Manex Erdozaintzi-Etxart: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
24. lerroa:
== Obra ==
Oso gaztetatik ekin zion idazteari Erdozaintzik, eta garaiko aldizkari ugaritan argitaratu zituen bere artikuluak eta gogoetak: ''Herria, Gure Herria, Elgar, Basque Éclair, Jakin, Anaitasuna, Fedegintza, Herriz-Herri''. Artikuluak ez ezik, hainbat olerki ere kaleratu zituen euskal agerkari nagusietan: ''[[Euzko Gogoa]], [[Egan (aldizkaria)|Egan]], Gazte, Zabal, Elgar, Ager, [[Herria]], Olerki, [[Maiatz (aldizkaria)|Maiatz]]'' eta ''[[Herriz Herri]]''. Argitalpen horiek lagungarri izan zituen idazgintzan trebatzen, bere ideiak zabaltzen, ezagutzera ematen eta euskal letretan toki bat egiten Ipar nahiz Hegoaldeko idazleen artean.
Olerki-liburu bat, ''[[Hinki-hanka]]'', eta eleberri bat, ''[[Gauaren atzekaldean]]'', argitaratu zituen. Beste bi haren heriotzaren ondoren argitaratu ziren, aspalditik idatziak zituen izkribuak berreskuratuz;: ''[[Herri honen erraietan]]'' (Maiatz, 1985) eta ''[[Bizitza pilpirak, Nafarroari poema irekia, Herri honen erraietan]]'' (Maiatz, 1994).
 
Baina Manexen literatur produkzioa ez da horretan amaitzen. Liburu eta aldizkarietan argitaraturik dauden idatziez gain, olerki eta testu multzo handi bat dago, autoreak urteetan zehar gorde eta inoiz kaleratu ez zituenak; batzuek argitaratzeko prest diruditen bertsio landuak dira, beste asko amaigabeak, zirriborroak.