«Errusiar Inperioko Maila Taula»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
t
[[Fitxategi:Tabel o rangah.jpg|thumb|250px|Maila Taula]]
'''Errusiar Inperioko Maila Taula''' ([[errusiera]]z Табель о рангах; Tábel edoo rángaj), militarren artean, gobernuan eta [[Errusiar Inperioa|Errusiar Inperioko]] gorteko posizio eta mailen zerrenda formal bat zen. [[Petri I.a Errusiakoa]] Handiak ezarri zuen [[1722]]an, antzinako [[noblezia]] eratzen zuten [[boiardo]]en boterearen aurkako bere borrokan.
 
Hilara taulak, pertsona baten posizioa eta egoera zehaztu zuen, tsarrarekiko zuen zerbitzuaren arabera, jaiotza edo aurrekarien arabera baino gehiago. Taula, 14 maila edo posizioz osatua zegoen, pertsonen prestakuntzaren arabera (funtzionario, militar, epaile, akademiko, eliz gizonak...). Gorengo 5 mailek, oinordekotzako noblezia ematen zuten, 6., 7. eta 8. mailek, bizi osorako noblezia ematen zuten ([[Lenin]]en aita 6. mailan zegoen heziketa administrari bezala), eta, gainontzeko mailek, nobleziaren [[pribilegio]] eta eskubideak, soilik kargua betetzen zen bitartean ematen zituzten. Administrazioan zehar, mailaz, 4 urtetik behin igotzen zen, baina zaila zen gorengo mailetara iristea bertan noblezian edo gortean senidetasun harremanik izan gabe. Urteen igaroan, gorengo mailak, lurjabedun nobleziatik zetozen pertsonek hartu zituzten.
47

edits