan [[Aturri]]ren zenbait ibaiadarrek dute iturri: [[Gabas (ibaia)|Gabas]], [[Luy de France]] eedo [[Luy de Béarn]]; [[Paueko ibaia]]ren harana ([[Ortheze]], [[Artix (Pirinio Atlantikoak)|Artix]], [[Paue]], [[Nay (Pirinio Atlantikoak)|Nay]]) biztanle gehien duen eskualdea da, baina [[Oloroeko ibaia]]ren haranak ([[Oloroe-Donamaria]], [[Nabarrengose]], [[Salbaterra Bearno]]) biztsanle asko ere baditu. Hegoaldean [[Pirinioak]] ditu, tartean Bearno Garaiaren hiru haran nagusiak: [[Ossauko harana]] ([[Pourtalet]], {{formatnum:1794}} m. eta [[Midi d'Ossau]] ({{formatnum:2884}} m); [[Aspe (Bearno)|Aspe]] ([[Somport]], {{formatnum:1650}} m) eta [[Baretos]].
 
Bertako mendirik altuenak [[Auñamendi]] ({{formatnum:2504}} m) eta [[Pic Palas]] ({{formatnum:2974}} m) dira, azkena [[Akitania]] osoko garaiena izanik.
 
<gallery>
Fitxategi:pic_d-anie_oct2008.JPG|[[Auñamendi]]
Fitxategi:Gave de Pau.JPG|[[Paueko ibaia]]
Fitxategi:pic Palas descente Ossau from fipi.jpg|[[Pic Palas]]
</gallery>
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Bearnoko bizkonderria}}
Nahiz eta [[843]]an [[Verdungo Hitzarmena]]k [[Frantzia]]ko erresuman kokatu, orduko bere egoera eztabaidatsua da. Bere lehendabiziko legebiltzarra, ''Cour Major'' izenekoa, [[1080]]. urtean sortu zuten, hau da [[Ingalaterra]]koa baino 185 urte aurrerago. Bearnok [[Akitaniako dukerria]] osatu zuen, [[Leonor Akitaniakoa]]ren bitartez [[Ingalaterrako Erresuma]] mende baten zehar (1242-1347) osatu zuena. [[1290]]ean Bearno [[Foix konderria]]ren eskuetan geratu zuten; [[1347]]an ingelesak [[Akitania]]tik joan zirenean, [[Gaston III.a Febus]] erregeari Foix konde moduan gorazarre egin bazion ere, ez zuen [[Bearnoko bizkonderria]]gatik egin bere burujabetasuna aldarrikatuz. Orduan [[Paue]] bizkonderriko hiriburu bilakatu zen. Laster jaraunspenen ondorioz [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako erregeek]] lortu zuten eskualdea. Hauek [[Hego Euskal Herri]]ko lurraldeak [[Nafarroako konkista|galdu zutenean]] Bearno mantendu zuten.
 
[[Henrike III.a Nafarroakoa]] [[Frantzia]]ko errege bilakatu zenean, ez zizkion bere herrialdeak koroari lotu. [[1620]]an berriz, bere heriotzatik hamar urte pasa zirenean, oinordekoak Frantziako koropean batu zituen bai [[Bearnoko bizkonderria]] bai [[Nafarroa Beherea]].
 
[[XVIII. mendea]]ren bukaeran, [[Frantziako Iraultza]]k [[frantses]] [[hizkuntza ofizial]] bakarra bilakatzeaz gain, bertako Parlamentua eta [[Bearnoko foruak|foruak]] indargabetu zituen. Bearnok [[Ipar Euskal Herria]]rekin batera Behe Pirinioak departamendua osatu zuen, gero [[Pirinio Atlantikoak]] izango zena.
 
== Hizkuntzak ==
Hizkuntzei dagokienez, [[frantses]]a da bertan nagusia eta ofiziala, baina [[okzitaniera]]ren hiztunak ere badaude. Halaber, herri euskaldun batzuk ere badira, [[Eskiula]] kasu.
 
[[Bearnera]] bertoko [[okzitaniera]] edo [[gaskoiera]]ren aldaera da. Gaur egun gutxitua bada, antzinean eskualde osoan mintzatzen zuten. Izan ere, [[Frantziako Iraultza]] arte [[hizkuntza ofizial]]a izan zen. Harrezkero, pixkanaka pixkana murriztuz joan da, [[XX. mendea]]ren erdialdean zabaldatuta zegoen arren. [[1970eko hamarkada]]tik aurrera bertakoek hizkuntza berpiztea saiatzen dute, batez ere ''[[calandreta]]'' edo eskola elebidunak sortuz.
 
== Biztanleria ==
{{sakontzeko|Pirinio Atlantikoak departamenduko udalerrien zerrenda}}
Egun 387 udalerri ezberdinetan bizi diren 350.000 biztanle inguru ditu. Egungo hiriburua [[Paue]] bada ere, baditu zenbait udalerri nagusi:
* [[Oloroe-Donamaria]]
* [[Saliese]]
* [[Ortheze]]
* [[Nay (Pirinio Atlantikoak)|Nay]]
* [[Morlaàs]]
* [[Lestelle Bétharram]]
* [[Montaner]]
* [[Morlanne]]
* [[Nabarrengose]]
* [[Salbaterra Bearno]]
* [[Mourenx]]
 
Barneko haranak emigrazio handia jasan dute, adibidez, [[Aspe (Bearno)|Aspek]] 2.500 biztanle besterik ez ditu.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Bearnoko udalerrien zerrenda]]
* [[Frantziako eskualde historikoak]]
 
== Kanpo loturak ==
* {{fr}} [http://www.bearn-online.com/ www.bearn-online.com webgunea]
 
{{Frantziako eskualde historikoak}}
{{Okzitaniako eskualdeen aurkibidea}}
 
[[Kategoria:Bearno| ]]
 
[[an:Biarn]]
[[bg:Беарн]]
[[br:Bearn]]
[[ca:Bearn]]
[[cs:Béarn]]
[[da:Béarn]]
[[de:Béarn]]
[[en:Béarn]]
[[es:Bearne]]
[[fr:Béarn]]
[[frp:Bèarn]]
[[it:Béarn]]
[[ja:ベアルン]]
[[ka:ბეარნი]]
[[la:Benearnia]]
[[nl:Béarn]]
[[nn:Béarn]]
[[no:Béarn]]
[[oc:Bearn]]
[[pl:Béarn]]
[[pt:Béarn]]
[[qu:Bearn]]
[[ru:Беарн]]
[[sv:Béarn]]
[[tr:Béarn]]
[[xmf:ბეარნი]]
[[zh:贝阿恩]]