Woodstock: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
28. lerroa:
'''Woodstock jaialdia''' ([[ingeles]]ez '''Woodstock Festival''' edo soilik '''Woodstock''', garaiko izen ofiziala '''Woodstock Music & Art Fair''' izan zen, [[euskara]]z "Woodstock musika eta arte azoka") [[USA|Estatu Batuetako]] [[New Yorkeko estatua|New York estatuko]] White Lake udalerrian ospatutako [[musika]] jaialdi erraldoi eta mitikoa izan zen. Garai hartako [[Rock and Roll]] jaialdi entzutetsu eta garrantzitsuena izan zen. [[1969]]ko [[abuztuaren 15]]etik [[abuztuaren 17|17rako]] egunetan ospatu zen, izan zuen arrakastagatik, 18ra arte luzatu bazen ere.
 
== Jaialdia ==
[[Fitxategi:Woodstock-kids.jpg|left|thumb|250 px|Woodstock]]
[[Fitxategi:Woodstock69.jpg|left|thumb|250 px|Woodstock]]
[[Fitxategi:Woodstock redmond hair.JPG|left|thumb|250 px|Woodstock]]
[[Fitxategi:Woodstock redmond rain.JPG|left|thumb|250 px|Woodstock]]
[[Fitxategi:Blankets.jpg|left|thumb|250 px|Woodstock]]
[[Fitxategi:Swami opening.jpg|left|thumb|300 px|Woodstock]]
Hasiera batean, Woodstock herrian egitekoa zen, [[New York]]eko estatuko Ulster konterrian, baina bertakoek ez zuten nahi eta Sam Yasgur izan zen bere aita Max Yasgur familiaren lurrak uztera eraman zuena.
 
Woodstock sekula izandako musika eta arte jaialdi hoberenetakoa dugu. Antolatzaileek 60.000 pertsona inguru espero bazuten ere, 400.000 eta 500.000 artean dago han bildu zen jendetza eta 250.000 bat ere ezin iritsirik geratu zirela uste da. 3 egunetako sarrerak 18 dolar balio izan zituen.
 
[[AEB]]etako belaunaldi hura [[Vietnam]]eko gerraz nazkatuta zegoen eta bakea eta amodioa eskatzen zuten, indarrean zegoen sistema baztertu nahian. Woodstock hau denaren ikur bihurtu zen eta han bildu zen jende gehiena besteek ''hippie'' esaten zieten haiek ziren. [[AEB]]etan 60ko hamarkada bukaeran eman zen mugimendu hau eta txima luze eta amuletoak nagusitu ziren, neska gona luzeak, kolore biziak, ortzadarra banderan eta bakearen ikonoak.
 
Hippiak [[Vietnam]]eko gerraren aurka zeuden eta horregatik [[Jimi Hendrix]]ek gitarra elektrikoaz bakarrik jo zuen himnoa, gobernuaren gerra joera haien protestan. Bakea, amodio librea, komunak, ekologia, musika eta artea ziren haien idealak.
 
Jaialdiko gauetan sexua eta drogak erruz erabili ziren, [[LSD]]a eta [[marihuana]], batez ere. Eta, dena [[rock]] musikan bilduta. Jaialdian zehar, 2 jaiotza izan zirela uste da eta 3 heriotza, behintzat, ere bai: bata [[heroina]] sobredosiaz, bestea apendizeaz eta azkena, berriz, traktore istripuz.
 
Antolatzaileentzat galerak besterik ez ziren aurreikusi, baina dokumentalaren arrakastak bira eman zien kontuei eta errentagarria izan zen. Michael Wadleighek zuzendu zuen ''Woodstock (Woodstock. 3 Days of Peace & Music)'' dokumentala eta [[Martin Scorsese]] eta beste batzuk editatu zuten. [[1970]]ean estreinatu zuten eta [[Oscar Saria]] irabazi zuen.
 
Gerora, beste jaialdi batzuk ere izan dira [[1979]], [[1989]], [[1994]] eta [[1999]]an.
 
[[2009]]an, Ang Leek ''Taking Woodstock'' filma zuzendu zuen, Sam Yasgurren irudiaz hasi eta kontzertuen antolaketa agertu nahian.