Aldizkari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Komsismik wikilariaren aldaketak ezabatuz, Robbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
No edit summary
7. lerroa:
 
Informazio orokorra eskaini dezake edo gaika espezializaturik egon: [[kirola]]k, [[ekonomia]], [[natura]], [[zientzia]]k, jantziak, [[literatura]] eta abar.
 
== Motak ==
Atal honetan azalduko ditugu idatzizko aldizkari esberdinen irakurpena Espainiako estatuan eta ze nolako gaiak jorratzen dituzte "Consumer Magazines" deituak. Aldizkari hauek bi talde orokorretan bana ditzakegu, alde batetik "Informazio Orokorra" edo "entretenimendua" lantzen dutenak, eta beste aldetik "Aldizkari zientifikoak". Bi talde hauen barruan beste azpitalde batzuk agertzen dira,kirolak, bideojokuak, bidaiak, etb jorratzen dituztenak, espezializatuak, informatiboak, zientifikoak eta aisialdirako aldizkariak daude.
 
 
UNESCO-k horrela zailkatzen ditu:
 
 
1- Aldizkari Informatiboak: Programaketa zientifikoak, teknikoak, ekonomikoak, hezigarriak eta iragarkiak zabaltzen dituztenak. Informazio orokorra artikuluetan agertzen dira edo apunte laburreko moduan (Gehigarriak, astekariak...)
 
 
2- Lehen mailako aldizkariak, ikerketa eta garapenekoak: Honelako aldizkarietan ikertutako emaitzak argitaratzen dira eta lortutako garapena zientziaren adar guztietan.
 
 
3-Bigarren mailako aldizkariak edo laburpenak: Lehengo mailako aldizkarien informazio modu laburtu batean argitaratzen dute. Horrela era laburreko aurkibideak (Index) edo laburpenak (Abstract). Tresna bibliografikoak dira argitaratutako informazioa modu azkar batean bilatzeko.
 
 
4-Garapen zientifiko edo teknologikodun aldizkariak, hirugarren mailako aldizkariak ere deituak. Hauek lehenengo mailako programen laburpenak argitaratzen dituzte eta horrela denbora luzean atera diren artikuluak elkartu eta laburtzen dituzte.
 
 
 
Aipatu beharra dago sailkapen hau ez dela guztiz zehatza. Izan ere, entretenimenduko aldizkari bat zientifikoa izan daiteke ere. Honetaz aparte, espezializatuen eta entretenimenduaren arteko muga ez da oso zehatza. Guk hasieran azaldu dugun zailkapena egingo dugu eta lau ataletan banatuko ditugu aldizkari motak.
 
 
1.Aisialdirako aldizkariak:
2.Aldizkari espezializatuak
3.Zientzia aldizkariak
4.Aldizkari informatiboak
 
 
Bestalde aldizkari bakoitzeko datuak eta azalpena egingo dugu: Edabide modua, periodikotasuna, batazbesteko imprimaketa, batazbesteko hedapena, etab izango dira kontutan izango ditugun ezaugarriak.
 
== Finantziazio erak ==
FINANTZIAZIO ERAK
Aldizkari bat negozio bat da, eta negozio guztietan bezala finantziazioa oinarrizko kontzeptua da. Aldizkarien munduan, bi dira finantziazio era nagusiak.
 
1-Harpidetza edo zuzenezko salmenta
2-Publizitatea
‍HARPIDETZA EDO SALMENTA:
Argi dago salmenta aldizkarien finantziazio eratan oinarrizkoa dela. Logikoa denez, aldizkaria "produktu" bat da, eta produktu bezala, saldu egiten da. Salmenta hau bi eratan egin daiteke: Zuzenezko salmenta eta harpidetza. Bietan kontsumitzaileak aldizkaria erosten du, produktuarengatik ordaintzen du. Lehenengoan, irakurleak zuzenean kiosko edo salmenta puntura joaten da, eta aldizkaria erosten du. Bigarrenean, urtero kuota bat ordaintzen du, eta aldizkaria bere etxean jasotzen du irakurleak. Normalean, merkeago ateratzen da harpidetza.
 
PUBLIZITATEA:
Askotan, publizitatea harpidetza edo salmentak baino finantziazio era garrantzitsuagoa da. Aldizkariak euskarri bikaina dira iragarleentzat bere ezaugarriak direla eta. Jarraian, aldizkarien abantaila eta desabantaila nagusiak jorratuko ditugu.
 
ABANTAILAK
 
•Berrirakurtzeko aukera: Egunkariekin bat eginez, berriro irakurtzeko aukera ematen dute aldizkariek. Hau ez da gertatzen, adibidez, telebistan edota irratian.
 
 
•Medioarekiko balorazioa: Argi dago irakurleak aldizkaria gustoko duela. Horregatik, honek medioarekiko daukan balorazioa beste euskarri guztietan baino altuagoa da.
•Espezializazio maila: Iragarleek aldizkari bat edo bestea aukeratzen dute bere edukiari begira. Aldizkari gehienak espezializaturik daude eta irakurle fidel bat daukate. Horrela, adibidez, skate tablak ekoizten dituen enpresa batek ez du "Pronto" bezalako aldizkari batean bere iragarkia jarriko. Bai ordea "Dogway" edo "Kingpin" bezalako aldizkarietan, izan ere, irakurle espezializatu bat daukate, gai honetan aditua.
•Inpresio kalitate altua: Papera eta prozesu grafikoak egunkarietan baino askoz ere garatuagoak dira, iragarleei aukera bikaina eskainiz.
•Publizitatean malgutasuna: Lehen aipatutakoarengatik, argitaratutako publizitatea malguagoa da forma eta koloreari dagokionez.
•Irakurlearen segmentazio ona: Segmentazio ideologikoa ez da agian nagusia, baina bai egoera demografiko eta sozioekonomikoa. Horrela, irakurlearen profila askoz ere definituagoak daude: sexua, egoera soziala, adina...
•Publizitateari ez zaio uko egiten: Lehen esan bezala, aldizkariaren espezializazio maila altua da. Horregatik, publizitateak "nazka" gutxiago sortarazten du irakurlearengan, bere aldizkariarekin zerikusia daukaten produktuak iragartzen diren einean.
•Aukera amaigabeak: Milaka aukera daude aldizkari batean iragarki bat jartzeko. Orrialdea, orrialde bikoitza, orrialde erdia, zutabea, oina... Honetaz aparte sachetts-ak (produktu baten muestrak) eta promozio edo opariak eskaintzeko aukera ere badago.
 
DESABANTAILAK
 
•Audientzia mugatuta: Aldizkari bat espezializatzen den einean, bere publikoa murrizten du. Honekin batera, prezioa ere aipatzekoa da, izan ere, aldizkari batzuen salmenta-prezioa nahiko altua da.
•Segmentazio geografiko txikia: Aldizkarien hedapen maila ez da prentsarena bezain altua. Adibidez, egunkari lokalak badaude, baina ez daude ia aldizkari lokalik.
•Publizitate saturazioa: Lehen aipaturiko publizitatearen onarpen maila honekin berdintzen da. Aldizkari askotan publizitate gehiegi eskaintzen zaio irakurleari.
 
 
 
== Euskal Herrian ==