«Telebista publikoa Espainian»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (added Category:Telebista using HotCat)
{{wikitu}}
 
==Historia==
'''TELEBISTAREN HISTORIA'''
===Lehenengo aztarnak===
 
''Telebistaren lehenengo aztarnak Espainian:''
 
Espainiako telebistaren lehengo urratsak herrialde askotan bezala irratiaren historiari oso lotuta dago. II. Errepublikan hasi ziren eztabaida biziak hedabide berriaren inguruan. Garai horretan prentsak hasia zen albiste garrantzitsuak ematen munduan jaiotzear zegoen telebistaren inguruan. Adibiderik garbiena Madrilen topatzen dugu, 1933. Urtean “Revista Radio Television” deituriko aldizkaria agertu zen, naiz eta oraindik mundu osoan era egonkor batean telebista emisiorik ez zegoen arren Espainian telebistari buruzko aldizkari bat existitzen zen. Oraindik 25 urte pasa beharko ziren TVE-lak programazio egonkor bat edukitzeko.
Azkenean 1951-1952 tartean TVE-lak probazko emisioak egiten hasi zen eta emisio egonkorrak 1956. urtean finkatu ziren.
 
''===Telebistaren jaiotza:''===
 
1956ko urriaren 28an hasi ziren ofizialki emisio egonkorrak Espainian. Irekiera 20:30etan eman zen programazio honekin: meza bat, hitzaldi ofizialak, bi NO-DO, filmatutako erreportaje batzuk eta “Coros y Danzas falangistas”en emanaldia. Ondorengo hiru urteetan TVE telebista lokala izango da eta bakarrik helduko da Madrilgo hirian emititzera.
Urteak igaro behar izan ziren herritarren gehiengoek telebistako programetara sarbidea izan zuten arte. Baina, Ikusmina mantendu egin zen leku guztietako lehen emisioetan, inoiz ikusitako arrakasta edukiz. Hain zuzen ere, Euskal Herrira, Bilbora konkretuki 1960. urtean heldu zen emisioa.
 
''60ko===1960ko hamarkada:''===
 
1959. urtera arte ez ziren telebistarik ekoiztu Espainian, beraz atzerritik ekarritako luxuzko produktua zen eta ondorioz gutxiengo batek zeukan telebista edukitzeko aukera, orokorrean Madril eta Bartzelonako familia aberatsak. Horren arabera, kalkulatu ohi da 50.000 telebista inguru zeudela garai artan Espainiar estatu guztian.
Hamarkadan egindako ikerketen arabera, herritarren gehiengoak uste zuen telebista ez zela irratia, ur beroa edo hozkailua bezain beharrezkoa. Aldiz, telefonoa, motorra edo kotxearen gainetik kokatzen zuten telebista.
 
''===Telebistaren urrezko aroa:''===
 
60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera herritarrek finkatu dute telebista haien aisialdi lehenengo aukera moduan, garai hartan telebistak bizko du bere urrezko aroa.
Bigarren kateko produkzio taldeak, gaur egungo zinegile ezagunak osatzen zutena (Emilio Martínez Lázaro, Pilar Miró, Pedro Olea …), irauli zuen zinema emisioak obra dramatikoak emitituz Beckett edo Kafka bezalako egileen adaptazioak.
 
''===Telebista trantsizio garaian:''===
 
Trantsizio garaian (1976-1982) telebista hedabide moduan paper garrantzitsua jokatu zuen. Kontuan hartu behar dugu garai horretan jada jendartearen gehiengoarentzat telebista zela aisiarako tresna eta kasu askotan tresna informatibo nagusia. Beraz, telebistak egindakoa erabakigarria izan zitekeen.
Lehen esan bezala politika pedagogiko berria jarri zuten martxan serie desberdinen eskutik baloreen aldaketa eragiteko. Hala nola, “Curro Jimenez”, “Cañas y barro”, “Fortunata y Jacinta”, “Verano azul” ... Serie berri horien argumentuetan pertsonaiek ere eraldaketa prozesuan zegoen gizarte batean irudikatzen zituzten. Bestela esanda, telebista hartu dezakegu tresna historiko bezala gizartean eman ziren aldaketak aztertzeko. Adibidez, aztertuz ikusleen gustuen aldaketak, eta horrekin bat programazioen aldaketak. Hau da, trantsizioko urteetan ikus daiteke nola desagertzen diren programa familiar konbentzionalak eta agertzen diren sentsibilitate desberdineko beste programa batzuk.
 
''80ko===1980ko hamarkada:''===
 
Hamarkada hau Irrati eta telebistako estatutuak markatu egingo du. Naiz eta aldaketa bidean egon gaur egun indarrean jarraitzen du, hau izan zen telebista arautzeko egin zen lehenengo estutua Espainian. Espainiako telebista sistema osoak arauketa juridiko demokratikoa edukitzeko helburuarekin jaio zen estatutua, hau berdin balioko zuen TVErentzako eta baita ere kate pribatuentzako. Estatutuaren bitartez telebistaren funtzioa definitu zuten: “Telebista Espainian zerbitzu publiko bat da eta bere jabegoa estatuari dagokio”.
Estatutuak, baita geroko telebista autonomikoen arauketak, telebista sistemaren gain ezarriko du gobernuaren kontrola, beraz momentuan momenturo gobernuan kokatzen diren alderdi politiko desberdinek kontrola dezakete sistema, gobernuak aukeratzen baitu zuzendari orokor bat. Europako gainerako estatuetan aldiz, Kontseilu Gorena (botere politikoez independente) eratzen da eta organo honek antolatu egiten du telebista sektorea, pribatua zein publikoa. Estatutuaz gain, telebista 80ko hamarkadan ezaugarritu zuen elementua emisio orduen igoera izan zen. Martxan jarri zen goizetako programazioa eta aurrerantzean sistema antolatu egingo da audientzien zifren arabera.
''===Telebista autonomikoak:'' ===
 
Europa osoko telebista ekintza jabego publikoko monopolioetan (TVE) antolatu egin zen. Baina denbora pasa ahala, gertutasuneko errealitateak islatuko zituen 3. kate baten beharrak ikusi ziren.
Naiz eta gaur egon eztabaida prozesu luzean egon telebista autonomikoen etorkizuna izugarrizko arrakasta izan dute, kohesio soziala, herri identitate propioa eta gertutasuna hartzailearengan bermatzen baititu. Horiek izan dira arrakastaren gakoak.
 
''===Telebista-etxe pribatuak:''===
 
Dudarik gabe, Espainiako telebista panorama guztiz aldatu zen 90. hamarkadaren hasieran 3 telebista pribatuen agerpenarekin. Horietatik bik programazio irekia eta orokorra zeukaten, TVEren antzerakoak: Antena 3 (1989ko abenduan hasi zen emititzen) eta Tele 5 (1990ko martxoan). Hirugarrena Canal + (1990ko irailean) programazio itxikoa zen, ordainduz ikustekoa, naiz eta bazeukan programazio irekiko ordutegi mugatua.
Denbora tarte txikian telebista-etxeak ugaritu egin ziren (FORTA, Antena 3, Tele 5…) beraz norgehiagoka markoa ireki egin zen Espainiako telebista panoraman, arau eta metodologia berriak beharrezko bihurtuz. Arau orokorra jada finkatuta zegoen, sektorearen funtzionamendua audientzia datuen araberakoa izan behar zuen. Hauek, SOFRES enpresak proportzionatuko zituen.
''===Azkeneko hamarkada:'' ===
 
''Azkeneko hamarkada:''
 
Telebista asko aldatu da azkeneko hamarkada honetan. Duela hamar urte Europa osoan telebista zerbitzu publiko bezala ulertzen zen, hau da, jendartean kulturalki eta sozialki eragitearen helburua zeukan. Telebistaren programazioa merkatuetatik at mantentzen zen. Egun, telebista merkatu bilakatu da, ezin dugu esan zerbitzu publiko izateari utzi diola guztiz, baina bide horretan habiatzen ari da. Gaur egun ikusleek eskatu egiten dutena programatzea da irizpide nagusia. Erronka kate guztientzat audientzia gehien bilatzea da.
Beraz, albo batera uzten da segmentazio sozialaren araberako programazio orekatuaren printzipioa, eta aurkitu ditzakegu orain eskari gorena daukaten programak, non aurkezle eta laguntzaileak jarrera bortitzak edukitzen dituzte.
 
==Gaur egungo egoera==
'''TELEBISTA ZERBITZU PUBLIKO:'''
 
''Publikotasuna:''
 
Munduaren zati handi batek telebistaren ekintza zerbitzu publiko bezala ulertzen du eta honek telebistaren garapenean eragin handia izan du. Hau da, botere publikoek ulertzen dute telebistaren ezaugarri bereziak direla eta, erregulazio desberdina eduki behar duela gainerako hedabideekin alderatuz. Telebistaren zerbitzu publikoaz hitz egiten dugunean Estatuak irrati-frekuentziaren espektroaren jabe dela esan nahi dugu, hau da, estatuak onartu eta ematen ditu frekuentziak eta operadore desberdinei emisio lizentziak. Horrela, estatuak legislazioaren bitartez baimentzen du eta definitzen du nor eta nola (baldintza batzuen menpe) izan daitekeen operadore. Beraz, parametro orokor batzuk markatuak daude operadore guztientzako, adibidez: programazioaren edukietan minimoak markatuz.
 
Hala ere, desberdindu behar ditugu telebista publikoa eta zerbitzu publikoa. Espainian telebista ekintza guztia zerbitzu publiko kontsideratzen da, horrela legislazioaren parte bat telebista-etxe guztiei aplikagarria da, adibidez: publizitatearen emisio maximoaren denbora, edota programa bortitzak emititzeko ezintasuna gaueko hamarrak baino lehenago …
Naiz eta guk betidanik ezagutu izan dugu Espainiaren telebista eredua, munduan bi eredu desberdin gailentzen dira.
Telebista eredu nagusiak:
 
II Mundu Gerraren bukaeran telebista bi eredu gailendu ziren munduan. Alde batetik, eredu europarra. Horren arabera telebista ulertu egin behar da estatuak gestionatu beharreko zerbitzu publiko bezala, eta horren funtzionamendu zuzena ezinbesteko da jendartearentzat. Bestalde, Estatu Batuetako eredua egongo litzateke, merkatu pribatuan garatu dena, estatuak ezin du ez gestionatu, ez esku hartu telebistan, eta ez ditu edukirik produzitzen.
 
''-Eredu europarra:''
Europa osatzen duten herrialdeen arabera era desberdinean garatu egin da eredua, hala ere, telebista nazionalen eraketan sisteman minimo komunak mantendu egin dituzte. Estatu gehienek esku hartze handia eduki dute produkzio eta gestio aldetik. Hasiera batean, estatuko administrazio zentralek indar guztiak jarri zituzten estatu osora helduko zen telebista kate bat gestionatzeko, horren finantziazioa kanon deituriko zerga baten bidez egiten zen nagusiki Europan.
 
Herritarrak informatzeko, hezteko eta entretenitzeko tresna ezin hobe moduan ulertzen zen telebista, ideia hau proiektu guzti hauen oinarrian kokatzen da. Telebista esparru publiko berri eta ezinbestekoa bihurtu zen demokraziarako, horrela bermatu behar zuen adierazpen askatasuna eta pluraltasuna. Europan jaiotako hedabideen artean eredu paregabe bihurtu da Ingalaterrako BBC (British Broadcasting Corporation), mundu osoan erreferente bilakatuz.
 
''-Estatu Batuetako eredua:''
Estatu Batuetako ereduan telebistaren garapena eta ikuskera bera oinarri pribatuetan eraikia izan da. Hau da, telebistaren ekintza guztia enpresa pribatu eta komertzialen esku dago, networks izena hartu dutenak. Hauek, gutxika telebista-etxetako kateak lurralde osotik zabaltzen joan ziren. Hala ere, estatuak botere kuota txiki bat badauka sistemaren funtzionamenduan, FCC (Federal Comunications Commission) erakundearen bitartez gestionatzen duena.
 
50eko hamarkadan FCCk estatuko ikus-entzunezko sistemaren ordenamenduaren gaineko arau garrantzitsu bat onartu egin zuen. Arauarekin limite zehatza ezarri zuen kate bakoitzak izan zitekeen emisora kopuruari (gehien jota 7), horrez gain, programen produkzioa debekatu egin zien kateei, Hollywwod-eko enpresa erraldoiei kateen jabe izatea galaraziz. Panorama egonkortu egin zen hiru network indartsuekin NBC, CBS eta ABC.
 
''GAUR EGUNGO EGOERA''
 
Gaur egungo egoerari erreparatzen badiogu, konturatuko gara telebista kateen minimo bat osatzen dutela kanal publikoek. Herritarrok beti pentsatu izan dugu telebista publikoa zerbitzu minimo eta ezinbestekoa dela, herritarrentzat pentsatua. Hala ere, Estatuak eskua sartzen jarraitzen du. Ez da erreala Koordinatzaile Orokorraren irudia, edukien eta programazioaren erabateko arduraduna izan beharko zena. Estatuak, nahi bezain beste, kate publikoen programazioa (edukiak...) manipulatzen jarraitzen du. Espainiako estatuak RTVEn, Eusko Jaurlaritzak EITBn... Nabaria da teleberrien diskurtso aldaera gobernu batetik bestera.
Kate publikoen bermatzea sustatzen ez bada, azkenean telebista sektore pribatuaren eskuetan geratuko da. Hori gertatzen baldin bada, hedabide honen zentzua galduko litzateke, enpresari dirudun batzuen esku geldituko bailitzateke informazioaren boterea.
 
==Finantziazioa==
 
'''FINANTZIAZIOA'''
 
''Telebista publikoaren Finantziazioa:''
 
Telebista publikoa, batez ere europar ereduan, lau bide garrantzitsu erabiltzen ditu bere finantziaziorako:
-Finantziazio publikoa (diru laguntzak …) eta publizitatearen bitartez hornitzen diren herrialdeak: Portugal eta Espainia.
 
==Garrantzi ekonomikoa==
 
''===Sektore publikoa''===
'''GARRANTZI EKONOMIKOA'''
 
''Sektore publikoa''
Gaur egun telebista publiko bezala ezagutzen den entitatea, sektore publikoan kokatua dago, hau da, gobernuen menpeko lan-eskaintzaren barnean. Kudeaketa Publikoak periodikoki hainbat lan-postu eskaintzen ditu sektore publikoan lan egin ahal izateko. Lanpostu horiek lortu ahal izateko eskaintza, urteko lehen hiruhilabetekoan gauzatzen da eta horrek Enpleguaren Eskaintza Publikoa (OPE) gorpuzten du.
 
Baldintza batzuk beteta (nazionalitatea, jardun laborala...) eta OPE bakoitzari erantzuten dien hainbat froga gaindituta langileak nahi zuen lanpostua eskuratzeko nolabaiteko aukera ezin dezake.
 
''===Lanaren erregulazioa''===
 
Gaur egun telebista publikoaren sektorean bizi den egoera lotsagarri bezala deskribatu dezakegu. Pribatizazioaren ondorioz garatu den egoera telebista publikoaren langileengan nahikotxo eragin izan du. Lehen, zerbitzu “erabat” publikoa izanez, telebistan lan egin nahi zuten pertsonek aukera bakarra zeukaten baina telebista pribatizatuz joan zen heinean, sektore publikoan lan egiten zutenek kanporaketak edo kontratuen murrizketak jasaten hasi ziren.
Urgell-en ustez, formula horrek galera handiak sortzen ditu eta horren ordez urteroko kontratuak indartu nahi ditu. Horrela, EITBri egokitutako aurrekontua murriztu nahiko du Eusko Jaurlaritzak. 2012ko aurrekontua 132 milioi eurokoa izango da, iazkoa baino %8,4 txikiagoa. Horrekin batera, pertsonalaren murrizketa jasan beharko du EITBk. 1100 pertsonetako taldea izatera, 979 langilek lan egingo dute.
 
==Arauketa legala==
 
''===Legedia:''===
 
'''ERAGIN SOZIALA'''
 
''Telebistak sortzen duen eragin soziala:''
Bizi garen gizartean eragina duten milaka faktore daude. Faktore batzuk positiboak dira eta beste batzuk negatiboak. Gainera, eragina duten faktore asko beharrezkoak dira.
Telebista sozialki eragina duen faktore garrantzitsuenetakoa da. Egin diren ikerketa askotan ikusten da eragina duela gizabanakoan eta gero eta eragin handiagoa duela adierazi da.
Telebista internetekin batera gehien ikusten den komunikabidea da. Gainera, klase sozial, herrialde desberdineko eta kultura ezberdineko pertsonek kontsumitzen dute. Beraz, gizarteari mezuak, modak, erabakiak… zabaltzeko tresna egokiena da. Batez ere, telebistan irudiak, bideoak, ahotsa, musika… erabiltzen delako.
Telebistak gizartean sortzen duen eragin hori positiboa izan daiteke baina negatiboa ere izaten da askotan. Izan ere, telebistan kate publikoak eta pribatuak daude eta kate horiek konpainia batek kudeatzen dituzte gehienetan. Enpresa horiek dituzten xedeak lortzeko, audientziari eta aurrekontuari begiratuz, beraien programak sortzen eta moldatzen dituzte eta eduki hori gizartearentzat positiboa edo negatiboa izan daiteke.
 
Ekintza hau kontrolatzen saiatzen den legedia existitzen da eta berritzen joaten da, hala ere, oso zaila da telebistan ematen den programazioa kontrolpean izatea. Gainera, telebistako programa bat ikusten ari den pertsonari buruzko informaziorik ez dago. Esate baterako: ume batek telenobela bat ikus dezake, nahiz eta eduki hori 13 urtetik gorakoentzakoa izan.
 
Eragina desberdina da adinaren, sexuaren, egoera sozialaren… arabera. Telebistak gehien eragiten dienei umeak dira. Umea denean azkarrago ikasten da dena eta imitatzeko joera dago. Beraz, umeek ikusten duten ia guztia imitatzen saiatzen dira egoera hori ona edo txarra den pentsatzen jarri gabe. Zenbait umerentzat, telebistan agertzen edo erakusten den mundua erreal edo egiazko bezala ikusten dute.
Hau horrela izanda, nahiz eta legedia hor egon, gurasoak ez daude beti umeen gainean, eta gurasoek uste dute umea telebista ikusten ari den bitartean, influentzia ona izango dela. Baina marrazki bizidunak ikusten egon beharrean, hilketen inguruko notiziak edo biolentzia erakusten duten edukiak ikusten egon daiteke.Urteetan zehar egiten diren ikerketek adierazten dute gero eta nagiagoak garela eta telebista ikustean gizartearekiko bakantze prozesu bat dagoela. Gainera, alferkeriarekin gizentasunerako bide sortzen duela.
 
Beste eragin garrantzitsu bat da, telebistako programetan eta batez ere telenobeletan: klase sozialen arteko desberdintasuna eta zoriontasuna erakusten dela, gizonak egonkortasuna, arrazonamendua dutenak direla eta emakumeak ezkontzean diruan bakarrik pentsatzen dutela … Guzti horrek gizartean negatiboki eragiten du, berdintasunaren aurka egiten duelako. Gainera, telebistan agertzen diren emakume gehienak ederrak, gazteak eta gorputz argala dutenak izaten dira eta honekin batez ere nerabetasunean dauden nesketan eragin negatiboa sor dezake, uste dutelako bizitzan zerbait lortzeko ederra izan behar zarela. Mutilak aztertuz gero, konturatzen gara adin, gorputz eta beste zenbait faktore desberdin daudela beraien artean.
 
Gizartea mobilizatzeko edo munduan gertatzen denaz ohartzen da ikuslea. Adibidez errepidean uhala eta gidatzean alkoholik ez edatearen iragarkiek ondorio positiboak izan dituzte eta hildako gutxiago egotea ahalbideratu du. Gai honekin jarraituz, telebista publikoa inpartziala izan behar da eta gertaerei buruz egi osoa azaldu behar du, ikuspuntu ezberdinetatik kontatuz. Bere helburua nagusia informatzea da. Baina telebista publikoetan, zuzendaria gobernuan dagoen alderdiak hautatu izan du eta horrek, boterea duenaren alde egiteko joera izan du. Guzti honek, gai bati buruzko neutraltasuna manipulatu dezake eta ikusleen iritzian negatiboki eragin. Hau da, pertsona edo partidu baten inguruan beti rol bera jarriz gero, gizarteak subjektu hori era horretan ikusiko du, estereotipo horrekin.
Gehienetan, kate publikoek eragin positiboa izaten du gizartearekiko. Umeen ordutegia denean saiatzen dira marrazki bizidunak eta umeen hezkuntza hobetzen; dokumentalak ematen dituzte, legeak errespetatzen dituzte… Guzti honek gizartearen kulturalizaziora eramaten du eta munduan gertatzen denaz gehiago jakiteraz.
 
Gizarteari orokorrean positiboki eragiten dio, munduan gertatzen dena ikusten dutelako eta gauza berriak ikasten direlako. Baina kontuan izan behar da konpainiak eta publizitatea hor daudela bakoitzaren helburuekin eta horrek negatiboki eragin dezakeela.Publizitatearekin ikuslea produktuak erostera bultzatu nahi du, zerbait falta zaionaren ustea zabalduz ikusleengan. Erosleak bilatu nahi dira eta kontsumismora eramaten du publizitateak. Iragarkiekin nahi dena da pertsonek produktuak erostea, falta hori sortuz eta erosiz gero animikoki edo sozialki ikuslea hobeto sentituko dela sinestarazi nahi du.
 
Laburbiltzeko, telebista publikoak ondo eragin diezaioke gizarteari, baina egoki erabiliz gero. Informazioa inpartzialki eta manipulaziorik gabe emanez, positiboki eragiten du, ikuslearen jakiturian, hezkuntzan, kulturan… baina bestetik, legedia errespetatzen ez dituzten edukiekin biolentziarako bidea, diskriminazioak… sortu ahal ditu eta orokorrean, ikuslea gizartetik bakantzea, gizentasunean eta alferkerian eragiten du.
 
'''''ARAUKETA LEGALA'''''
 
''Legedia:''
 
Komunikazio audiobisualak garrantzi handia izan du azken urteetan gizakiaren egunerokotasunean; eta enpresa eta gobernuei ekonomikoki eta iritzi arloan xedeak lortzen lagundu die. Momentu honetan, gizakia ezin daiteke bizi tresna audiobisualik gabe eta etorkizunera begira, gero eta indar handiagoa izango dute komunikazio audiobisualek.
 
[[Kategoria:Telebista]]
[[Kategoria:Espainiako kultura]]